1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako ekainaren 13an ospatu ziren. V. Legealdiko 50 parlamentariak hautatu ziren. Parte-hartzea Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen inoizko baxuena izan zen, %66,25.

Infotaula eleccions1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Gertaera-data1999ko ekainaren 13a
MotaNafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Hautatu duen karguaNafarroako parlamentari
Parte-hartzea
Hauteslego461.729 Edit the value on Wikidata
305.880
   66.25٪
Ehuneko-puntu 2.17
Baliozko boto kopurua303.341    Boto zuri kopurua 7.126   Baliogabeko boto kopurua 2.539
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
2>
Nafar Herriaren Batasuna  — Miguel Sanz
125.497   41.37٪
Diputatu 17 → 22 Aulkien kopurua 5
Nafarroako Alderdi Sozialista  — Juan José Lizarbe
61.531   20.28٪
Diputatu 11 → 11
2>
EH  — Pernando Barrena
47.271   15.58٪
Diputatu 8
2>
Nafarroako Ezker Batua  — Félix Taberna
20.879   6.88٪
Diputatu 5 → 3 Aulkien kopurua 2
2>
Nafarroako Demokraten Konbergentzia  — Juan Cruz Alli
20.821   6.86٪
Diputatu 10 → 3 Aulkien kopurua 7
2>
EAJ–EA  — Begoña Errazti
16.512   5.44٪
Diputatu 3

 ← 1995Nafarroa Garaia 2003  → 

Hauteskunde hauetan Nafar Herriaren Batasunak (UPN) arrakasta itzela eskuratu zuen, gorakada handia lortuz eta bigarren indarraren (PSN) boto kopurua bikoiztuz. UPNren gorakada hori CDNren kaltean izan zen batez ere, sostenguen erdia baino gehiago galduta. Abertzaleen artean, ezker abertzaleak ordura arteko emaitzik hoberenak lortu zituen, Euskal Herritarrok koalizio berriarekin aurkeztuz, barnean Herri Batasuna, Batzarre eta Zutik batzen zituena. Gainera, Eusko Alkartasuna eta Euzko Alderdi Jeltzalea ere batera aurkeztu ziren.

Emaitza ofizialak

1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak[1]

AlderdiaBotoak%Eserlekuak+/-
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)125.49741,37225
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)61.53120,2811
Euskal Herritarrok (EH)47.27115,588a3b
Nafarroako Ezker Batua (NEB)20.8796,8832
Nafarroako Demokraten Elkargunea (CDN)20.8216,8637
Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea (EA-EAJ)16.5125,4431d
Independientes de Navarra (IN)2.8350,930
Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA)8690,290
Baliogabeak2.5390,55N/A
Zuriak7.1261,54N/A

a Zeinetatik 7 HBrenak eta 1 Batzarrerena.
b 1995eko HBren emaitzekin alderatuta.
d Aurreko hauteskundeen EAren emaitzekin alderatuz, EAJk eserlekurik ez baitzuen lortu.

Hauteskunde hauetan, 461.729 nafarretatik 305.880ek bozkatu zuten (%65,25a), hau da, 155.849 abstentzioak izan ziren (%33,75a).

Lehendakaria aukeratzea

Miguel Sanz UPNko jarduneko lehendakaria bakarrik aurkeztu zen inbestidurara.

Miguel Sanzen inbestidura saioak[2]
DataBaiezkoakEzezkoakAbst.Bozkatu
gabe
1. N1999ko ekainaren 21a
Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
22UPN (22)16EH (8), NEB (3)
CDN (3)
EA-EAJ (3)
10PSN (10)2PSN (1)
Ezezg. (1)
2. N1999eko ekainaren 23a
Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
22UPN (22)16EH (8), NEB (3)
CDN (3)
EA-EAJ (3)
11PSN (11)1
3. Y1999eko ekainaren 26a
Beharrezko gehiengoa: Soila
22UPN (22)16EH (8), NEB (3)
CDN (3)
EA-EAJ (3)
11PSN (11)1

Beraz, hirugarren bozketan gehiengo soila lorturik, Miguel Sanzek lehendakaritzan bigarren legegintzaldi baterako mantentzea lortu zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak