2022ko Frantziako Hauteskunde Legegileak

2022ko Frantziako hauteskunde legegileen lehen eta bigarren itzuliak ekainaren 12an eta 19an izan ziren hurrenez hurren, Frantziako Bosgarren Errepublikaren Nazio Biltzarraren XVI. legealdirako 577 hautetsiak aukeratzeko.

Infotaula eleccions2022ko Frantziako Hauteskunde Legegileak
Gertaera-data2022ko ekainaren 12a, Frantziako hauteskunde legegileen lehen itzulia, 2022
2022ko ekainaren 19a, Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzulia, 2022
MotaFrantziako hauteskunde legegileak
Hautatu duen karguaFrantziako Nazio Biltzarreko kidea. Izendapenaren iraupena: 5 urte
Lehen itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego48.953.748 Edit the value on Wikidata
23.256.207
   47.51٪
Ehuneko-puntu 1.19
Baliozko boto kopurua22.744.708    Boto zuri kopurua 362.193   Baliogabeko boto kopurua 149.306
Bigarren itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego48.589.606 Edit the value on Wikidata
22.464.299
   46.23٪
Ehuneko-puntu 3.59
Baliozko boto kopurua20.747.083    Boto zuri kopurua 1.239.928   Baliogabeko boto kopurua 477.288
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata Edit the value on Wikidata
2>
NUPES  — Jean-Luc Mélenchon
1
5.949.119   26.16٪
2
6.772.556   32.64٪
2>
Elkarrekin  — Richard Ferrand
1
5.869.248   25.8٪
2
8.014.341   38.63٪

 ← 2017Frantzia 2027 (en) Itzuli  → 

Hauteskunde legegile hauek urte bereko apirilean izandako hauteskunde presidentzialen ondoren izan ziren, zeinetan Emmanuel Macronek Frantziako presidente kargua berretsi zuen Marine Le Pen ultraeskuindarraren aurka. Jean-Luc Mélenchon Frantzia Intsumisoaren hautagaia Le Penengandik gertu geratu zen lehen itzulian.

Bigarren itzulitik kanpo geratu ondoren, Mélenchonek "lehen ministro izendatzea" eskatu zion hauteslegoari, eta kohabitazioa lortzea ezarri zuen helburu gisa. Hauteskunde presidentzialen ondorengo asteetan, Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria (NUPES) koalizioa sortzeko negoziazioak abiarazi zituen gainerako alderdi ezkertiar nagusiekin: Europa Ekologia-Berdeak, Frantziako Alderdi Komunista eta Alderdi Sozialista. Nazio Biltzarrean Macron sostengatzen zuten alderdiek (Errepublika Martxan, Mugimendu Demokrata, Agir eta Horizons) koalizio bat osatu zuten ere, Elkarrekin deitua.

Lehen itzulian, abstentzioa inoizko altuena izan zen (%52,5), eta NUPES eta Elkarrekin koalizioek berdindu egin zuten. Biak elkarrengandik hain hurbil zeuden, polemika piztu zela emaitzen inguruan. Izan ere, Barne Ministerioaren emaitzetan NUPESen hautagai gutxi batzuk independente gisa ageri ziren, eta ondorioz iturriaren arabera NUPESek ala Elkarrekin-ek irabazi zuen lehen itzulia. Abstentzioa are altuagoa izan zen bigarren itzulian (%53,8), baina 2017ko hauteskundeekin alderatuta jaitsi egin zen. Ensemble koalizioak eskuratu zituen berriz ere eserleku gehien (246), baina hauteskundeen aurretik zeukan gehiengo osoa galdu zuen. NUPES ezkerreko koalizioa izan zen bigarren indarra 142 eserlekurekin, haren ordezkaritza bikoiztuz; eta Bilgune Nazionalak (Fronte Nazional ohia) izugarrizko emaitza lortu zuen, eta 8 hautetsi izatetik 89 izatera igaro zen, eskuin-muturrak Nazio Biltzarrean inoiz lortutako ordezkaritzarik handiena. Errepublikanoek eta Demokrata eta Independenteen Batasunak osatutako koalizioak zeuzkan eserlekuen erdia galdu eta 64 hautetsi lortu zituen, oposizioko hirugarren indarra bihurtuta.

