Aitor Carrillo

Hondarribiako arraunlaria

Aito Carrillo Tumas (Hondarribia, 1971ko irailaren 4a) traineru estropadetako patroi izandakoa da, Hondarribia Arraun Elkartearekin hasi eta Orio eta Getarian ere aritu zena. 2012an izan zuen azkenengo denboraldia.

Aitor Carrillo
Bizitza
JaiotzaHondarribia1971ko irailaren 4a (52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

1992an egin zuen debuta Kontxako Banderan Hondarribiarekin eta hamarkada horretan patroi titularra izan zen. Emaitzarik aipagarriena 1995eko Espainiako txapelketan eta Euskadiko txapelketan lortu zuen, zilarrezko bi domina.

2002an Oriok fitxatu zuen eta harekin 2002an Euskadiko txapelduna izan zen. Orion izan zen bitartean 2007an Getariako traineruarekin KAE Liga irabazi zuen eta TKE Ligara igotzerik ez zuen lortu ehunenekoengatik. 2010ean, berriz Oriorekin, Kontxan eta TKE Ligan bigarren egin zuen. 2010an bertan TKE Ligako patroi onenaren saria ere jaso zuen[1]. 2011ean ordea denboraldi kaxkarra egin zuten oriotarrek eta maila galdu zuten. 2012an itzuli ziren Aitor Carrillo txopan zutela KAE Liga irabazita. Honen ondoren erretiroa hartu zuen.

Taldeak

Honako talde hauetan aritu da Aitor Carrillo:[2]

TaldeakDenboraldiak
Hondarribia Arraun Elkartea1987-2001
Orio Arraunketa Elkartea2001-2006
Getariako Arraun Elkartea2007
Orio Arraunketa Elkartea2008-2012

Palmaresa

Erreferentziak

Kanpo estekak