1985eko Kontxako Bandera

1985eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak8
Estropadak2 estropada
Hasiera1985eko irailaren 1a
Amaiera1985eko irailaren 8a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Santurtzi
TxapeldunordeaEuskal Herria Zumaia
1984
1986

1985ko Kontxako Bandera (Banderaren 90. ekitaldia, garai hartan 83. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 1 eta 8an jokatu zen, Santurtzik bere hirugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Kontakizuna

Bigarren igandean Zumaia aurreratu bazitzaion ere, lehenengo jardunalditik zekarren 11 segundoko aldea nahikoa izan zitzaien santurtziarrei Kontxako Bandera eskuratzeko. Hirugarrena San Juan gelditu zen 22 segundora.

Kantabriarren artean ere izan zen nobedaderik. Alde batetik Pedreña Kontxan aritu zen, 1976an lorturiko garaipenetik lehenengo aldiz, eta bestetik Castro ez zen sailkapen estropadan izan 11 urtez jarraian Kontxako Banderan aritu eta gero.

Donostiarren ordezkaria Ur-Kirolak izan zen, Aste Nagusiko klasifikatorioan Donostia eta Fortuna gainditzeagatik. Sailkapen estropadan Donostiak ere Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen.

Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 14 traineru aritu ziren lanean, 8 gipuzkoar, lau bizkaitar eta bi kantabriar. Estropada hau Zumaiak irabazi zuen.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Donostia
Kaiku
Pedreña
Portugalete
San Juan
Santurtzi
Ur-Kirolak
Zumaia
Luis Carril
Bizkaitaŕa
Sardinero
Jarrillera
Erreka
Sotera
Koruko Ama
Telmo Deun
Juantxo Aginaga
Norberto Torres "Txirri"
Bixente Korta
Javier López "Piru"
Juan Mari Lujanbio
Jesús Fdez. Cirilo "Roke"
Olegario Iturralde
Klaudio Etxeberria "Gorria"

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Santurtzi20:20:0420:29:2640:49:30
-
2Zumaia20:31:5020:24:4840:55:98+ 0:06:68
3San Juan20:42:0520:30:1041:12:15+ 0:22:85
4Ur-Kirolak20:31:5020:44:7341:16:23+ 0:26:93
5Kaiku20:36:5420:53:1641:29:70+ 0:40:40
6Donostia20:40:7520:57:0741:37:82+ 0:48:52
7Pedreña21:00:2321:09:1442:09:37+ 1:22:07
8Portugalete21:16:2021:22:5342:38:73+ 1:49:43

Tripulazio irabazlea

Sailkapen estropada

PostuaTaldeaDenbora
1Zumaia21:53,52
2Santurtzi22:01,99
3Portugalete22:17,84
4Kaiku22:19,84
5Donostia22:23,83
6San Juan22:34,06
7Pedreña22:44,13
8Algorta22:49,59
9Orio22:52,44
10Castro22:55,68
11Getaria22:58,02
12Zarautz23:04,09
13San Pedro23:16,33
14Fortuna24:31,24


Ikus, gainera

Kanpo estekak