1980ko Kontxako Bandera

1980ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak8
Estropadak2 estropada
Hasiera1980ko irailaren 7a
Amaiera1980ko irailaren 14a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Kaiku
TxapeldunordeaEuskal Herria Santurtzi
1979
1981

1980ko Kontxako Bandera (Banderaren 85. ekitaldia, garai hartan 78. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta 14an jokatu zen, Kaikuk bere bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, 1959ean Iberiarekin batera lorturikoa kontutan hartu gabe.

Kontakizuna

Kaikuk denboraldi guztian zehar izandako nagusitasuna erakutsi zuen berriz ere eta bigarren gelditu zen Santurtziri 43 segundoko alde ikaragarria atera zion. Bitxikeria gisa aipatu Kaikuk Portugaleteren Jarrillera ontzia erabili zuela[1]. Bigarren posturako lehia izugarria izan zen, hiru traineru bost segundotan sartu baitziren. Debutari bat izan zen edizio honetan, Algorta.

Hondarribian jokaturiko sailkapen estropadan 13 traineruk hartu zuten parte, bost gipuzkoarrek, sei bizkaitarrek eta bi kantabriarrek. Kaikuk irabazi zuen estropada hau ere eta lehenengo zortzi traineruek Kontxako Banderarako sailkapena lortu zuten, eta 9 eta 12 postuen artean gelditu zirenek Banderaren aurretik jokatuko zen "promozio txanda"-rako txartela eskuratu zuten. Astillerok uko egin zion promozio txandan aritzeari eta bere tokia Sestaoko beste untziak, Iberiak, hartu zuen.

Promozio txanda Juan Mari Puy-k gidatzen zuen San Juango traineruak irabazi zuen Santurtziren bigarren ontziari minutu erditik gorako aldea atereaz. Kontxako Banderan aritu ziren azken bi sailkatuek baino denbora hobea egin zuen gainera.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Algorta
Castro Urdiales
Donostia
Hondarribia
Kaiku
Orio
Santurtzi
Zumaia
Algorta
La Marinera
Donostia
Ama Guadalupekoa
Jarrillera
San Nikolas
Sotera
Telmo Deun
Manuel Casamitjana
Carlos Azpiroz
Juantxo Aginaga
Tomas Iza
Norberto Torres "Txirri"
Jose Luis Miralles
Koldo Urtiaga
Antonio Oliden

Emaitzak

Kontxako Bandera
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Kaiku20:54:220:32:641:26:8
-
2Santurtzi21:16:120:54:042:10:1+ 0:43:3
3Hondarribia21:34:020:40:542:14:5+ 0:47:7
4Orio21:17:420:57:742:15:1+ 0:48:3
5Algorta21:32:821:00:442:33:2+ 1:06:4
6Zumaia21:50:421:05:142:55:5+ 1:28:6
7Donostia22:01:421:13:443:14:8+ 1:48:0
8Castro Urdiales21:56:621:21:343:17:8+ 1:51:0
Promozio Txanda
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1San Juan22:11:920:58:643:10:5
-
2Karmeleko Ama22:16:421:26:243:42:6+ 0:32:1
3Portugalete22:27:721:39:443:53:9+ 0:43:4
4Iberia23:38:421:51:645:30:0+ 2:19:5

Tripulazio irabazlea

Sailkapen estropada

PostuaTaldeaDenbora
1Kaiku21:27,4
2Santurtzi A21:36,2
3Hondarribia21:57,2
4Orio22:03,1
5Zumaia22:06,1
6Castro22:18,5
7Donostia22:22,0
8Algorta22:23,2
9San Juan22:26,8
10Portugalete22:40,3
11Santurtzi B22:58,8
12Astillero23:08,6
13Iberia23:30,3


Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak