2017ko Erresuma Batuko hauteskundeak

2017ko Erresuma Batuko hauteskundeak 2017ko ekainaren 8an izan ziren, ostegunean. Hauteskunde horietan Erresuma Batuko Komunen Ganberaren 57. legealdiko 650 parlamentariak (MP deituak) hautatu ziren, "first-past-the-post" bozkatze-sistema erabiliz, Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetan. Hauteskundeak Alderdi Kontserbadorea Gobernuko alderdiak irabazi zituen berriz ere, baina zeukan gehiengo osoa galdu zuen, eta ondorioz gutxiengo Gobernua osatu zuen Ipar Irlandako Alderdi Demokratiko Unionistarekin akordio bat sinatu ondoren.

2017ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batua
2015 ←
2017ko ekainak 8→ 2019

Komunen Ganberarako 650 eserlekuak
326 eserleku gehiengo absoluturako
Hautesleak46.835.433
Parte-hartzea%68,8 2,4[1]
 1. alderdia2. alderdia3. alderdia
 
HautagaiaTheresa MayJeremy CorbynNicola Sturgeon
AlderdiaKontserbadoreaLaboristaSNP
Izendatua2016ko uztailak 112015eko irailak 122014ko azaroak 14
Hautes-barrutiaMaidenheadIslington NorthEz zen aurkeztu
Aurreko
eserlekuak
330 (%36,9)232 (%30,4)56 (%4,7)
Eserlekuak31726235
Eserl. aldaketa133021
Bozak13.636.68412.878.460977.569
Ehunekoa%42,4%40,0%3,0
Swing5,59,61,7

 4. alderdia5. alderdia6. alderdia
 
HautagaiaTim FarronArlene FosterMichelle O'Neill
AlderdiaLiberal DemokratakDUPSinn Féin
Izendatua2015eko uztailak 162015eko abenduak 172017ko urtarrilaren 18a
Hautes-barrutiaWestmorland and LonsdaleEz zen aurkeztuEz zen aurkeztu
Aurreko
eserlekuak
8 (%7,9)84
Eserlekuak12107
Eserl. aldaketa423
Bozak2.371.910292.316238.915
Ehunekoa%7,4%0,9%0,7
Swing0,50.30.1

Hautes-barrutien emaitzen mapa.

Komunen Ganberaren osaera hauteskundeen ondoren.

Lehen Ministroa hauteskundeen aurretik

Theresa May
Kontserbadorea

Hautaturiko Lehen Ministroa

Theresa May
Kontserbadorea

Alderdi Kontserbadoreak koalizio gobernu bateko kide nagusi gisa gobernatu zuen 2010eko hauteskundeetatik, eta gehiengo osoan bere kabuz 2015etik. Hauteskundeak baino lehen 17 eserlekuko gehiengoa zeukan Komunen Ganberan, eta haren aurkari nagusia Jeremy Corbinek zuzendutako Alderdi Laborista zen. Legearen arabera, hauteskundeak ez ziren zertan 2020ko maiatzara arte ospatu, baina Theresa May Lehen Ministroak hauteskundeak aurreratzea erabaki zuen, eta aurrerapena gauzatzeko Komunen Ganberako bi herenen langa gainditu zuen 2017ko apirilaren 19an. Mayren helburua parlamentuko gehiengoa handitzea zen, Brexit negoziaketetara indartsuago joatearren.[2]

Hauteskunde kanpaina hasi baino lehen, inkestek alde zabala ematen zieten Kontserbadoreei Laboristen gainetik, baina kanpainak aurrera egin ahala aldea murriztu egin zen. Kanpaina hasieran Kontserbadoreek Laboristek baino %21 gehiago bazuten ere, Alderdi Laboristak oso azkar egin zuen gora hauteskundeen aurreko asteetan, eta azkenean toriek 13 eserleku galdu zituzten, 1983tik lortutako sostengurik handiena eskuratu zuten arren. Kontserbadoreek eserlekuak galdu eta Laboristek irabazi zituzten lehenengo hauteskundeak izan ziren 1997ko Tony Blairren garaipenetik, eta 1974ko otsaileko hauteskundeetatik bi alderdi nagusiek elkarrengandik hurbilen egon ziren bozak ere izan ziren. Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) eta Liberal Demokratek botoak galdu zituzten, eta komunikabideen arabera emaitzak bipartidismorako itzulera erakusten zuten.[3] SNPk 2015ean irabazi zituen 56 eserlekuetatik 21 galdu zituen, baina Komunen Ganberako hirugarren alderdi handiena izaten jarraitu zuen. Liberal Demokratek berriz, botoak galdu zituzten arren 4 eserleku egin zuten gora; eta Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdiak (UKIP) beherakada handia jasan zuen, %12,6tik %1,8ra, eta zeukan eserleku bakarra galdu zuen.

Galesen, Plaid Cymru alderdi nazionalistak eserleku berri bat eskuratu zuen, guztira 4 lortuz. Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdeak bere eserleku bakarra mantendu zuen, baina sostengua galdu zuen 2015eko bozekiko. Ipar Irlandan, Alderdi Demokratiko Unionistak herrialdeko 18 eserlekuetatik 10 irabazi zituen, Sinn Féinek 7, eta Sylvia Eileen independente unionistak bat. Alderdi Sozialdemokrata eta Laboristak eta Ulstergo Alderdi Unionistak ordezkaritza guztia galdu zuten Komunen Ganberan.

Hasiera batean Brexita hauteskunde kanpainako gai garrantzitsuena izango zela zirudien arren, ez zuen arreta handirik jaso, eta ekonomia edota gizarte auziak izan ziren eztabaidagai nagusiak. Kanpaina betean bi atentatu terrorista izan ziren: Manchesterrekoa eta Londresko zubikoa. Ondorioz, segurtasun nazionala asko eztabaidatu zen kanpainako azken asteetan.

Bozkatze sistema

Erresuma Batua 650 hautes-barrutitan dago banatuta, 70.000 biztanle ingurukoa bakoitza, eta barruti bakoitzak parlamentari bakarra hautatzen du Komunen Ganberarako, "first-past-the-post" (FPTP) edo "winner takes all" (ingeleraz "irabazleak dena hartzen du") deitutako bozkatze sistema erabiliz. Munduan zehar FPTP sistema oso gutxi erabiltzen den arren, mundu anglosaxoian eta Commonwealtheko herrialdeetan zehar oso hedatutako sistema da (Erresuma Batua, AEB, Kanada, India, ...).

FPTP sisteman, barruti bakoitzean hautesleek aurkezten diren hautagai guztien artean bakarrari eman diezaioke botoa. Hauteskundeen ondoren barruti bakoitzean hautagai bakoitzak jasotako boz guztiak zenbatzen dira, eta boto gehien lortu duena izendatzen da parlamentari, botoen gehiengoa lortu ez arren.

Sistema hori dela eta, hautagai batek barruti baten ordezkaritza lor dezake botoen erdia baino gutxiagorekin, hau da, hautesleen gehiengoak nahi ez duen hautagai batek irabaz ditzake hauteskundeak. Botoen gutxiengoarekin irabaztearen adibide on bat Hego Belfast barrutiko 2015eko hauteskunde emaitzak dira: SDLPren hautagaia botoen %24,5ekin izan zen hautatua, hautesleen gainerako %75,5 ordezkapen gabe utziz.[4]

Egutegia

2017ko Erresuma Batuko hauteskundeen egutegia[5]
DataEkintza
Apirilak 18Theresa May Lehen Ministroak hauteskundeak aurreratzeko nahiaren berri eman zuen.
Apirilak 19Parlamentuak hauteskundeak aurreratzeko legea onartu zuen.
Apirilak 25Hauteskundeak aurreratzeko legeak Erreginaren berrespena jaso zuen, legea indarrean jarriz.
Maiatzak 3Parlamentua desegin zen, hauteskunde kanpainari hasiera emanez.
Maiatzak 4Udal hauteskundeak izan ziren (data hauteskunde aurrerapena baino lehen zegoen zehaztuta).
Maiatzak 11Hautagaiak aurkezteko epearen amaiera.
Maiatzak 11Barruti bakoitzeko hautagai guztien zerrendak argitaratu ziren.
Maiatzak 22Bozkatzeko erregistratzeko epearen amaiera.
Maiatzak 23Posta bidezko botoa eskatzeko epearen amaiera.
Ekainak 8Bozketa eguna.
Ekainak 13Parlamentuaren lehen bilkura, Ganberako Presidentearen hautagaitza eta parlamentarien sin egitea.
Ekainak 21Erreginaren hitzaldia eta legealdiaren hasiera.

Hautagaitzak

Erresuma Batua osatzen duten 650 barrutietan zehar 3.304 hautagai aurkeztu ziren, 73 alderdi politiko ordezkatzen guztira. Horien artean 187 hautagai independente aurkeztu ziren (alderdi politikorik ordezkatzen ez dutenak). Erresuma Batua osatzen duten Britainia Handian eta Ipar Irlandan hautagaitza ezberdinak aurkeztu ziren. Hemen Komunen Ganberan edota Europako Parlamentuan eserlekuak dauzkaten edo izan dituzten alderdiak ageri dira.

Britainia Handia

AlderdiaBuruzagiaBuruzagiaren
barrutia
Azken hauteskundeakParlamentua
desegitean
eserlekuak
Lehiatutako
barrutiak
Bozen %Eserlekuak
Alderdi KontserbadoreaTheresa MayMaidenhead36.8%330330638
Alderdi LaboristaJeremy CorbinIslington North30.4%232229631
Eskoziako Alderdi NazionalaNicola SturgeonInon[oh 1]4.7%565459 (Eskozian)
Liberal DemokratakTim FarronWestmorland and Lonsdale7.9%89629
Plaid CymruLeanne WoodInon[oh 2]0.6%3340 (Galesen)
Ingalaterra eta Galesko Alderdi BerdeaCaroline Lucas
eta Jonathan Bartley
Brighton Pavilion (Caroline Lucas)[oh 3]3.8%11457 (Ingalaterran eta Galesen)
Erresuma Batuaren Independentziaren AlderdiaPaul NuttallInon[oh 4]12.6%10378

Ipar Irlanda

AlderdiaBuruzagiaBuruzagiaren
barrutia
Azken hauteskundeakParlamentua
desegitean
eserlekuak
Lehiatutako
barrutiak (18tik)
Bozen %
(I.Irlandan)
Eserlekuak
Alderdi Demokratiko UnionistaArlene FosterInon[oh 5]%25.78817
Sinn FéinGerry AdamsInon[oh 6]%24.54418
Alderdi Sozialdemokrata eta LaboristaAlasdair McDonnellBelfast South%13.93318
Ulstergo Alderdi UnionistaMike NesbittInon[oh 7]%16.02214
Alliance Party (Aliantza Alderdia)Naomi LongInon[oh 8]%8.60018

Hauteskunde kanpaina

Sloganak

AlderdiaSlogana (originala)Itzulpena
Alderdi Kontserbadorea
  • Forward, Together
  • Strong and Stable
  • Aurrera, Elkarrekin
  • Indartsua eta Egonkorra
Alderdi LaboristaFor the Many, not the FewGehingoarentzat, ez Gutxi batzuentzat
Eskoziako Alderdi NazionalaStronger for ScotlandEskoziarentzat Indartsuagoak
Liberal DemokratakChange Britain's FutureBritainiaren Etorkisuna Aldatu
Plaid CymruDefending Wales / Amddiffyn CymruGales defendatzen
Ingalaterra eta Galesko
Alderdi Berdea
  • A Green Party for a Confident and Caring Britain
  • The Green Guarantee
  • Britainia Harro eta Arduratsu baterako Alderdi Berdea
  • Berme Berdea
Erresuma Batuaren Independentziaren AlderdiaBritain TogetherBritainia Elkarrekin
Alderdi Demokratiko UnionistaStanding Strong For Northern IrelandIndartsu Eusten Ipar Irlandarentzat
Sinn FéinStanding up for Equality, Rights, Irish UnityBerdintasunaren, Eskubideen, Batasun Irlandarraren alde Altxatu
Alderdi Sozialdemokrata eta LaboristaTaking Our Seats, Taking a StandGure Eserlekuak Hartzen, Zutik Mantentzen
Ulstergo Alderdi UnionistaFor A Stronger, Better UnionBatasun Indartsuago, Hobe Batengatik
Aliantza AlderdiaChange DirectionNorabidea Aldatu

Inkestak

Beheko grafikoak 2015eko hauteskundeetatik aurrera egindako inkesten emaitzak irudikatzen ditu, Britainia Handiko hautesleei eginak batez ere. Marraztutako marrak azken 10 inkesten batez-bestekoa irudikatzen du, eta marra bakoitzaren azken puntuak hauteskundeen emaitza adierazten du.

Britainia Handiko inkestak. Batez-bestekoa azken 10 inkestekin dago kalkulatuta. "Election called" marra beltzak hauteskundeen aurrerapena jakinarazi zen unea markatzen du.
     Kontserbadoreak      Laboristak      UKIP      Liberal Demokratak      SNP      Berdeak

Emaitzak

Laburpena

AlderdiaBuruzagiaEserlekuakBozak[1]
Guztira%Guztira%
Alderdi KontserbadoreaTheresa May317%48,8
317 / 650
13.636.684%42,4
Alderdi LaboristaJeremy Corbin262%40,3
262 / 650
12.877.918%40,0
Eskoziako Alderdi NazionalaNicola Sturgeon35%5,4
35 / 650
977.568%3,0
Liberal DemokratakTim Farron12%1,8
12 / 650
2.371.861%7,4
Alderdi Demokratiko UnionistaArlene Foster10%1,5
10 / 650
292.316%0,9
Sinn FéinGerry Adams7%1,1
7 / 650
238.915%0,7
Plaid CymruLeanne Wood4%0,6
4 / 650
164.466%0,5
Ingalaterra eta Galesko Alderdi BerdeaJonathan Bartley
Caroline Lucas
1%0,2
1 / 650
525.665%1,6
Hizlaria (Speaker)John Bercow1%0,2
1 / 650
34.299%0,1
IndependenteaSylvia Hermon1%0,2
1 / 650
16.148%0,05

Emaitza osoak

2017ko ekainaren 8ko Erresuma Batuko hauteskunde orokorrak[1]
AlderdiaBuruzagiaHautagai kop.EserlekuakBozak
GuztiraIrabaziakGalduakAldaketa%Guztira%Aldaketa
Alderdi KontserbadoreaTheresa May638317203313%48,813.636.684%42,35,5
Alderdi LaboristaJeremy Corbin63126236630%40,312.877.918%40,09,6
Liberal DemokratakTim Farron62912844%1.82.371.861%7,40,5
Eskoziako Alderdi NazionalaNicola Sturgeon593502121%5,4977.568%3,01,7
Erresuma Batuaren Independentziaren AlderdiaPaul Nuttall3780011%0594.068%1,810,8
Ingalaterra eta Galesko Alderdi BerdeaCaroline Lucas
Jonathan Bartley
4571000%0,2525.665%1,62,0
Alderdi Demokratiko UnionistaArlene Foster1710202%1,5292.316%0,90,3
Sinn FéinGerry Adams187303%1,1238.915%0,70,1
Plaid CymruLeanne Wood404101%0,6164.466%0,50,1
Independenteak1871000%0,2151.471%0,50,2
Alderdi Sozialdemokrata eta LaboristaColum Eastwood180033%095.419%0,3±0
Ulstergo Alderdi UnionistaRobin Swann140022%083.280%0,30,1
Aliantza AlderdiaNaomi Long1864.553%0,2±0
SpeakerJohn Bercow11%0,234.299%0,1±0
Yorkshire AlderdiaStewart Arnold2120.958%0,10,1
Osasun Ekintza NazionalaDr Alex Ashman516.119%0,10,1
Herri Kristauen AliantzaSidney Cordle315,869%0,0±0
Pertsonak Irabazien AurretikEamonn McCann25.509%0,0±0
Ashfield-eko Independenteak14.612%0,0±0
Britainiar Alderdi NazionalaAdam Walker104.580%0,0±0
Monster Raving LoonyAlan Hope123.890%0,0±0
Alderdi LiberalaSteve Radford43.672%0,0±0
Emakumeen BerdintasunaSophie Walker73.580%0,0±0
Ahots Unionista TradizionalaJim Allister13.282%0,10,1
Ipar Ekialdeko AlderdiaMary Cartwright12.355%0,0±0
Alderdi PirataDavid A Elston102.321%0,0±0
Demokrata IngelesakRobin Tilbrook71.913%0,0±0
Alderdi KristauaJeff Green21.720%0,0±0
Withybush Salbatu Bizitzak Salbatu Independenteak11.209%0,0±0
Alderdi Laborista SozialistaArthur Scargill31.154%0,0±0
Animali OngizateaVanessa Hudson4955%0,0±0
Justizia eta Anti-Ustelkeria2842%0,0±0
Southamptoneko Independenteak1816%0,0±0
Langileen Alderdi IraultzaileaSheila Torrance5771%0,0±0
Irlandako Langileen Alderdia2708%0,0±0
Zerbait Berria2552%0,0±0
Demos Zuzena Ekimena1551%0,0±0
Alderdi LibertarioaAdam Brown4524%0,0±0
Alderdi SozialdemokrataPeter Johnson6469%0,0±0
BakeaJohn Morris2468%0,0±0
Lagunen Alderdia3435%0,0±0
Bradfordentzat Hobeto1420%0,0±0
Gainerako alderdi guztiak385.447%0,0±0
Guztira3.30465010032.204.184100
Errolda eta parte-hartzea46.835.433%68,82,4
Botoak
AlderdiakEhunekoak
Kontserbadoreak
42.4%
Laboristak
40.0%
LibDem
7.4%
SNP
3.0%
Brexit Alderdia
1.8%
Berdeak
1.6%
DUP
0.9%
Sinn Féin
0.7%
Plaid Cymru
0.5%
Besteak
1.8%
Komunen Ganberako eserlekuak
AlderdiakEserlekuen ehunekoak
Kontserbadoreak
48.8%
Laboristak
40.3%
SNP
5.4%
LibDem
1.8%
DUP
1.5%
Sinn Féin
1.1%
Plaid Cymru
0.6%
Berdeak
0.2%
Independenteak
0.2%


Hauteskundeetako irabazlearen botoen ehunekoa barrutika:      Kontserbadorea 70–80%     Kontserbadorea 60–70%     Kontserbadorea 50–60%     Kontserbadorea 40–50%     Kontserbadorea <40%     Laborista <40%     Laborista 40–50%     Laborista 50–60%     Laborista 60–70%     Laborista 70–80%     Laborista 80–85%     Laborista >85%

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak