Gaubea

Arabako udalerria

Gaubea[1] (ofizialki Valdegovía / Gaubea) Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 42 bat kilometro mendebaldera dago, eta 1,139 biztanle ditu.

Gaubea
 Araba, Euskal Herria
Uribarri Gaubea, udalerriko herriburua

Gaubeako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñana
Izen ofiziala Valdegovía / Gaubea
AlkateaGorka Salazar Senso (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01.426-01.427
INE kodea01055
Herritarragaubear[1]
Kokapena
Koordenatuak42°51′17″N 3°03′39″W / 42.8547°N 3.0609°W / 42.8547; -3.0609
Map
Azalera244,06 km2
Garaiera552-1.184 metro
Distantzia42 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.066 (2023)
−31 (2022)
alt_left 443 (%41,6) (%51,9) 553 alt_right
Dentsitatea0 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 3,37
Zahartze tasa[2]% 23,01
Ugalkortasun tasa[2]‰ 16,95
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 81,54 (2011)
Genero desoreka[2]% 13,53 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 8,67 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 18,69 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 5.15 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.valdegovia.com/


Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaubea (argipena)».

Izena

Udalerriaren euskal izentzat Euskaltzaindiak Gaubea izena arautua du 2006az geroztik,[1] eta Gaubeako Udalak ere izen horixe onartua du udalerriaren euskal izen ofizialtzat. Lehenago, Gobiaran erabili izan da, gaztelaniazko Valdegovíatik itzulpena eginda.

Geografia

Erliebe menditsua du Gaubeak, 552 eta 1.184 metro arteko garaiekin. Bertako mendirik ezagunena Carrias da, 1.130 metro garai. Omecillo ibaiak zeharkatzen du udalerria, Ebro ibaiaren ibaiadarra dena. Puron errekak ere zeharkatzen du Gaubea, Ribera herritik gertu arroila eder bat sortuz.

Udalerriaren eremuak itxura berezia duen arren Uribarri Gaubea herriburua erdigune geografikoan kokaturik dago, 552 metrotako altueran.

Udalerri mugakideak

Historia

Antzinaroa

Leize artifizial ugari dago Gaubean, bereziki Barrio, Corro, Tobillas, Pinedo, Boveda eta Riberan. Haien ingurumarietan historiaurreko aztarna interesgarri anitz topatu da, Brontze Arotik Goi Erdi Arora arte zabaltzen omen direnak, esate baterako Ribotako menhirra, Uxama Barca (Osman), Pico de San Pedro (Uribarrin), Lastra (Karankan) eta Berbeia (Barrion) kastroak. Erromatarren garaian, autrigoien mendebaldean izanda, haien eragin handia jaso zuen Gaubeak. Orduko asentamenduen aztarnak ere aurkitu dira, La Arena (Tobillasen) eta El Llano (Gurendesen) besteak beste[5].

Gaztela eta Araba artean

Aldaietaren antzeko gerriko apaindu batek Erdi Aroko lehen okupazioa kokatzen du «VI. eta VII. mendeetan, Juan Antonio Quirós arkeologoaren aburuz[6].

804 urtean Valpuestako apezpikutzaren barnean aipatzen da. Bertako agiri batean dioenez Juan apezpikuak Govia populatu zuen eta Gaztelako fundazio nukleotako bat bihurtu zen. Alfontso II.a Asturietakoak sustatu zituen populazio hauek presura bidez eta XII. menderako 30 monastegi inguru eraiki ziren Gaubeako lurretan[5]. garai hortakoa da Tobillasko Durruma eliza, Arabako zaharrena kontsideratua dagoena.

XI. mendean Lope Enekoitz Bizkaiko jaunak eskuratu zuen lurraldea eta XIV. mendean Gaztelako koroaren menpe gelditu zen, Villarcayoko eskumenean. XV. mendean Araban sartu zen Valle Real tituluarekin eta 1463. urtean Henrike IV.a Gaztelakoak Arabako hermandadeei zegokiela baieztatu zuen, eta 1483an zergak ordaintzetik aske gelditu ziren. 1501 urtean ordea Burgosko zergabiltzaileek hartu zituzten Gaubeako diruak, baina haranak protesta egin eta Errege-erregina Katolikoek 1503an arrazoia eman zioten, Errege eskutitz bidez Arabari zegokiola konfirmatuz. Auziak 1510 arte iraun zuen arren ez zen aldaketarik izan.

Aro modernoa

Araban bazegoen ere, gaubeako 19 parrokiak Burgosko artzapezpikuari zegozkion 1800. urtean. Karankako parrokia berezia zen, urte bakoitietan Burgosi zegokion eta bikoitietan Kalahorrari.

1835ean eta 1855ean kolera izurriteak jasa zituen Iberiar Penintsula osoak. Gaubeara 1855. urtekoa iritsi zen eta orduko herrigune handienetan izan zuen eragina, Berguenda, Gurendes eta Uribarrin hain zuzen ere. Bigarren karlistaldian (1872-1876) Araba komandantziatan banatu zen eta Gaubeak komandantzia bat osatu zuen, garai hartan 3.000 biztanleko herria baitzen[5].

2011. urtean, Bachicabo eta Barrio herrien artean Lantarongo konderriaren gaztelu zaharraren arrastoak aurkitu zituen Antxoka Martinez Velasco arkeologoak Los Castros izeneko haitzean. Erdi aroko zeramika puskak agertu ziren, aztarnenen jatorriko garaia kokatzen lagundu zutenak.[7]

Banaketa administratiboa

Valderejoko Ribera herri hutseko eliza
Astulezko gaztelua, muino batean kokatua

Herri txiki eta kontzeju ugariz osatua dago, haren hiriburua Uribarri Gaubea da. Herrien zerrenda honakoa da:

Karkamu, Fresneda eta Ginea 1927 arte Lacozmonte desagertutako udalerrian zeuden. Aldiz, 1947an Alcedo herria Gaubeatik Bergonda udalerrira pasatu zen. Villanañek bere udalerria izan zuen, Bellojín ere hartzen zuena, 1841 eta 1923 artean.

Demografia

1800 urtean 557 biztanle izatetik 1877an 3.509 izatera pasa zen Gaubea.

XX. mendearen lehen erdian Gaubeak biztanle kopurua mantendu zuen, baina nekazaritzari lotutako udalerria izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera galera iritsi zen. 1990eko hamarkadan XX. mende hasierako biztanleen laurdena edukitzera iritsi zen.XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran berriro igotzen hasi zen biztanleria, eskualdeak hiriarekin zituen komunikazio bideak hobetzearen ondorioz batez ere.

Gaubeako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Gaubean»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Gaubeako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

ZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 9
303 (% 52,79)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
3 / 9
160 (% 27,87)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 9
77 (% 13,41)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
34 (% 5,92)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

Alkateak

Hauek izan dira Gaubeako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[8]
Jose Maria Beltran de Salazar Varona[8][9][10]19791983Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Beltran de Salazar Varona[9]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Ignacio Barredo Perez19871991Independenteak
Jesus Maria Beltran de Salazar Varona[9]19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Antonio Pinedo Cerrillo[9]19951998aEuzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Unanua Pascual[11][12]19981999Unidad Alavesa
Francisco Javier Unanua Pascual[12][13]19992003Agrupacion Valdegovia
Francisco Javier Unanua Pascual[12][13]20032007Agrupacion Valdegovia
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12][13]20072011Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12]20112015Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[8][12]20152019Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12]20192021bEuzko Alderdi Jeltzalea[14]
Gorka Salazar Senso[12]20212023Euzko Alderdi Jeltzalea
Gorka Salazar Senso[15]2023JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b 2021ean Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi alkateak erretiroa hartu zuen 65 urte bete ostean.

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
13Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillasBobeda

Kultura

Espejoko pilotalekua

Euskara

Gaubeako lurretan euskaraz mintzo zirela argi uzten dute bertako toponimoek, besteak beste, Astulez, Basabe, Anderexo edo Karanka izenek.[erreferentzia behar]

2016an Gaubeako populazioaren artean %27,7 euskalduna zen.

Ondasun nabarmenak

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba