Ana Vives Casas

espainiar kazetaria

Ana Vives Casas (Ponferrada, 1971ko uztailaren 17a - Huelva, 2021eko apirilaren 23a) kazetari espainiarra, Huelva Información aldizkariaren zuzendaria izan zen, 2019tik 2021era. Iruñean bizi izan zen urte asko.[1]

Ana Vives Casas
Bizitza
JaiotzaPonferrada1971ko uztailaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaHuelva2021eko apirilaren 23a (49 urte)
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Huelva Información

Biografia

Ponferrada Leongo herrian jaio zen, 1971n, baina laster bere familiarekin Iruñera etorri zen bizitzera. Haurtzaroa eta nerabezaroa Nafarroan igaro zituen. Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean Kazetaritzan lizentziatu zen. 1995tik Huelvan finkatu zen, eta Huelva Información egunkarian erredaktore lanetan hasi zen. Geroago, Teleonuba tokiko telebista sarearen sorreran parte hartu zuen. Bertan, Huelva telebista sarearen idazketa, ekoizpen eta programazioarekin lotutako hainbat funtzio betetzen hasi zen, albiste zerbitzuen buru izanik. 2007an, Huelva Informaciónera itzuli zen, egunkariaren erredakzioko ataleko buru izateko. 2019an, egunkariaren zuzendari izendatu zuten, eta lan horretan aritu zen 2021eko apirilaren 23an hil zen arte. Heriotza aspaldian pairatzen zuen minbizi baten ondorioz gertatu zitzaion.[2]

Sariak

  • Kazetaritzaren Huelva Saria, Huelvako Prentsa Elkarteak 2016an eman zion bularreko minbiziari buruzko erreportaje bategatik, "Una nueva mirada a la vida".[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak