Añana

Arabako udalerria

Añana[1] Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 31 bat kilometro mendebaldera dago.

Añana
 Araba, Euskal Herria

Añanako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñana
Izen ofiziala Añana
AlkateaJuan Carlos Medina Martinez (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01426
INE kodea01049
Herritarraañanar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°48′07″N 2°59′11″W / 42.801944444444°N 2.9863888888889°W / 42.801944444444; -2.9863888888889
Map
Azalera21,92 km2
Garaiera531 metro
Distantzia31 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria156 (2023)
0 (2022)
alt_left 61 (%39,1) (%60,9) 95 alt_right
Dentsitatea8,12 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
-% 16,76
Zahartze tasa[2]% 15,4
Ugalkortasun tasa[2]‰ 37,04
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 80,95 (2011)
Genero desoreka[2]% 25 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 6,48 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 15,68 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 5.39 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1140
Webguneahttps://www.añanagesaltzaudala.eus/eu/

Geografia

Añana haran malkartsu baten erdian dago, Gaubeako haranaren ondoan.

Udalerri mugakideak

Historia

Gesaltza Añanako gatz larrainak zaharberritzeko lanak, 2007ko azaroan.

Tuestarako bidean sei arkeologi aztarnategi daude. Bertan, Brontze Aroko harrizko eta buztinezko hondarrak aurkitu dira; gaur egun, Arabako Arkeologia Museoan daude ikusgai, Gasteizen.

Burdin Aroko herrixka baten aztarnak ere badaude, gaur egun Desilla deritzon lekuan.[5]

Historialari batzuen arabera, Gesaltzan zegoen Ptolomeok II. mendean aipatu zuen Salionica hiria, autrigoi jendearena. Erromanizazioak ere eragina izan zuen I. mendetik IV. mendera bitartean; hala erakusten dute hainbat aztarna arkeologikok eta Añana deiturak, jatorriz latinezkoa baita.[5]

Herri gisa, dokumentuetan lehen aldiz 822. urtean ageri da, gatz iturburuak aipatuta. Izan ere, Añanako historia gatzari lotua dago, are gehiago Erdi Aroan, Gesaltza Añana herriburua sortu zenean. ekonomia jarduerari lotuta. Musulmanen 865. urteko inbasioa zela eta, berriz aipatzen da Gesaltza. Annana gisa ageri da 978. urteko agiri batean, eta Agnana izenaz 984ko beste batean; Donemiliaga Kukulako kartularioan Sal. Anniana gisa ageri da. Salinas (Orovi de) eran agertu zen 947. urteko agiri batean. Alfontso I. Borrokalariak Gesaltzako muinoaren gaina populatzeko agindua eman zuen 1126. urtean. Geroago, Alfontso VII.a Gaztelakoak, 1140. urtean, hiri forua eman zion Gesaltzari; Araban eman zen lehen forua izan zen. Gatza ekoizteko eta merkataritzako jarduera handien ondorioz, Gesaltza juduen gune garrantzitsu bilakatu zen XIV.-XV. mendeetan. Gune horrek gatzaren salerosketa monopolizatu zuen, azkenean. Lehen aldiz X. mendean kokatu ziren, eta Arabako lehen kokatzeak izan ziren. Goiko auzunean, desagertuta dagoen San Kristobal elizatik gertu, sinagoga bat egon zen. Gesaltza Añana 1460. urtean sartu zen Arabako Ermandadean. Gasteizko kuadrillakoa izan zen 1840. urtea arte; Añanako kuadrilla sortu zen arte, alegia.[5]

Gesaltza Añana

Sakontzeko, irakurri: «Gesaltza Añana» eta «Añanako Gatz Harana»

Erdi Arotik XIX. mendea arte Gaztelako zein Espainiako Koroa izan da gatzagen, putzuen eta iturrien jabea. XIX. mendean, Manuel de la Vallina komisarioak egindako ikuskatzearen ondorioz, Koroak zenbait erreforma agindu zituen tradizioko laborantzan, produkzioa hobetzeko asmoz.

