Alfredo Sada

nafar eskultorea

Alfredo Jaime Sada Laguardia (Faltzes, Nafarroa, 1949ko abenduaren 22a - 1992ko irailaren 19a) eskultore nafartar bat izan zen. Garai eta estilo postmodernoaren ordezkaria eta artista autodidakta, harria eta berunarekin esperimentatuko zuena, bere estilo propioa finkatu arte, aurretik aipatutako azken elementuaren lanketan oinarritua.

Alfredo Sada
Bizitza
JaiotzaFaltzes1949ko abenduaren 22a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1992ko irailaren 19a (42 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Bizitza eta lana

Faltzeseko herrian jaio zen, haren gurasoen, José Sada eta Isabel Laguardia, azken semea izango zena. Anai eta arreba bat izango zituen, Jesús eta Resurreción. Bere haurtzaroaren inguruari buruz ez dakigu gehiegi, baina nabarmentzekoa da senide bakoitzak 15 urte baino gehiago ateratzen zizkiotela, eta honengatik, suposatu dezakegu, hauekin jolasteko aukera posible ez zen izan heinean, hark bere irudimen-ahalmena asko garatu zuela.[1]

Alfredo Sadaren inguruneak bere sormena garatzeko baldintzatu zuen, txikitatik lokatz eta buztinarekin figurak sortuz, alabaina hazten zen heinean bere familiari laguntza eskeini behar zion, nekazaritza lanetan esaterako, bere sormenezko ezinegonekin bateragarria ez zena, gainera 1960. urtean sartutako Lizarrako ikastetxera ez zen guztiz egokitu.1966an Iruñara mugituko da, orain bai, beraren bokazioari fokuratutako ikasketak hasteko. Heziketa eta osatzerako prozesuarekin batera zenbait lanbidetik biziko zen (txapista, urtzaile edota hargin bezalakoak, eragin handia izan zituztenak haren hezkuntza eta bilakaera profesionalerako), denborarekin, bere bizitzako azkeneko epealdian, eskulturaren ogibidetik bizitzea lortu zuen. Artistaren izaera autodidakta azpimarratu behar da, ez zuen inoiz bere formakuntza gelditu eta oinarrizko ikasketak jaso arren, normalean bere kabuz joaten zen eta hori agerikoa da, jabetzean 1972tik 1977ra "ikasle libre" bezala matrikulatu zela Iruñeko Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskolan (ikasketak uzten azkenean).[2]

Sadaren garaian emango zen gertaera nabarmenen artean, gutxienez testuinguru historiko eta artistikoa markatzeko, 1972ko "Iruñeko Topaketak" izango ziren, berak ez zuen zuzenean parte hartu jaialdian, baina nazio-mailan oso nabarmen eta ospetsu izan zen gertakizuna izan zen, berezko begiekin ikusi ahal izan zuena.[3]

70eko hamarkada Alfredo Sadaren funtzesko formakuntzaren aldia izan bazen, 80ko hamarkada izango zen bere lana kaleratuko zuenean, hainbat erakusketa kolektibotan eta banakakoetan parte hartuz, ez soilik Iruñan, baita Gasteizen, Errrioxan eta Madrilen ere.[4]

Lanak

Obraren inspirazioak eta ezaugarriak

Obrak

Erakusketak[5]

Banakakoak

UrteaErakusketaKokapena
1983Kultura aretoa, Nafarroako Aurrezki KutxaIruña, Nafarroa
1985Monet galeriaIruña, Nafarroa
1986García Castañón aretoaIruña, Nafarroa
1990Errioxako Museoa

Emilio Navarro galeria

Logroño, Errioxa

Madril

1994"Exposición conmemorativa" García Castañón aretoaIruña, Nafarroa
2017"Sada x Sada" Nafarroako Ateneoa eta Alfredo Sada elkarteaIruña, Nafarroa

Kolektiboak

UrteaErakusketaKokapena
1981Euskal Aste KulturalaZitadela, Iruña, Nafarroa
1982Gasteizko V. BienalaGasteiz, Araba
1989"Adquisiciones del Museo de Navarra. 1985-1988"

"Adquisiciones del Museo de Navarra. 1985-1988"

"Propuesta 89" Arte Ederren Zirkulua

Iruña, Nafarroa

Tutera, Nafarroa

Madril

1990"Espacios de arte"-
1991"ARCO 91"Madril
1996-1997"75 años de pintura y escultura en Navarra. 1921 – 1996" Amaiurreko Gaztelu aretoaIruña, Nafarroa
2017-2018"Alfredo Sada. Escultor" Kondestablearen jauregiaIruña, Nafarroa

Erreferentziak

Bibliografía

Kanpo estekak