2004ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialak

Ameriketako Estatu Batuek 55. hauteskunde presidentzialak izan zituzten 2004ko azaroaren 2an. Lehendakaritza zuen Alderdi Errepublikanoko George W. Bushek garaitu zuen Alderdi Demokratako John Kerry, Massachusettseko senataria. Kanpainan kanpoko gaiak nagusitu ziren, batik bat Bushek egindako terrorismoaren kontrako politika eta 2003ko Iraken inbasioa.

Infotaula eleccions2004ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialak
Gertaera-data2004ko azaroaren 2a
MotaAmeriketako Estatu Batuetako hauteskunde presidentziala
Hautatu duen karguaAmeriketako Estatu Batuetako Presidentea. Izendapenaren iraupena: 4 urte
Parte-hartzea
Hauteslego219.508.000 Edit the value on Wikidata
122.349.480
   55.74٪
Ehuneko-puntu 5.25
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
George W. Bush  — Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Lehendakariorde hautagaiaDick Cheney
62.040.610   50.71٪
Hauteskunde bozkak 286
John Kerry  — Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
Lehendakariorde hautagaiaJohn Edwards (en) Itzuli
59.028.444   48.25٪
Hauteskunde bozkak 251
 ← 2000Ameriketako Estatu Batuak 2008  → 

Lau urte lehenagoko hauteskundeetan bezala, bozak kontatzerakoan zenbait irregulartasun izan ziren, eta irabazlea zein zen biharamunean zehaztu zen, Kerryk Ohio estatuaren gaineko garaipenagatik ez lehiatzea erabaki zuenean. Bai Kerryk bai Howard Dean demokratak adierazi zuten Ohioko bozketa ez zela zuzen egin, eta, hala izan balitz, demokratek estatua eta hauteskundeak irabaziko zituzketela.

Emaitzak hiru estatutan baino ez ziren aldatu. Mexiko Berria eta Iowa 2000n demokraten alde bozkatzetik errepublikarren aldera pasa ziren, eta New Hampshirek alderantziz egin zuen.

Lehendakaritarako
hautagaia
AlderdiaJaiotza estatuaHerritarren bozakHauteskunde
bozak
Lehendakariordetarako
hautagaia
Jaiotza estatuaHauteskunde
bozak
Kopurua%
George W. BushErrepublikarraTexas62.040.610% 50,74286Dick CheneyWyoming286
John F. KerryDemokrataMassachusetts59.028.444% 48,27251John EdwardsIpar Carolina251
John EdwardsDemokrataIpar Carolina1Ipar Carolina1
Ralph NaderErreformatuaConnecticut465.650% 0,380Peter CamejoKalifornia0
Michael BadnarikLibertarioaTexas397.265% 0,320Richard CampagnaIowa0
Michael PeroutkaKonstituzioaMaryland143.630% 0,120Chuck BaldwinFlorida0
David CobbBerdeaTexas119.859% 0,100Pat LaMarcheMaine0
Leonard PeltierBakea eta AskatasunaPennsylvania27.607% 0,020Janice JordanKalifornia0
Walt BrownSozialistaOregon10.837% 0,010Mary Alice HerbertVermont0
Róger Calero (b)Langileen SozialistaNew York10.800% 0,010Arrin Hawkins (b)Minnesota0
Guztira122.267.553% 100538538
Irabazteko beharrezkoak270270

Iturria: Hauteskunde Federalen Batzordea

Kanpo estekak