Aberdeenshire

Aberdeenshire (gaeleraz Siorrachd Obar Dheathain) Eskoziako 32 konderrietako bat da. Gaur egun, konderri honek Aberdeen hiria bere barnean ez du hartzen nahiz eta bere egoitzan administratiboak bertan egon.

Aberdeenshire
Aberdeenshire
Siorrachd Obar Dheathain
Aiberdeenshire


ScotlandAberdeenshire.png
Geografia
HiriburuaEgoitzak Aberdeen hirian ditu
Nahiz eta Abeerden konderri honetatik kanpo egon
57°9′0″N 2°6′0″W
Azalera6.313
Administrazioa
Demografia
Biztanleria261.210 (2019)
−260 (2018)
Dentsitatea41,38 bizt/km²
Bestelako informazioa
aberdeenshire.gov.uk

Mugakideak

Hegoaldetik Angus eta Perth eta Kinross konderriekin mugatzen du eta mendebaldetik berriz Highland eta Moray konderriekin.

Historia

Aintzinarotik populatua izan da eta Neolito zein Brontze Aroko aztarna ugari aurkitu dira bertan. K.a. 2000 urtearen inguruan iritsi omen ziren lehenengo populazioak eta muinoetan gotorlekuak eraiki zituzten. K.o. I mendean Taexali leinua bizi zen hemen baina 800-900 urtetik aurrera Piktoak dira nagusi. Kristautasuna goiz iritsi zen eta monasterio zeltak eraiki ziren.

Aberdeenshire eskualdeak eskoziar leinuen arteko istilu ugari bizi izan zituen, XV eta XVII mendeen artean erlijioen arteko borrokak eta jakobiten matxinadak.

Gaur egungo udalerriaren oinarria Aberdeeneko konderria da. 1973an banaketa administratibo berria egin zen. Orduan Aberdeen hiria banatzea erabaki zen eta Aberdeen konderriari, Kincardineshire konderria eta Banffshire konderriaren ipar-ekialdea batu zitzaizkion.

Herriak

Herri handienak

  1. Peterhead / Ceann Phàdraig (17.790 biztanle)
  2. Fraserburgh / A' Bhruaich (12.540 bizt.)
  3. Inverurie / Inbhir Uraidh (11.529 bizt.)
  4. Westhill (12.540 bizt.)
  5. Stonehaven / Cala na Creige (10.820 bizt.)

Herri guztiak

Politika

19 barrutitan 68 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:

Alderdi politikoZinegotziak
Eskoziako Alderdi Nazionala27
Alderdi Kontserbadorea14
Alderdi Liberal Demokrata13
Alderdi Independientea11
Eskoziako Laboristak2
Eskoziako Berdeak1

Ekonomia

Tradizionalki lehenengo sektorean oinarrituriko ekonomia izan du, nekazaritza, arranta eta basogintza) baina azken 40 urtetan petrolioari loturiko industria garatu du eta populazioa nabarmen handitu da.

Ondasun nabarmenak


Kanpo estekak