Hirigune historikoaren esparru arkeologikoa ere kultura ondasun izendatuta dago, monumentu multzo sailkapenarekin.[6]

Hirigune zaharrak aldakuntza ugari izan ditu jatorrizko egituran eta antolakuntzan. Etxeak herriaren erdigunetik hego aldera daude kokatuak, eta landa bizimoduaren zantzuak erakusten dituzte, izan ere, Erdi Arotik datozen eredu xume eta praktikoak errepikatzen dituzte.

Banaketa administratiboa

Gesaltza Añanaren ikuspegia.
Atiegaren ikuspegia.

Añana udalerria bi herriz osatua dago:

Demografia

Añanako biztanleria

Politika

Añanako udaletxea.
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Añanan»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Añanako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

ZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 5
56 (% 56,00)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
1 / 5
35 (% 35,00)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 5
4 (% 4,00)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 5
3 (% 3,00)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak

Hauek izan dira Añanako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[7]
Marino Ruilope Salazar[7][8]19791983Candidaturas de Añana
Marino Ruilope Salazar[7] / Manuel Ramon Perez Fernandez de Aranguiz[8]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Victor Ignacio Perez de Nanclares Mardones[7]19871991Independenteak
Agustina Lopez Ansotegui[7][8]19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Loma Vadillo[7][8]19951999Candidatura Añana Kandidatura
Juan Carlos Medina Martinez[7]19992003Euzko Alderdi Jeltzalea
Marino Ruilope Salazar[7]20032007Agrupación de Electores Salinas
Carlos Carreter Ruano[7]20072011Independenteak
Juan Carlos Medina Martinez[7]20112015Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Medina Martinez[7]20152019Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Medina Martinez[7][9][10]20192023Euzko Alderdi Jeltzalea[11]
Juan Carlos Medina Martinez[12]2023JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea
Añanako gatzaga.

Kultura

2016an Añanako biztanleen %28,3a euskaldunak ziren.

Gehien hitz egiten den hizkuntza Añanan gaur egun erdera da.

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
13Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillasBobeda

Añanar ospetsuak

Ondasun nabarmenak

Reloj dorrea.
Villaconesko Andra Maria eliza.
  • Añanako Gatz Harana: haran txiki irregular bat da, goragune txikiak dituena, ondare balioa duten hainbat elementu biltzen dituena; bereziki, gatzaga bat. Elementu horiek guztiak gatzarekin lotuta daude, eta gatz iturburuei eta ondorengo gatz produkzioari esker sortu dira.[13]
    Barnealdeko gatzaga da, plano triangeluarreko haran estu baten hondoko 120.000 m² (gutxi gorabehera) hartzen dituena. Haranaren alderik garaienean dauden lau iturburutako ur gazia erabiltzen da gatza ekoizteko. Horretarako, gatzuna larrainetaraino garraiatzen da. Plataforma horietan, jalkitzen uzten da, eguzkiaren eta haizearen eraginez ura lurrundu dadin eta, hala, gatza atera dadin.
    Gatz ustiaketa IX. mendetik dokumentatua dago, eta, XX. mendearen erdialdean gainbehera prozesu azkar bat izan ondoren, 2000. urtean erakunde publikoek sustatutako plan zuzentzaile bat abiarazi zen, gatzaga modu integralean berreskuratzeko xedez. Hala, gatz fabrika zaharra produktu turistiko eta gastronomiko garrantzitsu bihurtu da, 2010etik aurrera gatza komertzializatzen hasi baita, irabazi asmorik gabe.
    1984an, Espainiako Gobernuak monumentu historiko izendatu zuen, eta 1990ean kultura ondasun. 1998an, UNESCOren World Heritage Tentative List zerrendan sartu zuten. 2002an, nazioarteko garrantzia duten hezeguneak babesteko Ramsar hitzarmenean sartu zuten. Eta 2013an, Eusko Jaurlaritzak ere Añanako Gatz Haraneko kultura paisaia kultura ondasun izendatu zuen, monumentu multzo sailkapenaz.[13]
    • Añanako gatzaga, Gatz Haraneko elementu nagusia.
    • Reloj dorrea: gatzagan ura erabiltzeko txandak markatzea zuen eginkizun nagusia.
    • Villaconesko Andra Maria eliza: antzina Villacones herrixka zegoen tokian dago, Gesaltza Añana herriaren behealdean.[14]

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba