Ane Ibarzabal

telebista aurkezlea

Ane Ibarzabal Astigarraga (Durango, Bizkaia, 1982ko azaroaren 29a) bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea da. 2016an Zilarrezko Antena saria jaso zuen Telecinco telebista-kateko goizeko albistegietan egindako aurkezpen-lanarengatik.[1]

Ane Ibarzabal

Bizitza
JaiotzaDurango1982ko azaroaren 29a (41 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

Kazetari ibilbidea

Kazataritzan lanean hasi zenetik denetarik egin du: bideoak, zuzenekoak, erreportajeak, albistegiak aurkeztu, ekonomia saioak, kirolak, bereziak... [1]

2021ean, batez ere informatiboetan, 16 urte Madrilen (CCN+, Cuatro, Telecinco, TVE) eman ondoren, ETBra itzuli zen eta Nos echamos a la calle magazin-saioa aurkezten hasi zen arratsaldeetan astelehenetik ostiralera Aitor Abizuarekin batera.[2][3][4][5]

Lanak

Aurkeztutako saioak

UrteakSaioaTelebista-kateaOharrak
2003-2005Boletines InformativosCNN+berriemailea
2005-2014Noticias CuatroCuatroberriemailea / ordezko aurkezlea
2014-2017Informativos Telecinco MatinalTelecincoaurkezlea
2017Crónica CuatroCuatroaurkezlea
2017-2018Noticias Cuatro 2Cuatroaurkezlea
2018-2019Noticias CuatroCuatroordezko aurkezlea
2018-2020Informativos TelecincoTelecincoberriemailea
2020-2021Las cosas clarasLa 1kopresentatzailea / ordezko aurkezlea
2021-...Nos echamos a la calle[5][4][3]ETB 2aurkezlea
2021-2022Kaixo 2022ETB 2ETBko Urte amaierako kanpaiak: aurkezlea, Ana Urrutia eta Aitor Albizuarekin
2022-2023Kaixo 2023ETB 2ETBko Urte amaierako kanpaiak: aurkezleak Ane Ibarzabal, África Baeta eta Egoitz Txurruka "Txurru"
2023-2024Kaixo 2024ETB 2ETBko Urte amaierako kanpaiak: aurkezleak Ane Ibarzabal, África Baeta eta Egoitz Txurruka "Txurru"

Bizitza pertsonala

ETBko Kaixo 2024 saioan Gasteiztik ongietorria eman zion 2024 urteari, Afrika Baeta eta Egoitz Txurrukarekin, 'Txurru'. Ane Ibarzabal aurkezleak zuzenean jakinarazi zuen kanpaien emanaldian haurdun zegoela.[6][7]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2016an Zilarrezko Antena saria jaso zuen Telecinco telebista-kateko goizeko albistegietan egindako aurkezpen-lanarengatik.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak