Angra do Heroísmo

Angra do Heroísmo(ˈɐ̃ɡɾɐ du eɾuˈiʒmu ahoskatua), eskuarki Angra deitua, Portugalgo udalerria da, Azoreetako hiru hiriburuetako bat, Terceira uhartean kokatutakoa.

Angra do Heroísmo
Angra do Heroísmo
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo eskualde autonomoa Azoreak
Izen ofizialaAngra do Heroísmo
Jatorrizko izenaAngra do Heroísmo
Posta kodea9701
Geografia
Koordenatuak38°39′21″N 27°12′55″W / 38.6558°N 27.2153°W / 38.6558; -27.2153
Map
Azalera237.52 km²
Altuera0 m
MugakideakPraia da Vitoria
Demografia
Biztanleria35.402 (2011)
−179 (2001)
Dentsitatea149,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1478
Telefono aurrizkia292
Ordu eremuaUTC−01:00
Hiri senidetuakSalvador da Bahia, Gramado, Évora, Tulare (Kalifornia), Gilroy (Kalifornia), Taunton (Massachusetts) eta Rio de Janeiro
cm-ah.pt

1983an UNESCOk bere herrigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia

1450an fundatu zen Angra. Batzuek diote Álvaro Martins izan zela sortzailea, Bartolomeu Dias nabigatzailearekin Esperantza oneko lurmuturrera zihoala, beste batzuek aldiz Henrike Nabigatzailearen zerbitzuan zihoan Jácome de Bruges flandiarrak fundatu zuela. Edozelan ere badirudi honek Herbehereetako nekazari, arrantzale eta merkatariak ekarri zituen Azore uharteak kolonizatzera. Lehenengo populatzaileek bi badia txikiren arteko muinoa aukeratu zuten, Brasil mendiaren oinean. Kala horietako bat (Angra) hain sakona zen itsasontzi handiek ere bertan babesa har zezaketela.

1474an Álvaro Martinsek kalara zihoan ibaia desbideratu egin zuen errota baten gurpila mugitu zezan eta orduan hasi zen herriaren garapen ekonomikoa. Aldi berean herriaren oinarri kuadrangeluarra diseinatu zen ibaiak utzitako lekuan. Berehala kalaren inguruan etxeak eraiki ziren eta muinoaren gainean Moinhos gaztelua (erroten gaztelua). 1534ean hiri estatusa lortu zuen, bai eta apezpikutza ere.

XVI mendean Ekialdeko Indietarako geldiune garrantzitsua bihurtu zen eta kaia karabela eta galeoiez beteta egon ohi zen. Elizak, komentuak, jauregiak eta gotorleku militarrak eraiki ziren. Guimarãesko noblea zen Pero Anes do Canto (1480–1556) izan zen Terceira uharteko gotorlekuen agintaria eta Portugalgo koroak titulu heredagarria bihurtu zuen, Canto familia beraz hirurehun urtetan uharteko nagusia izan zen.

Portugalgo Gerra Zibilean (1828–1834) Azoreak liberalen alde agertu ziren eta esker onez Maria II.a Portugalgoak Heroísmo izena gehitu zion Angrari. 1836an Charles Darwin naturalista handia bertan izan zen munduari bira eman zion bidaia ezagunean.

1980ko urtarrilaren 1ean lurrikara izan zen eta Angrak kalte handiak jasan zituen. Lau urtetan berriztu zuten herria eta 1983an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Geografia

Terceira uhartearen hegoaldeko kostaldean kokaturik dago. Mendebaldean Brasil mendia dauka, itzalita dagoen sumendi bat.

Banaketa administratiboa

Udalerriak (concelho) 19 parrokiatan (freguesia) banaturik dago:

  • Altares
  • Cinco Ribeiras
  • Doze Ribeiras
  • Feteira
  • Nossa Senhora da Conceição
  • Porto Judeu
  • Posto Santo
  • Raminho
  • Ribeirinha
  • Santa Bárbara
  • Santa Luzia
  • São Bartolomeu de Regatos
  • São Bento
  • São Mateus da Calheta
  • São Pedro
  • Serreta
  • Terra Chã
  • Vila de São Sebastião

Klima

    Datu klimatikoak (Angra do Heroísmo (1981–2010))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)20.220.220.621.623.725.529.228.628.725.925.021.2'
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)16.216.116.517.318.821.123.925.124.021.318.717.019.7
Batez besteko tenperatura (ºC)14.113.814.214.916.318.521.022.221.318.916.514.917.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)12.011.511.912.413.715.818.119.118.516.414.212.714.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)3.74.23.85.78.810.212.514.412.48.87.65.5'
Pilatutako prezipitazioa (mm)107.6110.1107.885.772.355.229.148.389.7115.6122.8155.11099.3
Prezipitazio egunak (≥ )19.117.617.415.513.911.310.611.814.018.218.719.9188
Iturria (1): Instituto de Meteorologia[1]
Iturria (2): Weatherbase[2]

Ondasun nabarmenak

Angra do Heroísmoko erdigune historikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Angra do Heroísmo Brasil mendiaren oinean.

MotaKulturala
Irizpideakiv, vi
Erreferentzia206
Kokalekua  Portugal
Eskualdea2Europa / Ipar Amerika
Izen ematea1983 (VII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
  • Angra do Heroísmoko katedrala: XVII mendeko eliza.
  • Moinhos gaztelua: XVI mendeko gaztelua.
  • Gotorlekuak: Má Ferramenta, Negrito, Santo António do Monte Brasil, São João, São João Baptista, São Sebastião, São Mateus da Calheta... Guztira 23 gotorleku ditu.
  • Bettencourt jauregia (gaur egun liburutegia).
  • Brasil mendia.

Iruditegia

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak