Andrei Ilialetdinov

Andrei Ravilievitx Ilialetdinov[1] (errusieraz: Андрей Равильевич Илялетдинов), Andü Váldazs (erzieraz: Андю Валдаж) edo Árpád Váldazs (erzieraz: Арпад Валдаж) ezizenez ezagunagoa[2], (Peresvet, Moskuko oblasta, Errusia, 1995eko abuztuaren 8a) erziar hizkuntzaren aldeko ekintzailea da. Analisi matematikoari eta fisikari buruzko liburuak idatzi zituen erzieraz[3][4]. YouTube eta TikTok kanalak dauzka[5].

Andrei Ilialetdinov
Bizitza
JaiotzaPeresvet (en) Itzuli1995eko abuztuaren 8a (28 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerziera
errusiera
hungariera
Jarduerak
Jardueraklanguage activist (en) Itzuli
Izengoitia(k)Árpád Váldazs

Youtube: UCuVQLyiksKYkZenROTVFpRw Edit the value on Wikidata

Bizitza

1995eko abuztuaren 8an jaio zen Peresvet herrian. Ikasturteetan, hungariera ikasten hasi zen eta beste uraldar hizkuntzekiko interesa piztu zuen. Bere amona Mordoviakoa zela jakin ondoren, erziera eta mokxera ikasten hasi zen eta erziera aukeratu zuen[5]. Horrez gain, errusieraz eta ingelesez mintzatzen direnentzako mansiera ikasteko hainbat bideo prestatu zituen[6].

Garai jakin bat arte Moskun bizi izan zen eta ingeniari gisa lan egin zuen. Hala ere, soldata baxuak eta aurreikuspen falta zirela eta, programazioa ikasten hasi zen. Mosku utzi eta Saranskera joan zen. Ukrainako inbasioa hasi ondoren, Errusia utzi zuen[7]. 2022ko udazkenean, Erziar Biltzar Nazionalean parte hartu zuen Otepää herrian (Estonia)[8].

Lanak

  • Механика: эрзянь кельсэнть аравтовкс ды невтема марто (2021)[9]
  • Физика: эрзянь кельсэ аравтовкс ды невтема марто (2022)[10]

Itzulpenak

  • Robert Pindyck, Daniel L. Rubinfeld. Microeconomics / Микроэкономика (2022)[11]
  • Lev Kudriavtsev. Математический анализ / Математикань ванкшнома (2022)[12]

Komikiak

  • Псакань Ушмо (erzieraz) / Котармия (errusieraz) (2023)[13]

Erreferentziak

Kanpo estekak