Ana Rosa Quintana

Ana Rosa Quintana Hortal (Madril, 1956ko urtarrilaren 12a) espainiar kazetari, telebista aurkezle, irrati esatari eta hedabideetako enpresaburu bat da.

Ana Rosa Quintana

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna Rosa Quintana Hortal
JaiotzaMadril1956ko urtarrilaren 12a (68 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Alfonso Rojo López  (1983 -  1987)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

IMDB: nm1413024 Twitter: anarosaq Edit the value on Wikidata

Radio Nacional de España (1978-1982), Televisión Española (1982), COPE (1983-1987), Radiocadena Española (1987-1990), Radio 80 (1990-1991), Antena 3 Radio (1991-1994), Antena 3 (1997-2004) eta Telecinco (1994-1996, eta 2004tik) kateetan lan egin du.

1983-1987 artean Alfonso Rojo kazetariarekin ezkondua egon zen, eta 2004tik aurrera Juan Muñoz enpresaburuarekin.

Polemikak

2000. urtean Sabor a hiel (Editorial Planeta, 2000) liburua argitaratu ondoren, plagio salaketak jaso zituen. Planeta argitaletxeak eleberria erretiratzea erabaki zuen plagio proba garbien aurrean. Antza denez, Ana Rosak Ángeles Mastretta idazlearen Mujeres de ojos grandes laneko paragrafo osoak kopiatu zituen, izenak eta tokiak aldatuz. Quintanak akats informatiko bati egotzi zion testuen arteko bat etortzea.[1]

2011n Ana Rosa Quintana kazetaria inputatu zuten Mari Luz kasuan eta epaileak deklaratzera deitu zuen Santiago del Valleren emazteari egindako elkarrizketaren inguruko azalpenak emateko. Santiago del Valleren emazteak Ana Rosaren saioan aitortua zuen senarrak hil zuela neskatoa.[2][3] Azkenik kazetaria errugabe jo zuten.

2018ko maiatzean, Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak Ana Rosaren senarra atxilotu zuen Tandem auziaren barruan. Juan Muñoz arkitekto eta higiezinen negozioetako enpresaburu sevillarrak José Manuel Villarejo komisarioa kontratatu omen zuen epaile bati bideo batekin xantaia egiteko eta horren bidez zor bat kobratzeko. Sevillako enpresaburua eta Ana Rosaren senarra egun batzuk geroago askatu zuten, baina poliziaren grabazioek Villarejoren eta Ana Rosaren arteko harremana aipatzen zuten.[4][5][6][7][8][9]

Telebista

  • Telediario (TVE, 1982-1983)
  • Veredicto (Telecinco, 1994-1995).
  • Nunca es tarde (Telecinco, 1995-1996).
  • Sinceramente Ana Rosa Quintana (Antena 3, 1997).
  • Extra rosa (Antena 3, 1997-1998) Rosa Villacastínekin.
  • Sabor a ti (Antena 3, 1998-2004).
  • El programa de Ana Rosa (Telecinco, 2005-gaur egun).
  • Al otro lado (Telecinco, 2013 (lehen saioa)).
  • Pequeños gigantes (Telecinco, 2015 (gonbidatua).
  • 26J: quiero gobernar (Telecinco), 2016 (aurkezlea).

Erreferentziak

Kanpo estekak