2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 5an izan ziren, eta Eskoziako Legebiltzarraren IV. legealdiko 129 legebiltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 73k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten.

20072016
2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako
hauteskundeak
2011ko maiatzaren 5a
Eskoziako Legebiltzarreko 129 eserlekuak
65 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea:
Barrutiak
%50,5
%3,4
Eskualdeak
%50,5
%3,5
Eskoziako Alderdi Nazionala
Alex Salmond
Barruti bozak902.915%45,412,5
Eskualde bozak876.421%44,013,0
Eserlekuak6923
Eskoziako Alderdi Laborista
Iain Gray
Barruti bozak630.461%31,70,5
Eskualde bozak523.469%26,32,9
Eserlekuak377
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea
Annabel Goldie
Barruti bozak276.652%13,92,7
Eskualde bozak245.967%12,41,5
Eserlekuak152
Eskoziako Liberal Demokratak
Tavish Scott
Barruti bozak157.714%7,98,2
Eskualde bozak103.472%5,26,1
Eserlekuak512
Eskoziako Alderdi Berdea
Patrick Harvie
Barruti bozak--
Eskualde bozak86.939%4,40,3
Eserlekuak21
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke. Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Alex Salmond
SNP
Alex Salmond
SNP

Eskoziako Legebiltzarraren historian lehenengoz alderdi batek legebiltzarraren gehiengo osoa (65 eserleku) lortu zuen. Eskoziako Alderdi Nazionalak irabazi zituen hauteskundeak, eta 69 ordezkari lortu zituen, inoizko emaitzik hoberenak, eta ondorioz Alex Salmond orduko Eskoziako Lehen Ministroak karguan jarraitu zuen, oraingoan gehiengo osoarekin. Eskoziako Alderdi Laboristak, berriz, 1931tik izandako emaitzarik txarrenak lortu zituen, historikoki laboristak izan ziren lurraldetan boto asko galduz. Hala ere, oposizioko alderdirik handiena izaten jarraitu zuten. Liberal Demokratek ere porrot handia jasan zuten: aurreko hauteskundeetako botoen erdia baino gehiago galdu zuten, eta 17 ordezkaritik 5era jaitsi ziren. Emaitzak jakin eta gutxira, Tavish Scottek alderdiaren buruzagitza utzi zuen.[1] Eskoziako Alderdi Kontserbadoreak espero baino emaitza apalagoak eskuratu zituen, 2 eserleku galduz, eta haien buruzagiak ere dimititu zuen.[2]

Hauteskundeen egun ber-berean Galesko Biltzar Nazionaleko eta Ipar Irlandako Biltzarreko hauteskundeak ere izan ziren.

Hauteskunde legea

Sakontzeko, irakurri: «Ordezkaritza proportzional misto»

Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Legebiltzarreko 129 legebiltzarkideetatik 73 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 56ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.

Eskozia 73 hautesbarrutitan dago banatuta, eta hautesbarruti horiek 8 eskualde osatzen dituzte: Eskozia Erdialdea, Glasgow, Highland eta Uharteak, Lothian, Erdiko Eskozia eta Fife, Eskozia Ipar-ekialdea, Hego Eskozia, eta Eskozia Mendebaldea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 7 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.

Emaitzak

2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak[3]

AlderdiaOrdezkaritza proportzional mistoaEserlekuak
guztira
HautesbarrutiakEskualdeak
Bozak%+/-Eser.+/-Bozak%+/-Eser.+/-Guztira+/-
Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP)902.91545,4+12,553+32876.42144,0+13,016-96923
Eskoziako Alderdi Laborista (Lab)630.46131,7-0,515-20523.46926,3-2,922+13377
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea (Con)276.65213,9-2,73-1245.96712,4-1,512-1152
Eskoziako Liberal Demokratak (LibDem)157.7147,9-8,22-9103.4725,2-6,13-3512
Eskoziako Alderdi Berdea86.9394,4+0,32+121
Margo MacDonald (Ind)18.7320,9=1=1
Eskoziako Herritar Nagusien Batasuna (SSCUP)1.6180,1=0=33.2531,7-0,20=
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP)2.5080,1+0,10=18.1380,9+0,50=
Alderdi Kristaua1.1930,1-0,20=16.4660,80,50=
Alderdi Laborista Sozialista (SLP)16.8470,9+0,20=
Britainiar Alderdi Nazionala (BNP)15.5800,8-0,40=
Eskoziako Alderdi Sozialista (SSP)8.2720,4-0,20=
Errespetu Alderdia6.9720,4n/a0=
Eskoziako Alderdi Unionista (SUP)3.0020,2-0,10=
Bankarien Bonusak Debekatu2.9680,1n/a0=
Elkartasuna2.8370,1-1,40=
Alderdi Liberala4360,0n/a0=2.3930,1n/a0=
Fronte Nazionala1.5150,1n/a0=6400,03n/a0=
Anguseko Independenteak1.3210,1n/a0=4710,03n/a0=
Alderdi Pirata1.4310,1n/a0=
Herri Kristauen Aliantza (CPA)1.1910,1-0,70=
Aberria Eskozia Alderdia6160,0n/a0=
Lurra Alderdia2760,0n/a0=
Britainiako Alderdi Komunista (CPB)2560,0=0=
Independenteak12.4110,6-0,60=4.7590,2+0,10=
Boz baliogabeak6.3630,3-3,85.9870,3-2,0
Guztira1.995.639100731.996.82310056129

Laburpena

Eskualde bozak
AlderdiakEhunekoak
SNP
44.04%
Laboristak
26.31%
Kontserbadoreak
12.36%
LibDem
5.20%
Berdeak
4.38%
Besteak
7.71%
Legebiltzarreko eserlekuak
AlderdiakEserlekuen ehunekoak
SNP
53.49%
Laboristak
28.68%
Kontserbadoreak
11.63%
LibDem
3.88%
Berdeak
1.55%
Besteak
0.78%


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak