Aitor Elordi

esku huskako pelotaria
Elordi

Elordi, 2016an
Izen osoa:Aitor Elordi Txakartegi
Jaiotza data:1996ko martxoaren 23a (28 urte)
Jaioterria:Mallabia (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:Aspe
Postua:aurrelaria
Altuera:1,82 m
Pisua:77 kg
Debutatze data:2016ko urtarrilaren 3a
Debutatze pilotalekua:Astelena (Eibar)

Aitor Elordi Txakartegi, pilota arloan Elordi deituraz ezaguna (Mallabia, Bizkaia, 1996ko martxoaren 23a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin.[1] Erasoko joko bikaina du, eskuin bolea eta ezker gantxoa ederki baitarabiltza. 2016ko urtarrilean profesionaletan debutatu ondoren, 2022ko uda bukatu arte maila apaleneko partidak jokatzen aritu zen. Pixkanaka eta lan asko eginda, ordea, bere defentsako jokoa —bereziki— eta erasokoa ere hobetu zituen, eta 2022/2023 denboraldian hiru txapelketa nagusiak jokatzeko aukera eman zioten: Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusian hirugarren izan zen; Zabaleta atzelariarekin batera, Binakako Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen; eta, ordezko gisa sartu ondoren, esku huskako pilotako titulu guztietan gorena ere irabazi zuen, buruz burukoa.[2][3]

Ibilbidea

2019an bigarren mailako binakako txapelketa irabazi zuen, Oier Etxebarria atzelaria lagun.[4] Bitan izan da bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde: 2019an eta 2020an. 2023an, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Zabaleta atzelaria lagun, txapelketa hori jokatzeko eman zioten lehenengo aukeran. Buruz buruko txapela bereganatu zuen 2023ko ekainaren 4an.[5]

Kirol lorpenak

Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiko finalak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaTantoakPilotalekua
2023ElordiAltuna III.a22-18Bizkaia

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak

UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakTantoakPilotalekua
2023Elordi - ZabaletaLaso - Imaz22-13Nafarroa Arena

Bigarren mailako buruz buruko txapelketako finalak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
2019DaríoElordi22-12Labrit
2020Arteaga II.aElordi22-12Beotibar

Bigarren mailako lau eta erdiko txapelketako finalak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
2020ElordiEgiguren22-05Beotibar

Bigarren mailako binakako txapelketako finalak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
2019Elordi - O. EtxebarriaAgirre - Salaverri22-20Labrit

Amateurretan

  • Bergara Hiria Torneoko txapelduna
  • Josetxo Etxandiren Oroimenezko Torneoko (Lezo) txapelduna
  • Kluben arteko Euskal Herriko Txapelketako txapelduna

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.