Zarauzko Ikurrina

traineru estropada


Zarauzko Ikurrina Zarauzko Udalak eta Zarautz Arraun Elkarteak antolatzen duten estropada garrantzitsua da, abuztuaren 14 eta 15ean jokatzen dena. Gaur egun Kontxako Banderarekin batera bi jardunaldi dituen ekitaldi bakarra, eta bi saioen denborak batuta azkarrena izan den traineruak eskuratzen du ikurrina, nahiz eta jardunaldi bakoitza TKE Ligarako independentea den.

Zarauzko Ikurrina
Sorrera1976
HerriaZarautz, Gipuzkoa
AntolatzaileaZarauzko Udala
Zarautz Arraun Elkartea
PartehartzaileakGizon: TKE Liga
Emak: Euskotren Liga
Modalitatealerrokatua
ErrekorraEremu berrian (2016)
Gizonezkoak:
19:23.72 (Santurtzi, 2020)
39:18.23 (Urdaibai, 2016)
Emakumezkoak:
10:39.36 (Orio, 2020)
21:26.56 (San Juan, 2016)
Garaipen gehienGizonezkoak:
Euskal Herria Orio (11)
Emakumezkoak:
Euskal Herria San Juan (5)
Azken ekitaldia2023
Irabazlea(k)Gizonezkoak:
Euskal Herria Bermeo Urdaibai
Emakumezkoak:
Euskal Herria Arraun Lagunak

2009an Emakumezkoen Ikurrina hasi zen jokatzen eta Emakumezkoen Traineru Ligako estropada garrantzitsuena ezezik Ligaren amaiera ere izaten da.

Historia

40, 50 eta 60 hamarkadetan Zarautzen trainerilla estropada garrantzitsuak antolatu izan ziren. Gipuzkoan ordea traineru estropada gutxi antolatzen zirela eta, Kontxako Banderak eta Gipuzkoako Traineru Txapelketak baino ez zuten jarraipenik, klasikoa bihurtuko zen estropada antolatu zen 1976an. Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarte onenek hartu izan dute parte eta palmaresak ongi erakusten du urtez urte arraun munduak izan duen bilakaera. Hasierako ekitaldietan esaten zen Santurtziren bandera zela, ia beti berak irabazten baitzuen, orain aldiz Oriorena dela esaten da, askogatik garaipen gehien baititu.

Hasieran egun bakarreko froga izan zen. Lehenengo bi ekitaldietan zortzi traineruk hartu zuten parte, 1978tik aurrera hamabik, hiru txandatan banatuta. 1990an bi egunetako froga bihurtu zen, lehenengo zortziak bigarren jardunaldira sailkatzen zirelarik gero bi egunetako denboren batuketak postuak finkatzen zituela. Bi urtetan ez da Zarauzko Ikurrinik jokatu. 1986an sortu berri zen Euskadiko Arraun Federazioarekin izandako desadostasunengatik eta 1987an Zarautzen Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zelako.

2009an Emakumezkoen Traineru Liga abiatzearekin batera sortu zen Emakumezkoen Zarauzko Ikurrina. Ligaren amaiera izaten da gainera eta bertan ematen zaio bandera Ligaren irabazleari.

