Alberto Novión

idazle argentinarra

Alberto Novión (Baiona, 1881eko otsailaren 9a-Buenos Aires, 1937ko azaroaren 25a) euskal jatorria zuen antzerkigile argentinarra izan zen. Haren lan ospetsuenetariko bat El vasco de Olavarría (1920) antzezlana izan zen.[1] Halaber, tango batzuen egilea zen.

Alberto Novión
Bizitza
JaiotzaBaiona1881eko otsailaren 9a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1937ko azaroaren 25a (56 urte)
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, antzerki zuzendaria eta idazlea
Genero artistikoanarrazioa
IMDB: nm1082002 Edit the value on Wikidata

Biografia

Oso gazterik Montevideora joan zen eta, ondoren, Argentinara Buenos Airesen kokatzeko. Hainbat lan idatzi zituen eta, 1905ean, arrakasta erdietsi zuen Doña Rosario lanarekin. Antzerki hori Jerónimo Podestáren konpainiak estreinatu zuen Buenos Aireseko Cervantes Antzoki Nazionalean. Lan horrek lehen mailako antzezle gisa igoarazi zuen egilea eta hil arte posizio hori gorde zuen. Haren antzezlanak garaiko aktore garrantzitsuenek interpretatu zituzten: Orfilia Rico, Florencio Parravicini, Lea Conti, Pablo Podestá, Roberto Casaux, Enrique Muiño, Elías Alippi, Luis Arata. Askotan antzezlanen zuzendaritza ere Noviónek berak eraman zuen. Gizarte mailan Egileen Elkartearen bultzatzailea izan zen.

Bat-batean hil zen, Buenos Airesen, 56 urte zituela, 1937ko azaroaren 25ean.

Obra

Haren bizitzan 90 lan baino gehiago idatzi eta taularatu zituen. Horietatik 73 lan laburrak dira, 30 sainete gisa jasota daude eta beste 22 zarzuela, sketch edo errebista moduan.

Tangoen hitzak

  • "El tango de la muerte"
  • "Pavadas"
  • "Lagrimeando lagrimeando"
  • "Tierra mía"
  • "Traiga otra caña"

Antzezlanak

  • El cambalache de Petroff
  • La cantina
  • La campusa
  • Facha tosta!
  • En un burro tres baturros...
  • El vasco de Olavarría[2]
  • El trovador de Pompeya
  • El rincón de los caranchos
  • El payo Roque
  • La familia de don Giacumin
  • El gringo Barattieri
  • La fonda del pacarito
  • El cabaret Montmartre
  • El barbijo
  • El alma de los perros
  • Doña Rosario
  • Doña Juana Moreira
  • Donde el diablo perdió el poncho
  • Don Chicho
  • De mi no se ríe nadie
  • Bendita seas!
  • El Patio de los Amores
  • Los tres chanchitos (Boite de lujo)
  • Yo quiero ir a Mar del Plata
  • Una agencia matrimonial
  • Todo loco tiene suerte
  • Te quiero por que sos reo
  • Tan chiquitita y quiere casarse
  • Se casa el negro Rancagua
  • Quién es mi padre?
  • Qué suerte la de Bachicha!
  • Que no lo sepa la vieja!
  • Peluquería y Cigarrería (fósforos gratis)
  • La Chusma
  • Marineros
  • Misia Pancha, la brava
  • Los provincianos
  • Los primeros fríos
  • Los criollos se han dao güelta...
  • Las golondrinas
  • Las adivinas
  • La tapera
  • La muchacha del circo
  • La madriguera
  • La gaucha
  • Pasen a ver las fieras!
  • El vasco de Olavarría

Erreferentziak

Kanpo estekak