Anjel Alkain

aktorea eta umorista

Anjel Alkain (Andoain, Gipuzkoa, 1966) euskal umorista, aktorea eta telebista aurkezlea da.

Anjel Alkain

Bizitza
JaiotzaAndoain, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomediantea eta telebista-aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm1584014 Edit the value on Wikidata

Antzerkia ikasi zuen Donostiako Antzerki Eskolan Niko Lizeaga eta Jose Maria Berasategirekin. Ondoren, Hankagorri taldearekin bat egin eta kale antzezlanak egiten jardun zen. Sorginen laratza telebista saioan agertu zen arte ez zen ezaguna, baina harrezkero Wazemank, Noaoa, Brinkola, Finlandia, Kontuz atsuak! eta Kontrako eztarria telebistako umore saioetan aritu izan da, ETB 1ean, aurkezle eta aktore lanetan. Egun, ETB 1eko Zuek Hor saioan dihardu, aktore gisa soilik. Gaur egun Eitb-ko Bagoaz saioan parte hartzen du.Aktore gisa lan egin arren landetxe bat ere badu, Hernanin.Gaur egun Gipuzkoako Asteasu herrian bizi da bere familiarekin.

Ibilbidea

Izen bereko liburuan oinarritutako Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean parte hartu zuen (baserriko aita, taxista, eta Koldobika,mediku pedantea). 2003an estreinatu zuen antzezlana Gorringo Antzerki Taldeak Tafallan. Obra arrakastatsu hartako beste aktoreak Mikel Sarriegi (Juan Martin), Ainere Tolosa (Ixabel) Ixabel Agirresarobe (Baserriko amona), eta Egoitz Lasa baserriko semea) izan ziren. Zuzendaria Anartz Zuazua izan zen, gidoilariak Joxean Sagastizabal eta Nagore Aranburu.

Antzezlan hori mugarri bat izan zen euskarazko antzerkigintzan, ia bi urtez iraun baitzuen, eta emanaldiak 180 izatera heldu zirelako.[1]

Wazemank arrakastatsuan ere parte hartu zuen ETB 1eko umorezko telebista-saioa zen. Besteak beste, Anjel Alkain, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Mikel Pagadizabal, Iñake Irastorza, Ana Elordi, Mikel Laskurain, Egoitz Lasa, Ixabel Agirresarobe, Asier Sota, Anartz Zuazua eta Aitor Gabilondo aktoreek parte hartzen zuten Wazemank-en.

Lanak

Filmak

UrteaLana
1996Cuestión de suerte
2005Aupa Etxebeste!
2006Kutsidazu bidea, Ixabel
2007Eutsi!
2017El guardián invisible
2019Legado en los huesos
2019Agur Etxebesteǃ
2020Ofrenda a la tormenta

Telebista saioak

UrteaLanaKateaPostua
1991-1992Bertan ZoroETB 1Aktorea
1999-2005Sorginen laratzaETB 1Aktorea
2005-2007WazemankETB 1Aktorea / Aurkezlea
2007-2008Noaoa!ETB 1Aktorea / Aurkezlea
2009BrinkolaETB 1Aktorea
2009Wazemank 2.0ETB 1Aktorea
2010Wazemank 3.0ETB 1Aktorea / Aurkezlea
2011-2012FinlandiaETB 1Aktorea
2012-2013Kontuz atsuak!ETB 1Aktorea
2013-2014Kontrako eztarriaETB 1Aktorea / Aurkezlea
2014Zuek hor eta gu hemen!ETB 1Aktorea / Aurkezlea
2015Zuek hor!ETB 1Aktorea / Aurkezlea
2017-2019Bago!azETB 1Kolaboratzailea
2017Como pez en el aguaETB 2Aurkezlea
2017- 2020Qué me estás contandoETB 2Kolaboratzailea
2019- 2020Egunak egin duETB 1Kolaboratzailea

Antzerkia

UrteaLana
2003Kutsidazu bidea, Ixabel
2020Sisiforen paperak

Irratia

UrteaLanaKatea
2010-2011OilategiaEuskadi Irratia
2010-Antes de Mirar, CruzarRadio Euskadi
'Sisiforen paperak antzezlanaren aktore batzuk agurtzen, 2020.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak