Aizarnazabal

Aizarnazabal Gipuzkoako iparraldeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdekoa eta Urola Erdiko mankomunitateko kidea. Donostiatik 36 kilometrora dago, Urola ibaiaren haranean. 754 biztanle zituen 2016. urtean.

Aizarnazabal
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaAizarnazabal
AlkateaMari Carmen Arregi Agirre
Posta kodea20749
INE kodea20003
Herritarraaizarnazabaldar
Kokapena
Koordenatuak43°15′21″N 2°14′11″W / 43.2558°N 2.2363°W / 43.2558; -2.2363
Map
Azalera6,55 km²
Garaiera58 m
Distantzia39 km Donostiara
Demografia
Biztanleria771 (2023)
−3 (2022)
alt_left 381 (%49,4) (%50,7) 391 alt_right
Dentsitatea117,71 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 39,49
Zahartze tasa[1]% 15,75
Ugalkortasun tasa[1]‰ 66,67
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,58 (2011)
Genero desoreka[1]% 15,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 13,44 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 81,56 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 76.89 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1845 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.aizarnazabal.net/

Geografia

Udalerri mugakideak

Mugakide ditu iparraldean Zumaia, hego eta mendebaldean Zestoa eta ekialdean Aia.

Saiatz auzoa.

Auzoak

Aizarnazabalgo auzoak honako hauek dira:


Lauburu eraikina.

Azpiegiturak

  • Lauburu eraikina.[3] Bertan kokatzen dira, besteak beste, liburutegia[4], eta KZ gunea eta informatika gela[5].
  • Basakaitz lehen hezkuntzako ikastetxea[6]
  • Haur eskola[7]

Historia

XII. mendeko agirietan agertzen da lehenengoz Sayaz izena, gaur egun Saiatz auzoa duguna. Auzoaz gain ibar osoak hartzen zuen izen hau. Urola ibaitik hasi eta Hernio mendirainoko sailak zituen: Getaria, Zumaia, Zarautz, Aia, Aizarna eta Aizarnazabal.

1347an Zumaia hiribildua sortu zen, eta, ondorioz, garai hartako Saiatz lurraldeak (Aizarnazabal, Oikia, Artadi). Baina herrien mugak ongi erabakiak ez zeudenez, XIV. mende honen azken laurdenean auzi luze eta zaila egon zen Zumaia eta Aizarnazabalen artean. 1383an Zestoa hiribildu bihurtu zen. Aizarnazabaldarrak zumaiarrekin nazkatuta zeudenez Zestoarekin bat egitera pasatu ziren. Saiazko San Kristobal parrokiaren lehen aipamena 1125 urtean egin zen; Aizarnazabalgo San Migel elizaren (1393. urtean eraikia) aurrekaria dela uste da. Gogoz kontra, 1480. urtean Zumaiarekin bateratu zen berriro, eta ez zen 1821ra arte bere buruaren jabe egingo.

XVI. mendean agertu zen lehenengoz Aizarnazabalen izena, Hassarnaçabal grafiaz idatzita. Mende horretan Getaria bihurtu zen Saiatz ibarraren buru; bere mendean hartu zituen Zumaia, Zarautz, Aia, Aizarna eta Aizarnazabal.

1821ean udal independente bat sortu zen Aizarnazabalen, baina debekatua izan zen 1823an. 1842an beste aukera bat eman zioten udalari, baina Oikiako herritarrek ezetz esan zuten. Horren ondorioz, 1845ean, Aizarnazabalgo herritarrek Zumaiatik bereiztea lortu zuten baina oikiatarrek Zumaiarekin bat eginda jarraitu zuten.

Ekonomia

Aizarnazabalen, Euskal Herriko txoko askotan bezala, gastronomiaren inguruko zaletasun handia dago. Zaletasun honen garapenaren gune dira dauden bi elkarte gastronomikoak: Gure Borda eta Mikel.

Industria eta nekazaritza dira Aizarnazabalgo ekonomiaren erantzule. Industria arloan, papergintza, metal- eta manufaktura-industriak nagusitzen dira. Nekazaritzan berriz, Urolaren bi aldeetan artoak eta barazkiak hazten dituzte.

2017an honela banatzen ziren herriko sektore ekonomikoak: lehen sektorea %1; bigarren sektorea %61,5; hirugarren sektorea %35,6; eta eraikuntza %1,9.[8]

Demografia

2019an herriak 763 biztanle zituen. Horietatik %16,38k 65 urte edo gehiago zuen. Eta atzerrian jaiotakoak %8,65 ziren.[8]

Aizarnazabalgo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Udal hauteskundeak Aizarnazabalen
Alderdi politikoa20112007
BotoakZinegotziakBotoakZinegotziak
Bildu81,84%6--
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)15,33%121,55%1
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV)--77,62%6

2011ko udal hauteskundeen ondoren, Alvaro Villar (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[9]

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 273 boto; EAJk 71 boto; PSE-EEk 2 boto.[10] Mari Karmen Arregi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[11]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 323 boto; EAJk 71 boto; PSE-EEk 5 boto.[10] Mari Karmen Arregi (EH Bildu) izendatu zuten alkate,[12] berriro.[13]

Kultura

Etxabe auzoa
Aizarnazabalgo Joxe Etxaberen[14] testigantza (Ahotsak[15][16] proiekturako).

Euskara

Azarnazabalgo euskara[15] Urolaldeko euskara[14] da, gipuzkeraren aldaera bat. 2016an herritarren %83,54 euskalduna zen.[8]

Kirolak

Pilotalekua eta probalekua.
Zubialde auzoa

Aizarnazabalen bi pilotaleku daude: Atari Soro pilotalekua eta Herriko plazako pilotalekua, probalekua ere baduena ondoan.

Futbol-zelai bat ere badago: Zubialde futbol-zelai irekia. Aizarnazabal Kirol Elkartea da bertako kirol elkarte bakarra eta saskibaloia, atletismoa, eskubaloia, bizikleta, futbola, mendizale eta pilota taldeak daude.

Jaiak

  • Maiatzaren 8a Mikel Txiki Eguna da. Herritarrek diotenez, garai batean egun horretan jai handi bat egiten zen; gaur egun ere ospatzen da Erromatar Eliza Katolikoaren fedeari jarraitzen dioten beste hainbat tokitan, Done Mikel goiaingeruaren agerkundearen omenez. Baina dirudienez, Aizarnazabal baserri munduan murgildurik, baserrietan lan ugari izaten omen zen, eta horregatik irailaren 29ra pasatzea erabaki zuten, hau da, Done Mikel goiaingeruak Erromatar Eliza Katolikoaren egutegian duen jaiegun nagusira. Garai horretan, udaren ostean eta udazkenaren sarreran, lasaiago baitzeuden baserritarrak. Gaur egun, dena dela, Mikel Txiki Eguna ere ospatzen dute, egun haien oroigarri. Egun bakarreko ospakizuna da, arratsaldez hasi eta gauera arte. Arratsaldean eskolan umeen jolas eta kirolak izaten dira. Arratsean, txikiteoa; eta gauean, berbena, jaia amaitzeko.
  • Uztailaren 10ean San Kristobal jaiak ospatzen dira. Saiatz auzoko jaiak dira. Aste bukaera oso batera zabaltzen da ospakizuna. Xarma handiko jaiak dira eta herritarren —eta batik bat auzokideen— artean sentimendu handiko jaiak. Jai horietan auto gidarien bedeinkapena izaten da, Kristobal gidarien patroia delako.
  • Irailaren 29an, lehen esan bezala, Mikel eguna ospatzen da. Herriko jai nagusiak dira eta euskal jaiaren egunarekin hasten da, festen aurrerapen gisa. Sagardo eta gazta lehiaketa herrikoiak egiten dira, herri afaria, herri kirolak eta pilota partidak antolatzen dira.
Udaletxea

Ondasun nabarmenak

Aizarnazabalek baditu hainbat berezitasun:

  • Azpiazuko artea: Eusko Jaurlaritzak zuhaitz aparteko izendatua; Euskal Autonomia Erkidegoko 11. zuhaitz apartekoa da, hain zuzen. 16 metroko altuera dauka.[17]
  • Atristain baserria: XVIII. mendeko landa-eremuko baserri-jauregitxo estiloaren ordezkari den landa-etxea.
  • Etxabe jauregi baserria. XVI. mendekoa.[18]
  • Mikel goiaingeruaren eliza. XVI. mendean egina eta XVII eta XVIII. mendeetan handitua.[18]
  • Saiatzko San Kristobal ermita. XVI. mendeko erretaula dauka.[18]
  • Erdi Aroko zubiak: Zubialdeko zubia eta Zubi Zaharra.
    • Zubialdeko zubia: Zubi honek zuzenean lotzen zuen Aizarnazabalgo herrigunea Zarautz eta Getariarekin Urola ibaiaren haranean barruratzeko abiatzen zen bidearekin. Ez dago zubiaren eraikuntzaren data zehatzik. Zubiak bere horretan mantendu ditu harlanduzko ganga ederrak, pilarea eta zubibularra, harlanduz taxutuak hauek ere, baina estriboetan eta tinpanoetan berrikuntza ugari egin dira eta badirudi zati batzuetan hautsi egin zutela hasierako egitura jatorrizko malda zerbait leuntzearren.
    • Zubi Zaharra: Iraeta auzotik hurbil dagoen Urola gaineko zubi hau oso kontutan hartzekoa da bere ezaugarri nabarmen eta garrantzitsu bat dela eta: sei begi dituen bakarra baita Gipuzkoa osoan. Sei arkuak beheratuak eta neurri berekoak dira. Ez du zubibrankarik eta oinak nahiz gangak harlangaitzez eginak dira. Ezaugarrien bakantasunak eta Zestoatik Aizarnazabalgo baserri batzuetara joateko bide bakarra zela garai batean kontutan hartzekoa da. Gaur egun Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari esker zaharberritua dago eta oso egoera onean.

Aizarnazabaldar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa