Frantziako Bosgarren Errepublika

Frantziako Bosgarren Errepublika (frantsesez: La Cinquième République) 1958tik aurrera Frantzian izandako gobernu errepublikarra da.

Frantziako Errepublika
République française
1958 – Gaur egun
Errepublika
Frantziako bandera

Frantziako armarria

Egungo Frantziaren kokapena
Geografia
HiriburuaParis
Kultura
Hizkuntza(k)frantsesa
Historia
Hasiera1958
Aurrekoa
Frantziako Laugarren Errepublika

Frantziako Laugarren Errepublika kolapsatzean, orduko sistema parlamentarioa sistema erdipresidenzialista batek ordezkatua izan zen. Frantziako historiaren hirugarren erregimenik luzeena da, Antzinako Erregimena eta Hirugarren Errepublika eta gero.

Historia

1958an Charles de Gaulle aginpidera itzuli zen. Hura Bosgarren Errepublikako lehendakari zela galdu ziren Frantziako itsasoaz bestaldeko kolonia gehienak. 1981ean Frantziak V. Errepublikako lehen lehendakari sozialista hautatu zuen, François Mitterrand. 1988ko lehendakaritzarako hauteskundeetan, Mitterrandek Jacques Chirac-i irabazi zion. Lehendakariak legegintzarako hauteskundeak deitu zituen; alderdi sozialistak irabazi zituen eta Michel Rocard izendatu zuten Lehen Ministro. Sozialisten politika ekonomikoa ez zen eskuinarenetik askorik aldendu. Langabeziak gora egiten segitu zuen (% 9,5 1991n). Urte horretan bertan Edith Cressonek hartu zuen Rocarden lekua; gobernua bere gain hartzen zuen lehenengo emakumea izan zen. Ez zuen, baina, asko iraun. Bederatzi hilabete geroago Mitterrandek ekonomia ministro ohia, Pierre Bérégovoy, industria eta finantza agintarien babesa zuena, jarri zuen Cressoen ordez. 1992an, bestalde, poliziak ETAko buruzagiak atxilotu zituen Bidarten. 1993an ezkerrak berriro galdu zituen legegintzarako hauteskundeak eta Mitterrandek Edouard Balladur kontserbadorea izendatu zuen Lehen Ministro. 1994an, Balladurren hiru ministrok beren karguaren dimisioa eman behar izan zuten ustelkeriaz akusaturik. Urte hartan bertan, maiatzaren 6an, Mantxako itsasarteko urpeko tunela inauguratu zen. 1995eko lehendakaritzarako hauteskundeetan Chiracek irabazi zituen. Hark Alain Juppé kontserbadorea izendatu zuen Lehen Ministro. Abenduan funtzionario publikoen greba batek (1986az geroztik handiena) hiru egunez geldiarazi zuen herrialdea. Gizarte egoeran tirabira handiak zeuden oraindik, ez bakarrik langabezia gero eta handiagoa zelako, baita errentaren eta jabetzaren banaketan gorabehera handiak zeudelako biztanleen artean (biztanleen % 20 baino gutxiagok irabazien % 44 baino gehiago hartzen zituen, eta ondasun nazionalaren % 69 frantsesen % 20aren eskuetan zegoen). Juppéren gobernuak bere politika zorrotzari eutsi zion eta aurre egin behar izan zien sindikatuen erasoei. 1997an lege berri bat onartu zen etorkinen sarrera eta egonaldiak murrizteko. Otsailean neurri horren aurkako manifestazio handiak egin ziren. Ustekabean, Chirac-ek legegintzarako hauteskundeak aurreratu zituen. Sozialistek irabazi zituzten (241 diputatu), komunisten (38 diputatu), berdeen (7 diputatu) eta ezkerreko beste 33 diputaturen laguntzarekin. Eskuineko koalizioak 256 diputatu lortu zituen eta Fronte Nazionalak bakarra. Lionel Jospinek hartu zuen Lehen Ministro kargua, komunistek bi ministerio, eta ekologistek bakarra, lehendakarigai ohi Dominique Voynetek hartu zuena. 1997an, langabeziari aurre egin nahirik, Jospinek 35 orduko lan astea ezartzea proposatu zuen. Hurrengo hilabeteetan manifestazio eta agerraldi handiak egin ziren neurri hori berehala ezar zedin eskatzeko. Mende berriak aldaketa politiko handiak ekarri zituen Frantziara. 2002ko hauteskundeetan, Jean-Marie Le Pen eskuin muturreko hautagaia Jospin hautagai sozialistari nagusitu zitzaion lehenengo itzulian. Gertaera horrek aztoramen izugarria sortu zuen Frantziako gizartean, eta eskuin muturraren gaitzespen erabatekoan bat egin zuten eskuinetik ezker muturrerainoko hautesle askok, eta, hala, Chiracek, Le Penen aurkako hautagai bakarrak, botoen % 82rekin irabazi zituen hauteskundeak. Hauteskunde horiek beste ondorio batzuk izan zituzten: alderdi komunistaren gainbehera, ezker muturraren goraldia (% 10), alderdi sozialistaren ahultasuna, eta eskuinaren berrantolamendua alderdi bakarrean (UMP). Hurrengo udal hauteskundeetan, ordea, alderdi sozialista nagusitu zen, eta sistema politikoak bipartidismora bideratu zen —ezkerrean, ezker muturreko hainbat alderdi, alderdi komunista eta alderdi berdeak; eskuinean, berriz, François Bayrou-ren UDF—. 2007ko hauteskundeetan, Nicolas Sarkozy hautatu zuten lehendakari, Segolene Royal hautagai sozialistarekin lehian ibili ondoren. Le Penen alderdiak gainbehera izugarria izan zuen, eta ezkerreko alderdiek ere behera egin zuten, LCRk izan ezik.

Presidenteak

PresidenteaBizitzaAgintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Alderdi politikoa
Charles de Gaulle1890–19701959ko urtarrilaren 8a1969ko apirilaren 28a (dimititua)UNR (19591968)
UDR (19681969)
Alain Poher1909–19961969ko apirilaren 28a1969ko ekainaren 15a (bitartekoa)PDM
Georges Pompidou1911–19741969ko ekainaren 15a1974ko apirilaren 2a (karguan hila)UDR
Alain Poher1909–19961974ko apirilaren 2a1974ko maiatzaren 19a (bitartekoa)PDM
Valéry Giscard d'Estaing1926–1974ko maiatzaren 19a1981eko maiatzaren 21aRI (1974-1978)
UDF (1978-1981)
François Mitterrand1916–19961981eko maiatzaren 10a1995eko maiatzaren 17aPS
Jacques Chirac1932–20191995eko maiatzaren 17a2007ko maiatzaren 16aRPR (2002 arte)
UMP (2002 eta gero)
Nicolas Sarkozy1955–2007ko maiatzaren 16a2012ko maiatzaren 15aUMP
François Hollande1954-2012ko maiatzaren 15a2017ko maiatzaren 14aPS
Emmanuel Macron1977-2017ko maiatzaren 14aTitularraLREM

Lehen Ministroak

IzenaAgintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Alderdi politikoa
Michel Debré19591962UNR
Georges Pompidou19621968UNR
Maurice Couve de Murville19681969UDR
Jacques Chaban-Delmas19691973UDR
Pierre Messmer19731974UDR
Jacques Chirac (1. agintaldia)19741976UDR
Raymond Barre19761981UDF
Pierre Mauroy19811984PS
Laurent Fabius19841986PS
Jacques Chirac (2. agintaldia)19861988RPR
Michel Rocard19881991PS
Édith Cresson19911992PS
Pierre Bérégovoy19921993PS
Édouard Balladur19931995RPR
Alain Juppé19951997RPR
Lionel Jospin19972002PS
Jean-Pierre Raffarin20022005UMP
Dominique de Villepin20052007UMP
François Fillon20072012UMP
Jean-Marc Ayrault20122014PS
Manuel Valls20142016PS
Bernard Cazeneuve20162017PS
Édouard Philippe2017TitularraLR

Erreferentziak

Kanpo estekak