2002ko Kontxako Bandera

2002ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak8
Estropadak2 estropada
Hasiera2002ko irailaren 1a
Amaiera2002ko irailaren 8a
Palmaresa
TxapeldunaKantabria Castro Urdiales
TxapeldunordeaEuskal Herria Urdaibai
2001
2003

2002ko Kontxako Bandera (Banderaren 107. ekitaldia, garai hartan 100. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 1 eta 8an jokatu zen. Castro Urdialesek lortu zuen garaipena bigarren urtez jarraian.

Kontakizuna

Castrok jardunaldi biak irabazi zituen patroi Juan Mari Lujanbio pasaitarra zeukala. Bigarren posturako lehia aldiz oso borrokatua izan zen hiru traineru bi segundotan gelditu baitziren. Gipuzkoarren emaitzak eskasak izan ziren ordea, 5. eta 8. arteko postuak bete baitzituzten.

Donostiarren ordezkaria Donostia Arraun Lagunak eta Santiagotarrak taldeen traineru bateratua izan zen Ur-Kirolak eta Kirikori nagusitu baitzitzaien elkarren arteko eliminatorian. Bestalde aipagarria ere bada, 10 urteren ondoren Pasai Donibaneko traineru bateratua aritu zela Kontxako estropadetan.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Astillero
Castro Urdiales
Donostia Arraun-Santiagotarrak
Hondarribia
Orio
Perillo
San Juan
Urdaibai
San José XII
La Marinera
Lugañene
Ama Guadalupekoa
Txiki
Perillo
Erreka
Bou Bizkaia
Jose Manuel Francisco
Juan Mari Lujanbio
Asier Lopez
Joseba Amunarriz
Aitor Carrillo
Ivan Lema
Joseba Arbona
Asier Arego

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Castro Urdiales19:59:6019:55:0839:54:68
-
2Urdaibai20:22:2820:12:5240:34:80+ 0:40:12
3Perillo20:27:8320:07:9440:35:77+ 0:41:09
4Astillero20:35:1020:00:9940:36:09+ 0:41:41
5Orio20:29:3420:17:8040:47:14+ 0:51:46
6San Juan20:36:0620:16:3740:52:43+ 0:57:75
7Hondarribia20:55:3820:17:0841:12:46+ 1:17:78
8Donostia Arraun-Santiagotarrak21:09:7220:34:2141:43:93+ 1:49:25

Tripulazio irabazlea


Ikus, gainera

Kanpo estekak