2010eko Wimbledon txapelketako Mahut-Isner partida

2010eko Wimbledongo txapelketan, ekainaren 22a eta 24a artean, John Isner estatubatuar tenislariak eta Nicolas Mahut frantziar tenislariak elkarren artean tenisaren historiako partidarik luzeena jokatu zuten, bai denboraz (11 ordu eta 5 minutu)[1] zein jokatutako joko kopuruaz ere (183). Azkenik, Isner 6–4, 3–6, 6–7(7), 7–6(3), 70–68 markagailuaz nagusitu zen.

John Isner.
Nicolas Mahut.

Bi jokalariek jokatutako partida honetan teniseko errekor ugari hautsi zituzten.

Partidaren xehetasunak

Partida All England Lawn Tennis and Croquet Club kirol-elkarteko 18. pistan jokatu zen. Bosgarren setak 8 ordu eta 11 minutu iraun ditu, garai guztietako luzeena izan delarik. Izatez, set hau ordura arte jokatutako partida luzeena baino luzeagoa izan da.

Partida 2010eko ekainaren 22an hasi zen. Lau set igaro ondoren argi falta zela eta, hurrengo eguna arte atzeratu beharra izan zen.[2] Behin Ekainaren 23an hasi eta gero, historia guztiko partidarik luzeena bilakatu zen. Egun horretan 14 linespeople delakoez osatutako bi talde eta 28 pilota-jasotzaileez osatutako lau talde partidan laguntzeko asmoz pistan atera eta sartuz jo eta ke ibili ziren.

Ekainaren 23ko 20:13etan partida bosgarren setean 59-59 markagailurekin zioan unean bigarrengo aldiz atzeratu zen. Partida hurrengo egunean berriz hasi zen, azkenean markagailua 70-68 gelditu zelarik.

Set12345
Nicolas Mahut (Q)46796368
John Isner (23)63677770
Iraupena32 min29 min49 min64 min491 min

Partidaren estatistikak

Wimbledongo webgune ofizialetik[3]
IsnerEstatistikaMahut
478Puntuak guztira502
92Irabazitako jokoak91
246Irabaziak244
62Nahigabeko akatsak60
112Ace-ak103

Erreferentziak

Kanpo estekak