Gizonezkoen Ikurrina

Palmaresa

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
1976AstilleroKaikuMichelin (Lasarte)
1977Michelin (Lasarte)HernaniOrio
1978KaikuSanturtziSan Juan
1979SanturtziOrioKaiku
1980SanturtziOrioKaiku
1981SanturtziKaikuCastro
1982ZumaiaOrioCastro
1983OrioZumaiaKaiku
1984ZumaiaOrioMundaka
1985SanturtziSan JuanZumaia
1988San PedroSan JuanZumaia
1989San JuanSanturtziZumaia
1990San JuanUr-KirolakSanturtzi
1991San PedroOrioSan Juan
1992San PedroDonibaneko Arraunlariak (S. Juan)Orio
1993OrioDonibaneko Arraunlariak (S. Juan)San Pedro
1994San PedroOrioDonibaneko Arraunlariak (S. Juan)
1995OrioDonibaneko Arraunlariak (S. Juan)San Pedro
1996San PedroOrioKoxtape (San Juan)
1997Koxtape (San Juan)Illunbe (Trintxerpe)San Pedro
1998OrioSan PedroIllunbe (Trintxerpe)
1999OrioAstilleroKoxtape (San Juan)
2000OrioAstilleroHondarribia
2001OrioKoxtape (San Juan)Hondarribia
2002OrioUrdaibaiSan Juan
2003AstilleroOrioCastro
2004UrdaibaiHondarribiaAstillero
2005CastroHondarribiaAstillero
2006OrioHondarribiaCastro
2007UrdaibaiOrioHondarribia
2008CastroUrdaibaiZarautz
2009CastroPedreñaOrio
2010OrioUrdaibaiHondarribia
2011KaikuHondarribiaUrdaibai
2012KaikuHondarribiaSan Pedro
2013KaikuUrdaibaiHondarribia
2014KaikuOrioUrdaibai
2015HondarribiaUrdaibaiKaiku
2016UrdaibaiHondarribiaKaiku
2017OrioHondarribiaUrdaibai
2018¹HondarribiaUrdaibaiOrio
2019HondarribiaOrioSanturtzi
2020HondarribiaSanturtziZierbena
2021HondarribiaSanturtziDonostiarra
2022Bermeo UrdaibaiHondarribiaDonostiarra
2023Bermeo UrdaibaiZierbenaDonostiarra
  • ¹ 2018an Hondarribiak irabazi zuen Bandera, jardunaldi bietan bigarren egin arren.

Garaipenak

ElkarteaGaraipenakUrteak
Orio111983, 1993, 1995, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2010, 2017
San Pedro51988, 1991, 1992, 1994, 1996
Kaiku51978, 2011, 2012, 2013, 2014
Hondarribia52015, 2018, 2019, 2020, 2021
Bermeo Urdaibai52004, 2007, 2016, 2022, 2023
Santurtzi41979, 1980, 1981, 1985
San Juan31989, 1990, 1997
Castro32005, 2008, 2009
Zumaia21982, 1984
Astillero21976, 2003
Michelin (Lasarte)11977

Emakumezkoen Ikurrina

Emakumezkoen Traineru Ligaren bukaera izaten da eta gizonezkoetan bezala bi jardunaldiek Ligarako independenteki puntuatzen duten arren, denboren baturak erabakitzen du Ikurrinaren irabazlea. 2010an bigarren egin zuen Gipuzkoa deskalifikatua izan zen arauturikoa baino ez-propio gehiago eramateagatik eta Kantabriak erretiratu beharra izan zuen. 2011ean Ligaren finala jokatu zen sailkaturiko lau kluben artean.

Palmaresa

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrenaLaugarrena
2009GipuzkoaGaliziaBizkaiaKatalunia
2010GaliziaBizkaiaKantabria (erret)Gipuzkoa (deskalif)
2011Getaria-TolosaRías BaixasZumaiaSan Juan
2012ZumaiaRías BaixasGetaria-TolosaSan Juan
2013ZumaiaHibaikaSan JuanOrio
2014San JuanHibaikaZumaiaSamertolameu
2015San JuanZumaiaOrioHibaika
2016San JuanHibaikaOrioCabo da Cruz
2017San JuanHibaikaOrioArraun Lagunak
2018San JuanOrioArraun LagunakHondarribia
2019OrioArraun LagunakDonostiarraHondarribia
2020OrioDonostiarraArraun LagunakHondarribia
2021OrioArraun LagunakHondarribiaDonostiarra
2022OrioArraun LagunakDonostiarraTolosaldea
2023Arraun LagunakDonostiarraOrioTolosaldea

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
San Juan52014, 2015, 2016, 2017, 2018
Orio42019, 2020, 2021, 2022
Zumaia22012, 2013
Getaria-Tolosa12011
Arraun Lagunak12023

Erreferentziak

Kanpo estekak