Mikel Pagadizabal

Mikel Pagadizabal Amiano (Villabona, Gipuzkoa, 1974ko abuztuaren 27a) euskal aktorea eta umorista da. ETB1eko Wazemank saioan hasi zuen bere tekebistako ibilbidea. Berak dioenez, Anjel Alkainek salbatu egin zuen aktore modura kontratatu zuenean.

Mikel Pagadizabal
Bizitza
JaiotzaVillabona-Amasa1974ko abuztuaren 27a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, komediantea, gidoilaria eta telebista aurkezlea
IMDB: nm3394506 Edit the value on Wikidata

Wazemanken arrakastaren ondoren, lan-talde berdinarekin saio gehiagotan aritu zen: Noaoa!, Finlandia, Brinkola, Wazemank 2.0 eta Wazemank 3.0.

2010etik 2013ra Euskadi Irratian aritu zen umorezko saio batean Jon Iraolarekin, Anjel Alkainekin eta Ilaski Serranorekin batera.

Irratian amaitu eta Airean saioan aritu zen denboraldi batez kolaborzataile modura, Jaime Otamendirekin batera.

Hala ere, Wazemanken ondorengo bere bigarren arrakasta Herri txiki, infernu handi izan da. Bertan aurkezle lanetan ikusi genuen lehenengoz Zuhaitz Gurrutxagarekin batera. Saio honekin gainera, Gabon Gaueko gala (Euskal Kantuen Gaua) eta Urte Zahar Gaueko kanpaikadak aurkeztu ditu.

2019an Autentikoak saioa ere aurkeztu zuen Fermin Etxegoienekin batera. Hala ere, programak ez zuen arrakastarik izan eta 6 atal bakarrik egin zituzten.

Ibilbidea

UrteaLanaKateaPostua
2005-2007WazemankETB 1Aktorea
2007-2008Noaoa!ETB 1Aktorea
2009BrinkolaETB 1Aktorea
2009Wazemank 2.0ETB 1Aktorea
2010Wazemank 3.0ETB 1Aktorea
2011-2012FinlandiaETB 1Aktorea
2010-2013OilategiaEuskadi IrratiaAktorea
2013-2014AireanETB 1Kolaboratzailea
2015- gaur egunHerri txiki, infernu handiETB 1Aurkezlea
2015-2018Herri txiki kantariETB 1Aurkezlea
2016-2020Urte amaierako kanpaikadakETB 1 / ETB 2Aurkezlea
2017-2018Herri cityETB 1Aurkezlea
2019AutentikoakETB 1Aurkezlea
2021Herri Txiki Zirku HandiETB 1Aurkezlea

Kanpo estekak