1977ko Kontxako Bandera

1977ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak8
Estropadak2 estropada
Hasiera1977ko irailaren 4a
Amaiera1977ko irailaren 11a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Santurtzi
TxapeldunordeaEuskal Herria Lasarte-Michelin
1976
1978

1977ko Kontxako Bandera (Banderaren 82. ekitaldia, garai hartan 75. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 4 eta 11an jokatu zen, eta Santurtzik bere lehenengo Kontxako Bandera eskuratu zuen. Koldo Urtiaga patroia ordurarte Kontxako Bandera irabazi zuen patroi gazteena izan zen.

Kontakizuna

Historian oso gutxitan gertaturikoa jazo zen ekitaldi honetan, izan ere Santurtzik jardunaldi bakar bat irabazi gabe eskuratu baitzuen Bandera. Lehenengo jardunaldian bigarrena izan zen Lasarte-Michelinengandik segundo bakarrera, eta bigarren igandean hirugarrena Orio eta Kaikuren atzetik.

Hondarribian jokaturiko Kontxarako sailkapen estropadan 10 traineruk hartu zuten parte, bost gipuzkoarrek, hiru kantabriarrek eta bi bizkaitarrek. Hau ere ez zuen Santurtzik irabazi, Michelinek baizik. Aipagarria da aurreko urteko irabazlea zen Pedreña bederatzigarren gelditu eta ez zela Kontxarako sailkatu.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Castro Urdiales
Donostia
Hernani
Kaiku
Lasarte-Michelin
Orio
San Juan
Santurtzi
La Marinera
San Sebastián
Zikuñagako Ama
Kaikutarra
Eugenio ta Benito
Olaizola
Sanjuandarra
Sotera
Evaristo Azpiroz
P. Bakeriza
Jose Angel Lujanbio
Norberto Torres "Txirri"
Antonio Oliden
Juan Lizarralde "Altxerri"
Jose Mari Sistiaga
Koldo Urtiaga

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Santurtzi20:59:420:53:441:52:8
-
2Lasarte-Michelin20:58:421:00:841:59:2+ 0:06:4
3Orio21:22:420:50:842:13:2+ 0:20:4
4Kaiku21:22:420:51:942:14:6+ 0:21:8
5San Juan21:35:420:54:042:29:4+ 0:36:6
6Castro Urdiales21:39:521:12:442:51:9+ 0:59:1
7Hernani21:37:621:18:042:55:6+ 1:02:8
8Donostia21:48:421:45:843:34:2+ 1:41:4

Tripulazio irabazlea

  • Itsasoko Ama Arraun Elkartea
    • Entrenatzailea: Joseba Urtiaga
    • Patroia: Koldo Urtiaga
    • Arraunlariak: Aurrekoa: Jose Luis Fernandez. Ababorra: Iñaki Fernandez, Aurelio Lopez Lartain, Jose Antonio Exposito, Fermin Gomez, Joseba Likona, Pedro Sarria. Istriborra: Jose Miguel Darquistade, Jose Antonio Martin, Cesar Blanco, Josu Olano, Elias Jerez, Patxi Vallejo

Sailkapen estropada

PostuaTaldeaDenbora
1San Juan19:32,3
2Orio19:33,8
3Kaiku19:33,9
4Santurtzi19:34,8
5Hernani19:36,4
6Lasarte-Michelin19:39,2
7Castro19:40,8
8Donostia20:00,3
9Pedreña20:11,6
10Astillero20:14,4


Ikus, gainera

Kanpo estekak