Angus

Angus (Eskoziako gaeleraz: Aonghas) Eskozia ekialdean dagoen eskualdea da. 2012ko erroldaren arabera 115.978 biztanle ditu. Forfar da eskualdeko hiriburua baina hiri handiena Arbroath da.

Angus
Angus
Aonghas


ScotlandAngus.png
Geografia
HiriburuaForfar
56°38′35″N 2°53′24″W
Azalera2.182
Administrazioa
LegebiltzarraAngus Council (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria115.820 (2020)
−220 (2018)
Dentsitatea53,09 bizt/km²
Bestelako informazioa
angus.gov.uk

Mugakideak

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Aberdeenshire, mendebaldean Perth eta Kinross, hegoaldean Dundee eta ekialdean Ozeano Atlantikoa.

Geografia

Iparraldea eta mendebaldea menditsuak dira eta bost haranek osatzen dute. Nekazaritza eta abeltzaintzan dihardute bertan baina populazioa oso txikia da. Kostaldea ere muino apalez osatua dago eta biztanleriaren gehiengoa han bizi da.

Historia

Neolito Arotik populatua izan den eremua da. K.a. 3.500 urteko aztarnak aurkitu izan dira bertan.

Piktoen Circinn erresumarekin identifikatzen da Angus. Garai artako harri eskultura ugari aurkitu dira. 1320an Eskozia Erresuma independentea bihurtu zen, Angus eskualdean dagoen Arbroatheko abadian egindako parlamentuaren bilera batean. Arbroatheko Aldarrikapena izenaz ezagutzen da.

Udalerriak

  • Herri handienak:
  1. Arbroath / Obair Bhrothaig (23.902 biztanle)
  2. Forfar / Fharfair (hiriburua, 14.048 biz.)
  3. Montrose / Monadh Rois (11.955 biz.)
  4. Carnoustie / Càrn Ùstaidh (10.561 biz.)
  5. Monifieth / Monadh Feith (8.220 biz.)
  6. Brechin / Breichinn (7.199 biz.)
  7. Kirriemuir / Cearan Mhoire (5.910 biz.)
  • Udalerri guztiak:
    • Aberlemno
    • Arbroath
    • Auchmithie
    • Brechin
    • Bridge of Craigisla
    • Carmyllie
    • Carnoustie
    • Edzell
    • Farnell
    • Forfar
    • Friockheim
    • Glamis
    • Guthrie
    • Inverkeilor
    • Kirriemuir
    • Letham
    • Newbigging
    • Memus
    • Menmuir
    • Monifieth
    • Monikie
    • Montrose
    • Murroes
    • St Vigeans
    • Tealing

Pertsona ezagunak

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak