2022ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

2022ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2022 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2022) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hogeigarren edizioa izan zen. Abenduaren 11an ospatu zen, Erevango Karen Demirchyan konplexuan. Armeniak bigarrenez antolatu zuen ekitaldia, aurreko urteko edizioa irabazi ondoren.

2022ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
FinalaAbenduaren 11, 2022
EgoitzaKaren Demirchyan Sports and Concerts Complex, Erevan
Aurkezlea(k)Iveta Mukuchyan
Garik Papoyan
Karina Ignatyan
Robin the Robot
AntolatzaileaArmeniako Telebista Publikoa (ARMTV)
Partaide kopurua16
Irabazlea"Oh maman!"
Lissandro
 Frantzia

Garailea Frantziako Lissandro izan zen, "Oh maman!" abestiarekin. Frantziaren bigarren garaipena izan zen.

Hamasei herrialde izan ziren partaide guztira.[1] Erresuma Batua lehiaketara itzuli zen hamasei urteko eten baten ostean. Bestalde, Alemania, Azerbaijan eta Bulgariak uko egin zioten lehiaketari, eta Errusia kanpoan geratu zen Europako Irrati-Telebista Batasunak errusiar telebista kidetza gabe utzi zuen eta.

Kokapena

Karen Demirchyan konplexua, lehiaketaren egoitza.

2021eko abenduaren 21an, Armenia antolatzaile bezala baieztatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).[2] 2022ko otsailaren 17an, Erevan hiriburuko Karen Demirchyan konplexuan egingo zela iragarri zuten. Aurretik ere 2011ko edizioa hartu zuen areto honek.[3]

Lehiaketa

OrdenaHerrialdeaArtistaAbestiaEuskarara itzulpenaHizkuntzaPostuaPuntuak
01  HerbehereakLuna"La festa"FestaNederlandera, Ingelesa, Italiera7128
02  PoloniaLaura"To the Moon"IlargiraPoloniera, Ingelesa1095
03  KazakhstanDavid Charlin"Jer-Ana (Mother Earth)" (Жер-Ана)Ama LurraKazakhera, Ingelesa1547
04  MaltaGaia Gambuzza"Diamonds in the Skies"Diamanteak zeruetanIngelesa1643
05  ItaliaChanel Dilecta"Bla Bla Bla"Italiera, Ingelesa1195
06  FrantziaLissandro"Oh maman!"Ai amaFrantsesa, Ingelesa1203
07  AlbaniaKejtlin Gjata"Pakëz diell"Eguzki pixkatAlbaniera1294
08  GeorgiaMariam Bigvava"I Believe"Sinisten dutGeorgiera, Ingelesa3161
09  IrlandaSophie Lennon"Solas"ArgiaIrlandera4150
10  Ipar MazedoniaLara feat. Jovan and Irina"Životot e pred mene" (Животот е пред мене)Aurrean dudan bizitzaMazedoniera, Ingelesa1454
11  EspainiaCarlos Higes"Señorita"AndereñoGaztelania, Ingelesa6137
12  Erresuma BatuaFreya Skye"Lose My Head"Nire burua galduIngelesa5146
13  PortugalNicolas Alves"Anos 70"70eko hamarkadaPortugesa, Ingelesa8121
14  SerbiaKatarina Savić"Svet bez granica" (Свет без граница)Muga gabeko munduaSerbiera1392
15  ArmeniaNare"Dance!"Dantzatu!Armeniera, Ingelesa2180
16  UkrainaZlata Dziunka"Nezlamna (Unbreakable)" (Незламна)HautsiezinaUkrainera, Ingelesa9111

Erreferentziak

Kanpo estekak