Amaia Salamanca

Amaia Salamanca Urízar (Coslada, Madril, 1986ko martxoaren 28a) espainiar aktorea da. Sin tetas no hay paraiso, Gran Hotel, Velvet eta Tiempos de guerra telesailetan eduki duen zereginagatik ezaguna da.

Amaia Salamanca

Bizitza
JaiotzaMadril1986ko martxoaren 28a (38 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa eta zinema aktorea
Altuera1,67 metro

amaiasalamanca.es
IMDB: nm2319146 Allocine: 250512 Rottentomatoes: celebrity/amaia_salamanca
Instagram: amaiasalamanca Edit the value on Wikidata

Biografia

Amaia Salamancak Berrocales del Jaraman (Madril) jaio zen bizkaitar jatorriekin, zehazki Abadiñokoak. Hasieran ez zuen aktorea izateko asmorik. Aktore bezala lehen titulua eskuratu baino lehen Amaia jada lan egin zuen enpresa handietarako publizitate kanpainetan, esate baterako, Telecable eta Movistar, Marco Aldanyren modelo moduan eta Blue Image sinaduraren irudia. Baita Ansiedad-Antonio Romero eta Sigo aqui llorando por ti-Pignoise bideoklipetan parte hartu ere.

Bere lehen papera aktore moduan 2006an eskuratu zuen, SMS (sin miedo a soñar) telesailaren protagonista izatea lortu zuenean. SMS telesailean 185 kapituluetan Paula Dejardeins Gomez-De Iridutia bezala agertu zen. Telesail hau bukatu eta gero Sin tetas no hay paraiso telesaileko banaketan sartu zen Catalina moduan. Bere amodiozko istoria "El Duque"-rekin (Miguel Angel Silvestre) ospe handia eman zien biei.

2009an, Fuga de cerebros komediarekin estreinatu zen telebistan. Urte honetan, antzezki batean hartu zuen parte, Heinrich von Kleist Alemaniarren La Marquesa de O izenekoan eta eszenatokia partekatu zuen Josep Linuesarekin, Juan José Oteguirekin eta Tina Sainzekin. Muntaketa Madrilen egin zen, Bellas Artes teatroan. Hau eta gero, 2010. urtearen hasieran jira bat egin zen obra beste Espainar hirietara eramateko. Hilabete batzuk eta gero telebistara bueltatu zen "Tension Sexual no resuelta"-rekin, non kartela partekatu zuen Fele Martinez, Santiago Segura eta Adam Jezierskirekin. Urte amaieran, antzeztu zen telebistan "Felipe y Letizia" non interpretatu zuen rol protagonista, Letizia Ortizen rola.

2011n, Sergi Vizcaínoren XP3D (eXperiencia Paranormal en 3D) estreinatu zuen, beldurrezko lehen filma Espainiarra 3Dn eta Gran Hoteleko banaketan sartu zen. Gran Hotel telesaila XX mendean oinarrituta dago, Antena 3koa da eta Alicia Alarcon moduan lan egin zuen 2013 urtera arte.

2014ko otsailean Velvet telesailean sartu zen Bárbara izenarekin, Cistina Oteguiren koinata, galerien jabearen emaztegaia, Alberto Marquez. Hau suposatu zuen Miguel Angel Silvestrerekin topo egitea Sin tetas no hay paraiso protagonizatu eta gero.

Hau eta gero, 2015eko abenduan aktorea telesaila utzi zuen beste batean sartzeko, La embajada, hain zuzen. Telesail hau Antena 3ekoa da ere eta Fatima pertsonaia interpretatzen du. Lehen kapituluarekin 4 milioi teleikusle baino gehiago biltzea lortu zuten.

Bizitza pertsonala

Amaia Salamancaren bikoteak Rosauro Varo Rodriguez du izena. Olivia deituriko alaba dute, 2014ko apirilaren 9a jaiota. 2015eko martxoan bere bigarren semearen jaiotzaren berri eman zuen, mutila dela esaten. 2015eko irailaren 8an bere bigarren semea jaio zen, Nacho izenekoa. 2016ko urriaren 7an bere hirugarren semea jaio zen, Mateo.

Filmografia

Telebistan

UrteaTelesailaPertsonaiaKateaOharra(k)
2006 - 2007SMSPaula de Jardains Gómez de IridutiaLa Sexta185 atal
2007Los hombres de PacoCristinaAntena 32 atal
2008 - 2009Sin tetas no hay paraísoCatalina Marcos RuizTelecinco43 atal
2009No estás sola, SaraSaraLa 1Telefilm
2010Felipe y LetiziaLetizia OrtizTelecinco2 atal
2011 - 2013Gran HotelAlicia Alarcón AldecoaAntena 339 atal
2014 - 2016VelvetBárbara de Senillosa38 atal
2016La embajadaFátima11 atal
2017Tiempos de guerraJulia Ballester y Gómez de Rozas13 atal
Velvet ColecciónBárbara de SenillosaMovistar+atal 1
2021Todos mientenSofía6 atal
2022-2023Bienvenidos a EdénAstridNetflix16 atal

Zinema

Filmak
UrteaFilmaPertsonaiaOharra(k)
2009Fuga de cerebrosNataliaPertsonaia nagusia
2010Tensión sexual no resueltaRebeca/Carmen
2011XP3DÁngela
2012¡Atraco!Teresa
2016Manual de principiantes para ser presidenteIlana Coro
Nuestros amantesMaríaBigarren mailako pertsonaia
2018PerdidaNadine/SirenaPertsonaia nagusia
2019¿Qué te juegas?Daniela Allende-Salazar
Lo dejo cuando quieraGloria
A pesar de todoSofía


Sariak

  • 2009: Urreko TP sariak, telebistako aktorerik hoberena, Sin tetas no hay paraiso telesailagatik izendatua.
  • 2010:"Unión de Actores" sariak, aktore errebelazio hoberena, Sin tetas no hay paraiso telesailagatik izendatua.
  • 2012: Montecarlo Telebistaren jaialdia, aktore hoberena, Gran Hotel telesailagatik izendatua.
  • Urreko TP sariak, telebistako aktorerik hoberena, Gran Hotel telesailagatik izendatua.

Kanpo estekak