2019ko Erresuma Batuko hauteskundeak

Komunen Ganberako osaera hautatzeko hauteskunde orokorrak

2019ko Erresuma Batuko hauteskundeak 2019ko abenduaren 12an izan ziren, ostegunean. Hauteskunde horietan Erresuma Batuko Komunen Ganberaren 58. legealdiko 650 parlamentariak (MP deituak) hautatu ziren, "first-past-the-post" bozkatze-sistema erabiliz, Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetan.

2019ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batua
2017 ←
2019ko abenduaren 12a

Komunen Ganberarako 650 eserlekuak
326 eserleku gehiengo absoluturako
Hautesleak47.568.611
Parte-hartzea%67,3 1,5[1]
 1. alderdia2. alderdia
 
HautagaiaBoris JohnsonJeremy Corbin
AlderdiaKontserbadoreaLaborista
Izendatua2019ko uztailak 232015eko irailak 12
Hautes-barrutiaUxbridge and South RuislipIslington North
Aurreko
eserlekuak
317 (%42,4)262 (%40)
Eserlekuak365202
Eserl. aldaketa4860
Bozak13.966.45410,269,051
Ehunekoa%43,6%32,1
Swing1,27,9

 3. alderdia4. alderdia
 
HautagaiaNicola SturgeonJo Swinson
AlderdiaSNPLiberal Demokratak
Izendatua2014ko azaroak 142019ko uztailak 22
Hautes-barrutiaEz zen aurkeztuEast Dunbartonshire
(galtzailea)
Aurreko
eserlekuak
35 (%3)12 (%7,4)
Eserlekuak4811
Eserl. aldaketa131
Bozak1.242.3803.696.419
Ehunekoa%3,9%11,6
Swing0,84,2

Hautes-barrutien emaitzen mapa.

Komunen Ganberaren osaera hauteskundeen ondoren.

Lehen Ministroa hauteskundeen aurretik

Boris Johnson
Kontserbadorea

Hautaturiko Lehen Ministroa

Boris Johnson
Kontserbadorea

2017ko hauteskundeetan, Alderdi Kontserbadoreak ez zuen gehiengorik lortu, eta ondorioz gutxiengoan gobernatu zuen bi urtez Alderdi Demokratiko Unionistaren sostenguarekin; eta arazoak izan zituen Brexita gauzatzeko proposamenak eta legeak parlamentutik igarotzeko. Egoera estu horrek Theresa May aurreko Lehen Ministroaren dimisioa eragin zuen.

2019ko uztailean, Mayren dimisioaren ondoren, Boris Johnson hautatu zuten Alderdi Kontserbadorearen buruzagi, eta Lehen Ministro bihurtu zen jarraian. Johnsonek ez zuen lortu parlamentuak haren Brexit akordio berria onartzea urri amaieran, eta hauteskunde orokorretara deitu zuen blokeoa gainditzeko asmoarekin. Komunen Ganberak hauteskunde deiaren alde 480-20 bozkatu zuen, eta hauteskundeen data abenduaren 12an ezarri zen.[2] Inkestek laboristekiko alde handia eman zieten kontserbadoreei hauteskunde kanpaina osoan zehar.[3]

Hauteskunde egunean, Alderdi Kontserbadoreak 80 eserlekutako gehiengoa eskuratu zuen. Kontserbadoreek 48 ordezkari irabazi zituzten aurreko hauteskundeekiko, eta botoen %43,6 lortu zuten, edozein alderdiren ehunekorik handiena 1979tik.[4] Kontserbadoreen garaipen berrietako asko laboristen "horma gorrian" izan ziren, historikoki Alderdi Laboristaren alde egin zuten Ingalaterra iparraldeko barrutietan. Izan ere, Alderdi Laboristak 202 ordezkari bakarrik lortu zituen, 1935etik lortutako kopururik txikiena.[5] Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) 13 eserleku egin zuen gora, eta Eskoziako botoen %45 bereganatu zuen, Eskoziako 59 eserlekuetatik 48 eskuratuz.[6] Liberal Demokratek aurreko hauteskundeetako sostengua hobetzea lortu zuten arren (%11,6), ordezkari bat gutxiago lortu zuten (11 eserleku), eta alderdiaren buruzagia (Jo Swinson) parlamentutik kanpo geratu zen.[7] Ipar Irlandan, Alderdi Demokratiko Unionista (DUP) alderdi handiena izaten jarraitu zuen, baina 2 eserleku galdu zituen, eta SDLP eta Aliantza Alderdia Ganberara itzultzea lortu zuten, 2017an parlamentutik kanpo geratu ondoren.

Hauteskunde emaitzek Erresuma Batua 2020ko urtarrilaren 31n Europar Batasunetik ateratzea ahalbidetu zioten Johnsoni. Alderdi Laboristaren porrotak Jeremy Corbynen dimisioa eragin zuen;[5] eta Jo Swinson Liberal Demokraten buruzagia Komunen Ganberatik kanpo geratu zenez dimisioa aurkeztu zuen ere.[7] Eskozian, bestalde, SNPren garaipenak bigarren independentzia erreferendum baterako aldarrikapena indartu zuen.[6] Hauteskunde hauetan, lehenengoz Irlandako zatitzetik, errepublikanoek unionistek baino ordezkari gehiago lortu zituzten Ipar Irlandan (8 errepublikano eta 7 unionista).

Aurrekariak

2016ko uztailean, Theresa May Erresuma Batuko Lehen Ministroa bihurtu zen David Cameronen dimisioaren ondoren. Haren alderdia (Alderdi Kontserbadorea eta Unionista) 2010eko hauteskundeetan heldu zen gobernura, eta ordutik Erresuma Batua gobernatu izan zuen, Liberal Demokratekin hasieran, eta bakarrik 2015etik. 2017ko hauteskunde orokorretan, May-k zeukan gehiengoa galdu zuen, baina gobernuan jarraitu ahal izan zuen Ipar Irlandako Alderdi Demokratiko Unionistarekin (DUP) sinatutako akordio bati esker. DUP alderdiaren eta parlamentari kontserbadore askoren oposizioa dela eta, May-k ezin izan zuen Europar Batasunarekin adostutako Brexit akordioa onartu 2019ko martxoaren 29rako, eta ondorioz Brexit data atzeratzea eskatu behar izan zion Batasunari. Oposizioko Alderdi Laboristak Theresa Mayren gobernuaren aurkako zentzura mozio bat aurkeztu zuen 2019ko urtarrilean, baina ez mozioak ez zuen aurrera egin.[8] 2019ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan Alderdi Kontserbadoreak jasandako porrotaren ondoren, May-k dimisioa aurkeztu zuen, eta Boris Johnsonek ordeztu zuen alderdiko buruzagi eta Lehen Ministro gisa, 2019ko uztailaren 23an. Johnsonek Brexit akordio berri bat lortu zuen arren, hark ere ez zuen lortu parlamentuak akordioa onartzea, eta hauteskunde orokorretara deitzen ahalegindu zen, baina hauteskundeak aurreratzeko parlamentuaren bi herenek aurrerapenaren alde egin behar dute, eta Johnsonen gobernuak hauteskundeak aurreratzeko bozketa hiru aldiz galdu zuen Komunen Ganberan.[9]

Hauteskundeetara deitzeko hiru saiakerek porrot egin zuten, parlamentuaren sostengua ez baitzuten lortu: Ganberak "lehenik eta behin akordiorik gabeko Brexita mahai gainetik kentzea" galdegin zion Johnsoni; eta oposizioak "2019ko Europar Batasuneko (Irteera) (2.) Legea" onartu zuen ("Benn Legea" ere deitua, Hilary Benn legea aurkeztu zuen parlamentari laboristagatik), gobernuak Brexit data bigarrenez atzeratzen derrigortzeko. 2019ko urriaren 31ko epemuga baino lehen irteera akordiorik lortu ez zuenez, eta "Benn Legeak" behartuta, Johnsonek Brexit data atzeratzea onartu zuen, eta atzerapenaren ondoren Brexit akordio berria lortu zuen Europar Batasunarekin. Gobernuaren hauteskundeak aurreratzeko proposamena hiru aldiz porrot egin ondoren, parlamentuak Liberal Demokratek eta Eskoziako Alderdi Nazionalak urriaren 28an aurkeztutako hauteskunde aurrerapena onartu zuen. "2019ko Parlamentu Hauteskunde Orokor Goiztiarretarako Legea" (EPGEA laburtuta ingelesez) aldeko 438 eta aurkako 20 botorekin onartu zen; eta hauteskunde data abenduaren 9ra aldatzeko zuzenketa batek ez zuen aurrera egin, aldeko 295 eta aurkako 315 botorekin.[10][11]

Bozkatze sistema

Erresuma Batua 650 hautes-barrutitan dago banatuta, 70.000 biztanle ingurukoa bakoitza, eta barruti bakoitzak parlamentari bakarra hautatzen du Komunen Ganberarako, "first-past-the-post" (FPTP) edo "winner takes all" (ingeleraz "irabazleak dena hartzen du") deitutako bozkatze sistema erabiliz. Munduan zehar FPTP sistema oso gutxi erabiltzen den arren, mundu anglosaxoian eta Commonwealtheko herrialdeetan zehar oso hedatutako sistema da (Erresuma Batua, AEB, Kanada, India, ...).

FPTP sisteman, barruti bakoitzean hautesleek aurkezten diren hautagai guztien artean bakarrari eman diezaioke botoa. Hauteskundeen ondoren barruti bakoitzean hautagai bakoitzak jasotako boz guztiak zenbatzen dira, eta boto gehien lortu duena izendatzen da parlamentari, botoen gehiengoa lortu ez arren.

Sistema hori dela eta, hautagai batek barruti baten ordezkaritza lor dezake botoen erdia baino gutxiagorekin, hau da, hautesleen gehiengoak nahi ez duen hautagai batek irabaz ditzake hauteskundeak. Botoen gutxiengoarekin irabaztearen adibide on bat Hego Belfast barrutiko 2015eko hauteskunde emaitzak dira: SDLPren hautagaia botoen %24,5ekin izan zen hautatua, hautesleen gainerako %75,5 ordezkapen gabe utziz.[12]

Egutegia

2019ko Erresuma Batuko hauteskundeen egutegia[13]
DataEkintza
Urriak 29Hauteskundeak aurreratzeko legea Komunen Ganberan onartzen da.
Urriak 30Hauteskundeak aurreratzeko legea Lorden Ganberan onartzen da.
Urriak 31Hauteskundeak aurreratzeko legeak Erreginaren berrespena jasotzen du, legea indarrean jarriz.
Azaroak 6Parlamentua desegiten da, hauteskunde kanpainari hasiera emanez.
Azaroak 14Hautagaiak aurkezteko epearen amaiera.
Azaroak 16Barruti bakoitzeko hautagai guztien zerrendak argitaratzen.
Azaroak 26Bozkatzeko erregistratzeko epearen amaiera.
Abenduak 12Bozketa eguna.
Abenduak 13Emaitza ofizialen aldarrikapena.
Abenduak 17Parlamentuaren lehen bilkura, Ganberako Presidentearen hautagaitza eta parlamentarien sin egitea.[14]
Abenduak 19Erreginaren hitzaldia eta legealdiaren hasiera.

Hautagaitzak

Erresuma Batua osatzen duten 650 barrutietan zehar 3.415 hautagai aurkeztu ziren, 68 alderdi politiko ordezkatzen guztira. Horien artean 206 hautagai independente aurkeztu ziren (alderdi politikorik ordezkatzen ez dutenak). Erresuma Batua osatzen duten Britainia Handian eta Ipar Irlandan hautagaitza ezberdinak aurkeztu ziren. Hemen Komunen Ganberan edota Europako Parlamentuan eserlekuak dauzkaten edo izan dituzten alderdiak ageri dira.

Britainia Handia

AlderdiaBuruzagiaBuruzagiaren
barrutia
Azken hauteskundeakParlamentua
desegitean
eserlekuak
Lehiatutako
barrutiak
Bozen %Eserlekuak
Alderdi KontserbadoreaBoris JohnsonUxbridge & South Ruislip42.4%317298635 barruti Erresuma Batuan [15]
Alderdi LaboristaJeremy CorbinIslington North40.0%262244631 barruti Erresuma Batuan
Eskoziako Alderdi NazionalaNicola SturgeonInon[oh 1]3.0%353559 barruti Eskozian
Liberal DemokratakJo SwinsonEast Dunbartonshire7.4%1221611 barruti Erresuma Batuan
Change UKAnna SoubryBroxtoweBerria53 barruti Ingalaterran
Plaid CymruAdam PriceInon[oh 2]0.5%4436 barruti Galesen
Ingalaterra eta Galesko Alderdi BerdeaJonathan Bartley
eta Siân Berry
Inon[oh 3]1.6%11474 barruti Ingalaterran eta Galesen
Brexit PartyNigel FarageInon[oh 4]Berria0276 barruti Britainia Handian

Ipar Irlanda

AlderdiaBuruzagiaBuruzagiaren
barrutia
Azken hauteskundeakParlamentua
desegitean
eserlekuak
Lehiatutako
barrutiak (18tik)
Bozen %
(I.Irlandan)
Eserlekuak
Alderdi Demokratiko UnionistaArlene FosterInon[oh 5]%36101017 barruti Ipar Irlandan
Sinn FéinMary Lou McDonaldInon[oh 6]%29,47715 barruti Ipar Irlandan
Alderdi Sozialdemokrata eta LaboristaColum EastwoodFoyle%11,70015 barruti Ipar Irlandan
Ulstergo Alderdi UnionistaSteve AikenInon[oh 7]%10,30016 barruti Ipar Irlandan
Alliance Party (Aliantza Alderdia)Naomi LongInon[oh 8]%7,90018 barruti Ipar Irlandan

Hauteskunde kanpaina

Sloganak

AlderdiaSlogana (originala)Itzulpena
Alderdi KontserbadoreaGet Brexit Done. Unleash Britain's PotentialBrexita burutu. Askatu Britainiaren potentziala
Alderdi LaboristaIt's Time for Real ChangeBenetako aldaketarako ordua da
Eskoziako Alderdi NazionalaIt's Time to Choose Our Own FutureGure etorkizuna aukeratzeko unea da
Liberal DemokratakStop Brexit. Build a Brighter FutureBrexita gelditu. Etorkizun argiago bat eraiki
Change UKPolitics is Broken. Let's Change itPolitika apurtuta dago. Aldatu dezagun
Plaid CymruWales, It's Us / Ni yw CymruGales, gu gara
Ingalaterra eta Galesko
Alderdi Berdea
Leading the Fight for Climate Action, a People's Vote, a Fair Society for AllKlima Aldaketaren aurkako, Jendearen Boza-rakoa, bidezko gizarte batentzako borrokaren burua.
Brexit PartyChange Politics for GoodPolitika hobera aldatu
Alderdi Demokratiko UnionistaStrength to DeliverBetetzeko indarra.
Sinn FéinBuilding an Ireland of EqualsBerdinen Irlanda bat eraikitzen.
Alderdi Sozialdemokrata eta LaboristaBuild a More Equal IrelandBerdintasun handiagoko Irlanda bat eraiki.
Ulstergo Alderdi UnionistaFor the UnionBatasunagatik.
Alliance Party (Aliantza Alderdia)Demand BetterHobea eskatu.

a "Jendearen Boza" ("people's vote") europazaleek 2. Brexit Erreferendumari jarritako ezizena da.

Debateak

2019ko Erresuma Batuko hauteskundeetarako debateak Britainia Handian
DataEkoizleaLurraldea P  Gonbidatua   S  Ordezkoa   NI  Gonbidatu gabea   A  Ez aurkeztuta   N  Debaterik ez  
ConLabSNPLibDemPlaidBerdeakBrexitP
Azaroak 17[16]ITV Cymru WalesGalesS
David Davies
S
Thomas-Symonds
NIP
Jane Dodds
S
Saville Roberts
NIS
Nathan Gill
Azaroak 19[17]ITVErresuma
Batua
P
Johnson
P
Corbyn
NININININI
Azaroak 22[18]BBCErresuma
Batua
P
Johnson
P
Corbyn
P
Sturgeon
P
Jo Swinson
NININI
Azaroak 24
(bertan behera utzita)[19][20]
Channel 4Erresuma
Batua
N
Johnson
N
Corbyn
NININININI
Azaroak 26BBC Cymru WalesGalesS
David Davies
S
Nia Griffith
NIP
Jane Dodds
S
Saville Roberts
NIS
James Wells
Azaroak 28
(bertan behera utzita)
Sky NewsErresuma
Batua
N
Johnson
N
Corbyn
NIN
Jo Swinson
NININI
Azaroak 28[21]Channel 4Erresuma
Batua
A[oh 9]
Johnson
P
Corbyn
P
Sturgeon
P
Jo Swinson
P
Adam Price
P
Siân Berry
A
Farage
Azaroak 29BBCErresuma
Batua
S
Rishi Sunak
S
Long-Bailey
P
Sturgeon
P
Jo Swinson
P
Adam Price
S
Caroline Lucas
S
Richard Tice
Abenduak 1[22]ITVErresuma
Batua
S
Rishi Sunak
S
Richard Burgon
P
Sturgeon
P
Jo Swinson
P
Adam Price
P
Siân Berry
P
Farage
Abenduak 3[23]BBC Cymru WalesGalesS
Jones
S
David Hanson
NIS
John
S
Rhun ap Iorwerth
NIP
Nathan Gill
Abenduak 3[24]STVEskoziaP
Jackson Carlaw
P
Richard Leonard
P
Sturgeon
P
Willie Rennie
NININI
Abenduak 6BBCErresuma
Batua
P
Johnson
P
Corbyn
NININININI
Abenduak 8[25][26]Channel 4Erresuma
Batua
A
S
Angela Rayner
S
Philippa Whitford
P
Jo Swinson
P
Adam Price
P
Jonathan Bartley
A
Abenduak 9[27]BBCErresuma
Batua
S
Robert Jenrick
S
Angela Rayner
S
Humza Yousaf
P
Jo Swinson
P
Adam Price
P
Jonathan Bartley
P
Farage
Abenduak 10[28]BBC ScotlandEskoziaP
Jackson Carlaw
P
Richard Leonard
P
Sturgeon
P
Willie Rennie
NININI

Inkestak

Beheko grafikoak 2017ko hauteskundeetatik aurrera egindako inkesten emaitzak irudikatzen ditu, Britainia Handiko hauteslei eginak batez ere. Marraztutako marrak azken 15 inkesten batez-bestekoa irudikatzen du, eta amaierako borobil handiagoek hauteskundeen benetako emaitzak adierazten dituzte.

Britainia Handiko inkestak. Batez-bestekoa azken 15 inkestekin dago kalkulatuta.
     Kontserbadoreak      Laboristak      Liberal Demokratak      Brexit Party      SNP & Plaid Cymru      Berdeak      Change UK      UKIP


Emaitzak

Laburpena

AlderdiaBuruzagiaEserlekuakBozak[1]
Guztira%Guztira%
Alderdi KontserbadoreaBoris Johnson365%56,2
365
13.966.565%43,6
Alderdi LaboristaJeremy Corbin202%31,1
202
10.269.076%32,2
Eskoziako Alderdi NazionalaNicola Sturgeon48[oh 10]%7,4
48
1.242.380%3,9
Liberal DemokratakJo Swinson11%1,7
11
3.696.423%11,6
Alderdi Demokratiko UnionistaArlene Foster8%1,2
8
244.128%0,8
Sinn FéinMary Lou McDonald7%1,1
7
181.853%0,6
Plaid CymruAdam Price4%0,6
4
153.265%0,5
Alderdi Sozialdemokrata eta LaboristaColum Eastwood2%0,3
2
118.737%0,4
Ingalaterra eta Galesko Alderdi BerdeaJonathan Bartley
Siân Berry
1%0,2
1
835.579%2,7
Aliantza AlderdiaNaomi Long1%0,2
1
134.115%0,4
Hizlaria (Speaker)Lindsay Hoyle1%0,2
1
26.831%0,1

Emaitza osoak

2019ko abenduaren 12ko Erresuma Batuko hauteskunde orokorrak[1]
AlderdiaBuruzagiaHautagai kop.EserlekuakBozak
GuztiraIrabaziakGalduakAldaketa%Guztira%Aldaketa
Alderdi KontserbadoreaBoris Johnson635365581048%56,213.966.565%43,61,2
Alderdi LaboristaJeremy Corbin63120216160%31,110.269.076%32,27,9
Liberal DemokratakJo Swinson61111341%1,73.696.423%11,64,2
Eskoziako Alderdi NazionalaNicola Sturgeon594814113%7,41.242.380%3,90,8
Ingalaterra eta Galesko Alderdi BerdeaJonathan Bartley
Siân Berry
4721000%0,2835.579%2,71,1
Brexit PartyNigel Farage275644.257%2Berria
Alderdi Demokratiko UnionistaArlene Foster178022%1,2244.128%0,80,1
Sinn FéinMary Lou McDonald157110%1,1181.853%0,60,2
Plaid CymruAdam Price364000%0,6153.265%0,5±0
Aliantza AlderdiaNaomi Long181101%0,2134.115%0,40,2
Alderdi Sozialdemokrata eta LaboristaColum Eastwood152202%0,3118.737%0,40,1
Ulstergo Alderdi UnionistaSteve Aiken1693.123%0,3±0
Yorkshire AlderdiaChristopher Whitwood2829.201%0,1±0
Eskoziako Alderdi BerdeaPatrick Harvie & Lorna Slater2228.122%0,1±0
SpeakerLindsay Hoyle11%0,226.831%0,1±0
Erresuma Batuaren Independentziaren AlderdiaPatricia Mountain4422.817%0,11,8
Ashfield-eko IndependenteakJason Zadrozny113.498%0,0±0
Alderdi LiberalaSteve Radford1910.876%0,0±0
Change UKAnna Soubry310.006%0,0Berria
AontúPeadar Tóibín79.814%0,0Berria
Monster Raving LoonyHowling Laud Hope249.739%0,0±0
Pertsonak Irabazien AurretikBuruzagirik ez27.526%0,0±0
Birkenhead Justizia SozialaFrank Field17.285%0,0Berria
Herri Kristauen AliantzaSidney Cordle276.486%0,0±0
Heavy Woollen IndependenteakAleksandar Lukic16.423%0,0±0
Alderdi SozialdemokrataWilliam Clouston203.295%0,0±0
Animali OngizateaVanessa Hudson63.086%0,0±0
Ipar Ekialdeko AlderdiaMark Burdon22.637%0,0±0
Lincolnshireko IndependenteaMarianne Overton11.999%0,0±0
Ipar Irlandako Alderdi BerdeaClare Bailey31.996%0,0±0
Demokrata IngelesakRobin Tilbrook41.987%0,0±0
Alderdi LibertarioaAdam Brown51.780%0,0±0
Mebyon KernowDick Cole11.660%0,0±0
Oldham-ez and Saddleworth-ez ArroPaul Errock21.606%0,0±0
Sare IndependenteaIan Stephens11.542%0,0±0
Gwlad GwladGwyn Wigley Evans31.515%0,0±0
Cynon ValleyAndrew Chainey11.322%0,0±0
Beteranoen eta Herritarren AlderdiaRobin Horsfall21.219%0,0±0
Burnley eta Padiham-eko AlderdiaMark Payne11.162%0,0±0
Shropshireko AlderdiaRobert Jones11.141%0,0±0
Cumbria LehenestenJonathan Davies11.070%0,0±0
BakeaJohn Morris2960%0,0±0
Wycombeko IndependenteakMatt Knight1926%0,0±0
Justizia eta Anti-UstelkeriaDonald Jerrard3728%0,0±0
Alderdi KristauaJeff Green2705%0,0±0
RenewJulie Girling4545%0,0±0
Langileen Alderdi IraultzaileaJoshua Ogunleye5524%0,0±0
Britainiar Alderdi NazionalaAdam Walker1510%0,0±0
500 boto baino gutxiagoko alderdiak11
Guztira65010032.014.110100
Errolda eta parte-hartzea47.587.254%67,31,5
Botoak
AlderdiakEhunekoak
Kontserbadoreak
43.6%
Laboristak
32.2%
LibDem
11.6%
SNP
3.9%
Berdeak
2.7%
Brexit Alderdia
2.0%
DUP
0.8%
Sinn Féin
0.6%
Plaid Cymru
0.5%
SDLP
0.4%
Besteak
1.4%
Komunen Ganberako eserlekuak
AlderdiakEserlekuen ehunekoak
Kontserbadoreak
56.2%
Laboristak
31.1%
SNP
7.4%
LibDem
1.7%
DUP
1.2%
Sinn Féin
1.1%
Plaid Cymru
0.6%
SDLP
0.3%
Berdeak
0.2%
Aliantza Alderdia
0.2%


Hauteskundeetako irabazlearen botoen ehunekoa barrutika:      Kontserbadorea >70%     Kontserbadorea 60%–70%     Kontserbadorea 50%–60%     Kontserbadorea <50%     Laborista >70%     Laborista 60%–70%     Laborista 50%–60%     Laborista <50%     Nazionalista (SNP/PC) >50%     Nazionalista 45%–50%     Nazionalista 40%–45%     Nazionalista <40%     Errepublikanoa >50%     Errepublikanoa 45%–50%     Errepublikanoa 40%–45%     Errepublikanoa <40%     Unionista 45%–50%     Unionista 40%–45%     Unionista <40%     Liberal Demokrata >50%     Liberal Demokrata <50%     Besteak

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak