Elkarrekin (koalizioa)

Frantziako koalizio politikoa
Orri hau 2021ean Macronen inguruan sortutako Ensemble koalizioari buruz da. Ensemble! alderdi ezkertiarrari buruz irakurtzeko, joan Elkarrekin! (alderdia) orrira.

Elkarrekin edo Elkarrekin herritarrak (frantsesez: Ensemble edo Ensemble citoyens) Emmanuel Macron Frantziako Presidentearen inguruan sortutako hauteskunde koalizioa da. Koalizioa 2022ko hauteskunde legegileei begira sortu zen 2021eko azaroaren 29an, eta zentro eta zentro-eskuineko zenbait alderdik osatzen dute. Koalizioaren alderdi nagusiak Errepublika Martxan (Macronen alderdia), Mugimendu Demokrata, Horizons eta Agir dira.

Elkarrekin (koalizioa)
Datuak
Motakoalizio politikoa
HerrialdeaFrantzia
Ideologiasozioliberalismoa
Kokapen politikoazentrismo eta zentro-eskuin
Agintea
LehendakariaRichard Ferrand
Idazkari orokorraStanislas Guerini
Osatuta
Agir
Alderdi Erradikala (Frantzia)
Aurrerapen Lurraldeak
Horizons
Mugimendu Demokrata
Renaissance
Historia
Sorrera2021eko azaroaren 29a
Sortzailea
Koloreak    
webgune ofiziala

Richard Ferrand da koalizioaren presidentea, eta bi presidenteorde dauzka: François Bayrou and Édouard Philippe. Stanislas Guerini da idazkari nagusia.

Kanpo estekak