Amparo Amorós

valentziar poeta, saiakeragilea eta literatura-kritikaria

Amparo Amorós Moltó (Valentzia, 1950eko otsailaren 4a) valentziar poeta, saiakeragilea eta literatura-kritikaria da.[1]

Amparo Amorós
Bizitza
JaiotzaValentzia, 1950 (73/74 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, saiakeragilea eta literatura-kritikaria

Biografia

Amparo Amorós Moltó Valentzian jaio zen 1950eko otsailaren 4an. Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean, eta Bigarren Hezkuntzako Hizkuntza eta Literatura Espainiarreko irakaslea da.[2]

Idazle ibilbidea

Gaztetatik literatura-sorkuntzara eta giza diziplinen ezagutzara bideratuta, 1983an argitaratu zuen bere lehen liburua, Ludia (Madril: Rialp, 1983), eta Adonais poesia-sariaren akzesita jaso zuen.[3] Bi urte geroago, bere bigarren poesia-emanaldia iritsi zen liburu-dendetara: El rumor de la luz (Valentzia: Zarzarrosa, 1985). Berehala, La honda travesia del águila (Bartzelona: Ediciones del Mall, 1986) izeneko bertso-bilduma berria argitarau zuen. 1992an La Palma argitaletxeak hamarkada bateko poesia bildu zuen: Visión y destino, poesía 1982-1992 eta 2000. urtean Las moradas.[4]

Ohiko kolaboratzailea da Cuadernos Hispanoamericana, Cuadernos del Norte edo Litas aldizkarietan eta, besteak beste, El País, La Vanguardia egunkarietan.[5]

Isiltasunaren poetika

Amparo Amorós isiltasunaren poetika izeneko taldearekin lotu izan da. José Ángel Valente edo Jaime Siles egileek landutako korronte poetikoa da, eta XX. mendeko funtsezko irudietan ditu sustraiak, hala nola María Zambrano filosofo eta idazlea.[6]

Lanak

Poesia

Hauexek dira bere poema batzuk:[7][8]

  • El rumor de la luz. Valencia: Zarzarrosa, 1985.

Saiakera

  • El pensamiento de María Zambrano/ María Zambranoren pentsamendua. Fernando Savater, Jesús Moreno eta beste batzuekin lankidetzan. Madril, Zero, 1983. ISBN 84-31-70-5515.

Sariak eta aintzatespenak

  • 1983ko Ludia lanarekin Adonais poesia-sariaren akzesita jaso zuen.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak