Cairngorms Parke Nazionala
Cairgorns Parke Nazionala Eskoziako Cairngorms, Moray, Aberdeenshire, Highland, Angus eta Perth eta Kinross konderrien artean banatuta dagoen parke nazional bat da. 2003an sortu zen, Eskozian sortu zen bigarren parke nazionala izan zelarik, eta 4.528 km²-ko azalera du. Bere barne Cairngorms mendilerroa eta inguruko muinoak hartzen ditu. Eremu honetako habitata tundra erakoa da.
Cairngorms Parke Nazionala | |
---|---|
Linn of Dee kokapena eta Dee ibaia, Braemar udalerritik hurbil. Linn hitzak eskozieraz urjauzi esan nahi du. Koordenatuak: 57°04′08″N 03°47′27″W / 57.06889°N 3.79083°W Webgunea: www.cairngorms.co.uk | |
Kokalekua | Cairngorms, Moray, Aberdeenshire, Highland, Angus eta Perth eta Kinross Eskozia |
Azalera | 4.528 |
Sorrera | 2003 |
Fauna
Bertan mota askotako abere basatiak topa daitezke: oreinak, basoilarrak, arrano arrantzaleak, orkatzak, basakatuak, igarabak, urtxintxaak... bai eta hegaztiak ere: arrano beltzak, hontzak, elur-hontzak, txirri ilunak, txoka mokohoriak, zozo paparzuriak, elur-berdantzak, eper zuriak, amilotx mottodunak eta abar.
Iruditegia
- Paisaia.
- Paisaia.
- Loch Avon aintzira eta Beinn Mheadhoin mendia.
- Sgor Gaoith mendiaren gailurran dagoen harri piloa.
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Cairgorns Parke Nazionalaren webgunea (Ingelesez)
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna