Ana de Armas

aktore kubatarra

Ana Celia de Armas Caso (Santa Cruz del Norte, Kuba, 1988ko apirilaren 30a) aktore kubatarra da, ezaguna artistikoki Ana de Armas bezala. Bere ibilaldia nerabezaroan hasi zen, Kuban. Bere lehenengo papera drama erromanikoan Una rosa de Francia Álex Gonzálekin batera protagonizatu zuen. Hamazortzi urterekin Madrilera mugitu egin zan eta El Internado telesailean hainbat gazterekin batera protagonista zen sei denboraldiz eta Hispania, la leyenda urte berberean filmatu zuen. Monologo desberdinak memorizatu eta praktiktu zituen ispiluaren aurrean, eta hortik aurrera aktoresa izatea argi zeukan.

Ana de Armas

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna Celia de Armas Caso
JaiotzaHabana1988ko apirilaren 30a (35 urte)
Herrialdea Espainia
 Kuba
BizilekuaNew York
Talde etnikoaespainiarra
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)Marc Clotet  (2011 -  2013)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Cuban Spanish (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta modeloa
Jasotako sariak
KidetzaZinemako Arte eta Zientzien Akademia

IMDB: nm1869101 Allocine: 246148 Rottentomatoes: celebrity/ana_de_armas Allmovie: p618423 TCM: 11406185 Metacritic: person/ana-de-armas
Twitter: Ana_d_Armas Instagram: ana_d_armas Edit the value on Wikidata

Biografia

El Internadoko pertsonaiak
El Internadoko pertsonaiak

Ana Celia de Armas 1988ko apirilaren 30ean jaio zan Kuban, Santa Cruz del Norten. Ramon de Armas eta Ana Casoren alaba zen, Santa Cruzen hazi zen. Neba nagusi bat ere dauka, Javier izenekoa, eta argazkilaria da New Yorken. Bere familia, Ana txikia zanean, DVDrik ez zeukan, horregatik filmak ikusten zituen bere auzokidearen etxetik, hortik aurrera hasi zan bere ametsa aktoresa izateko.

Anak bi urtez egon zan ezkonduta Marc Clotetekin, 2011etik 2013arte. Gaur egun bere senarra Franklin Latt da, 2021. urtetik daramate batera eta berarekin kontatuta lau emazte eduki ditu bere bizitzan zehar. Franklin estatubatuarra da eta Creative Artist Agency-n lan egiten du.

Ibilbide profesionala

Txikitatik argi zuen dantzaria edo aktorea izan nahi zuela. Zorionez, hamalau urterekin Kubako Arte Eskola Nazionalean sartzeko aukeratua izen zan. Bi urte geroago Una rosa de Francia antzeztu zuen hamasei urterekin besterik ez, Álex Gonzalekin batera protagonista zuen. Geroago, Madrigal izeneko filmean parte hartu zuen eta baita El edén perdido telesailean ere.

Urte batzuk geroago Ana Madrilera joan zen casting batera aurkezteko asmoz. Astebetera, lortua zuen papera El Internado telesailean. Hamasei denboraldiz Carolina Leal izan zen eta Yon González (Iván), Martiño Rivas (Marcos) edo Elena Furiaserekin (Victoria) batera lan egin zuen han. Mentiras y gordas filma 2009. urtean estreinatu egin zan eta nerabezaroaren artean fenomeno bat izan zan eta 2010. urtean 4 milioi euro biltzera heldu zan.

Kubako hainbat aldizkariren portadan ere izan da: 2008ko apirilean FHM gizonezkoen aldizkarian azaldu zen; 2009koapirilean Must! Magazinealdizkarian eta urte horretan bertan, abuztuan, Vanidad moda aldizkariaren azalean egon zen. Uda horretan bertan, bere ilaje ederrak Herbal Essences markaren irudi izatera eraman zuen, eta 2009ko udako Hobekien Zaindutako Adats Sexyaren Saria eman zioten.

2010eko uztailean, Hispania grabatzeari aukera eman zioten, Antena 3eko telesailean Anak, Nerea esklaboaren papera egin zuen, baina urte bat geroago alde batera utzi zuen telesaila. 16 kapituluetan iraun zituen 2 denboraldietan. 2013. urtean Madrilera bueltatu zan David Menkesen filma grabatzera, Por un puñado de besos, Martiño Rivas bere antzinako kidearekin grabatu zuen.

Publizitate lanak ere egin ditu, adibidez Marc Jacobsen Protect your skin elastiko solidarioen irudi izan zan beste aktore batzuekin batera,  Marc Clotet aktorearekin adibidez.

Filmografia

Zinema

Filmak
UrteaLanaPaperaOharrak
2005MadrigalStellaPaper sekundarioa
2006Una rosa de FranciaMariePaper nagusia
2007El edén perdidoEl InternadoGloria

Carolina Leal

Telefilma
2008Y de postre, quéNeskaFilm laburra, Paper nagusia
2008Mentiras y gordasCarolaPaper nagusia
2009ÁnimaJulietaFilm laburra, Paper nagusia
2010Despicable MeMargoAhotsa, espainiar bikoizketa
2011El callejónRosaBigarren mailako pertsonaia
2012Perrito chinoSabinaFilm laburra, Bigarren mailako pertsonaia
2013FaradayInma Murga
2014Por un puñado de besosSol
2015AnabelCris
2015Knock KnockBel
2016ExposedIsabel de la Cruz
2016Hands of StoneFelicidad Durán
2016War DogsIz
2017OverdriveStephanie
2017Blade Runner 2049Joi
2018CorazónElena RamírezFilm laburra
2019The InformerSofia Heffman
Wasp NetworkAna Magarita Martinez
Entering RedFilm laburra
Knives OutMarta Cabrera
2020SergioCarolina Larriera
The Night ClerkAndrea Rivera
2021No Time to DiePaloma
2022Deep WaterMelinda Van Allen
The Gray ManDani Miranda
BlondeMarilyn Monroe

Telebista

Telebista Serieak
UrteaLanaPaperaOharrak
20072010El internadoCarolina Leal SolísPaper nagusia (56 atal)
20102011Hispania, la leyendaNereaPaper nagusia
2011ActricesBeraAtal 1 (El futuro)
2013Víctor RosLola La valencianaMinisaila, Paper nagusia

Bideoklipak

Bideoklipak
UrteaLanaPaperaArtista
2009Mundo FrágilKotxeko neskaSidecars
2011Gipsy Funky Love Me DoNeskaRosario Flores

Erreferentziak

Kanpo estekak