1988ko hauteskundeetatik lehenengo aldiz, presidentearen alderdiak ez zuen gehiengo osoa bereganatu. Politika adituen iritziz, emaitza hauek Emmanuel Macronen aurkako bozka adierazten dute, eta ezegonkortasun politikoaren eta instituzioen blokeoaren arriskua ekartzen dute, Biltzarrako indarrak oso polarizatuak eta zatituak baitaude, akordioetarako beta mugatuz.


Nazio Biltzarraren egoera

Honako hau zen XV. legealdiko Nazio Biltzarraren osaera hauteskundeetarako desegin zenean:[1]

XV. legealdiko Biltzarra 2022ko ekainaren 15ean
TaldeakOsaeraDiputatuak
AulkiakGuztira
LREMErrepublika MartxanTaldekideak262266
Hurbilekoak3
LRErrepublikanoakTaldekideak92100
Hurbilekoak8
MoDemMugimendu Demokrata eta hurbileko demokratakTaldekideak5357
Hurbilekoak4
SOCSozialistak eta hurbilekoakTaldekideak2528
Hurbilekoak3
AEElkarrekin JardunTaldekideak2222
Hurbilekoak0
UDIUDI eta IndependenteakTaldekideak1919
Hurbilekoak0
LTAskatasunak eta LurraldeakTaldekideak1718
Hurbilekoak1
LFIFrantzia IntsumisoaTaldekideak1717
Hurbilekoak0
GDREzker demokratiko eta errepublikanoaTaldekideak1515
Hurbilekoak0
Talderik gabeko diputatuak25
Guztira567
Eserleku hutsak10


Hauteskunde sistema

Hauteskundeen ikurra.

Frantziako Nazio Biltzarra 577 hautetsiz dago osatuta, bost urtean behin bi itzuliko hauteskundeen bidez hautatzen direnak. Hautetsi bakoitzak hautesbarruti bat ordezkatzen du Biltzarrean.

Hautesbarruti bakoitzean, lehen itzulian eserlekua lortzeko beharrezkoa da emandako bozken erdia eta erroldatutako hautesleen laurdenaren sostengua eskuratzea. Hautagai batek ere ez badu hori lortzen, erroldaren %12,5aren sostengua lortu duten hautagaiak bigarren itzuli batera igarotzen dira; baina hautagai bakar batek edo batek ere ez badu lortzen %12,5eko langa gainditzea, lehen itzuliko lehenengo bi hautagaiak igarotzen dira bigarren itzulira. Bigarren itzulian bozka gehien lortzen dituen hautagaia hautatzen da diputatu.[2]

Gainditu beharreko %12,5eko langa erroldatutako hautesle kopuruan oinarritzen denez, zenbat eta abstentzio altuagoa izan orduan eta zailagoa da bigarren itzulira igarotzea. Hala ere, posiblea da bigarren itzulian bi hautagai baino gehiago lehiatzea. Bigarren itzulian hiru hautagai dauden hauteskundeei "triangular" deitzen zaie.


Hautagaitzak

Ondoko taula honetan hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi eta koalizio nagusiak ageri dira, 2017ko hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren arabera ordenatuta:

AlderdiakBuruzagiaIdeologiaAurreko emaitzak
(% 1. itzulian)
MP.
Botoak (%)Aulkiak
Errepublika Martxan (LREM) Stanislas GueriniZentroa / Zentro-eskuina
Liberalismo sozial, Europazaletasun, Hirugarren bidea, Erreformismo
%28,21308 Y
Errepublikanoak (LR) Christian JacobZentro-eskuina / Eskuina
Gaullismo, Kontserbadurismo, Kristau-demokrazia
%15,77112 N
Bilgune Nazionala (RN) Marine Le PenEskuin-muturra
Frantses nazionalismo, Anti-immigrazio, Euroeszeptizismo
%13,208 N
Frantzia Intsumisoa (LFI) Jean-Luc MélenchonEzkerra / Ezker-muturra
Sozialismo demokratiko, Aurrerakoitasun, Sozialdemokrazia, Ekosozialismo
%11,0317 N
Alderdi Sozialista (PS) Olivier FaureZentro-ezkerra
Sozialdemokrazia, Aurrerakoitasun
%7,4430 N
Mugimendu Demokrata (MoDem) François BayrouZentroa / Zentro-eskuina
Liberalismo sozial, Kristau-demokrazia, Europar federalismo
%4,1242 Y
Demokrata eta Independenteen Batasuna (UDI) Jean-Christophe LagardeZentro-eskuina
Liberalismo sozial, Kristau-demokrazia, Europazaletasun
%3,0318 N
Frantziako Alderdi Komunista (PCF) Fabien RousselEzkerra
Eurokomunismo
%2,7211 N
Ezkerreko Alderdi Erradikala (PRG)Guillaume LacroixZentro-ezkerra
Erradikalismo, Laizismo, Errepublikanismo, Liberalismo sozial
%0,53 N
Europa Ekologia-Berdeak (EELV) Julien BayouEzkerra
Ekologismo, Europar federalismo
% ?1 N
Frantzia Altxatuta (DLF) Nicolas Dupont-AignanEskuina / Eskuin-muturra
Subiranismo, Gaullismo, Kontserbadurismo nazionalista
%1,171 N
Errekonkista! (REC) Éric ZemmourEskuin-muturra
Frantses nazionalismo, Kontserbadurismo nazionalista, Anti-immigrazio, Anti-islam.
Berria N
KoalizioakKoalizio-kideak
Elkarrekin (ENS)Errepublika Martxan, Mugimendu Demokrata, Horizons, Aurrerapen Lurraldeak, Agir, En Commun, Alderdi Erradikala
Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria (NUPES)Frantzia Intsumisoa, Europa Ekologia-Berdeak, Frantziako Alderdi Komunista, Alderdi Sozialista, Ezkerreko Alderdia, Génération.s, Picardie debout, Elkarrekin!, Ekologia Belaunaldia, Demokrata Berriak, Bizitzaren aldeko Iraultza Ekologikoa, Langileen Alderdi Independentea, Réunion-en Alde
Eskuinaren eta Zentroaren Batasuna (UDC)Errepublikanoak, Demokrata eta Independenteen Batasuna, Zentristak
Frantziaren Aldeko Batasuna (UPF)Frantzia Altxatuta, Abertzaleak, Herri Batasun Errepublikanoa

Emaitzak

Parte-hartzea[3]

Hauteskundeen parte-hartzea (Metropolitar Frantzian)
Parte-hartzea1. itzulia2. itzuliaBi itzulien
arteko aldea
20172022Aldea20172022Aldea
12:00
%19,24
%18,43
0,81
%17,75
%18,99
1,240,56
17:00
%40,75
%39,42
1,33
%35,33
%38,11
2,781,31
Behin-betikoa
%48,70
%47,51
1,19
%42,64
%46,23
3,591,28

Emaitzak Frantzia mailan[4]

ZerrendaLehen itzuliaBigarren itzuliaEserlekuak
Bozak%AulkiakBozak%Aulkiak
Herri Batasun Ekologiko eta Sozial BerriaNUPES5.949.11926,1646.772.55632,6413814285
ElkarrekinENS5.869.24825,8018.014.34138,63245246104
Bilgune NazionalaRN4.248.53718,6803.589.26917,30898981
Eskuinaren eta Zentroaren BatasunaUDC2.569.92611,3001.509.3667,28646466
Errekonkista!REC967.3354,2500b.
BesteakDIV864.0703,80011.3360,05112
Divers gaucheDVG750.9323,300279.7301,3513131
Divers droiteDVD437.0521,920192.9120,93993
Divers centreDVC295.7981,300132.7470,6455b.
Eskuin-muturraEXD275.4241,21045.5610,2222
Ezker-muturraEXG268.9361,18011.2290,0500
Erregionalistak (eta independentistak)REG248.3311,090188.0360,91661
Erroldatuak48.953.74810048.589.606100
Abstentzioak25.697.54152,491,1926.125.30753,773,59
Parte-hartzea23.256.20747,511,1922.464.29946,233,59
Zuriak362.1931,561.239.9285,52
Baliogabeak149.3060,64477.2882,12
Baliodunak22.744.70897,8020.747.08392,36
Iturria: lemonde.fr

Erreferentziak

Kanpo estekak