1973ko Kontxako Bandera

1973ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak8
Estropadak2 estropada
Hasiera1973ko irailaren 2a
Amaiera1973ko irailaren 9a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Lasarte-Michelin
TxapeldunordeaEuskal Herria Orio
1972
1974

1973ko Kontxako Bandera (Banderaren 78. ekitaldia, garai hartan 71. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 2 eta 9an jokatu zen, eta Lasartek bere bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, Michelin-en babesarekin lehenengoa.

Kontakizuna

Hasiera batean Orioren aurkako lehia espero bazen ere, garaipen erraza lortu zuen Lasartek bi jardunaldiak irabazi eta sailkapen orokorrean ia 24 segundo atereaz. Astillerok eta Hondarribiak osatu zuten ohorezko txanda.

Hondarribian jokatu zen sailkapen estropadan Getaria nagusitu zen bederatzi traineruren artean. Tartean ziren zazpi gipuzkoar, bizkaitar txapelduna eta kantabriar txapelduna. Ekitaldi honetan ez zen traineru donostiarrik izan lehian, 1959tik lehenengo aldia zen hau gertatzen zena, izan ere Donostia bederatzigarren postuan gelditu baitzen eliminatorian.

Aipatzeko beste kontu bat, ekitaldi honetan dagoeneko alde batetara utzi ziren C.A.T. antolatzailearen traineru pisutsuak eta talde bakoitzak berearekin arraun egin ahal izan zuen, beti ere ontziak legezkoak baziren.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Astillero
Beraun
Getaria
Hernani
Hondarribia
Kaiku
Lasarte-Michelin
Orio
San Jose
?
Sindicato Náutico de Pesca
Zikuñagako Ama
Ama Guadalupekoa
Kaikutarra
Lasarte
?
Jose Angel Lujanbio
Juan Martin Puy
Klaudio Etxeberria "Gorria"
Jose Urdanbide "Gorrión"
Tomas Iza
Ramon Arreseigor "Trabuko"
Antonio Oliden
Juan Lizarralde "Altxerri"

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Lasarte-Michelin20:50:620:50:941:41:5
-
2Orio21:07:020:58:442:05:4+ 0:23:9
3Astillero21:08:021:08:342:16:3+ 0:34:8
4Hondarribia21:22:121:05:042:27:1+ 0:45:6
5Getaria21:35:821:23:342:59:1+ 1:17:6
6Beraun21:52:121:38:143:30:2+ 1:48:7
7Hernani21:58:621:32:243:31:4+ 1:49:9
8Kaiku22:10:122:21:244:31:3+ 2:49:8

Tripulazio irabazlea

Sailkapen estropada

PostuaTaldeaDenbora
1Getaria23:50,4
2Orio24:09,9
3Hondarribia24:12,6
4Lasarte-Michelin24:22,2
5Hernani24:36,8
6Beraun24:48,1
7Astillero24:48,2
8Kaiku24:51,0
9Donostia25:16,8

Bideoa


Ikus, gainera

Kanpo estekak