Eutsi!

Eutsi! 2007. urtean Alberto J. Gorritiberearen zuzendaritzapean egindako euskarazko komedia dramatikoa da. Protagonistak Anjel Alkain, Asier Hormaza eta Oihana Maritorena aktoreak dira. Baleuko, Irusoin eta Barton Filmsek ekoitzia,[1] Donostian eta Oiartzualdean grabatu zuten. Azken urte horietan grabatutako hirugarren euskarazko filma izan zen Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabel filmen ondoren.

Eutsi!
Jatorria
Argitaratze-data2007
IzenburuaEutsi!
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia dramatikoa
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Donostia eta Oiartzualdea
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alberto J. Gorritiberea
Gidoigilea(k)Alberto J. Gorritiberea
Unai Iturriaga

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaXabier Berzosa
Konpainia ekoizleaIrusoin
Baleuko
Barton Films


Bestelako lanak
MusikagileaBingen Mendizabal
Argazki-zuzendariaJavier Agirre Erauso
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaFrantzia

eutsi.eu
IMDB: tt1087444 Filmaffinity: 464699 TCM: 738198 Edit the value on Wikidata

90 minutuko iraupena du. Euskaraz grabatua, gaztelaniaz azpititulaturik dago. Estreinatutako asteburuan, Gipuzkoako filmik ikusiena izan zen, baita Hego Euskal Herriko bigarrena ere. Euskarazko elkarrizketak dituen inoizko pelikularik ospetsuenetariko bat izan zena: guztira 26.055 ikusle izan zituen, 125.122,05 -ko kopurua bilduz.[2] Urte batzuk beranduago, Loreak filmak hartu zuen postu hori.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kepa (Anjel Alkain) eta Martin (Asier Hormaza), enpresa berdinean lan egiten duten txikitatik lagunak dira. Enpresa honek duela bi urtetik lan-gatazka batean dago murgildurik eta enpresa atzerrira eramango dutela ematen du. Biek arazoa ikuspuntu ezberdinez ikusten dute eta beren adiskidetasuna arriskuan jartzen denean, abentura bererantz abiatzen dira: Beraien lan-kexuak Frantziako Tourreko etapa batera eramatea; Pirinioetako etapa batera. Bidaia, Zuriñe izeneko kazetari atsegin batekin egingo dute (Oihana Maritorena).

Ezaugarri teknikoak

ZuzendaritzaAlberto J. Gorritiberea
GidoiaUnai Iturriaga eta Alberto J. Gorritiberea
EkoizleaAsier Bilbao
MusikaBingen Mendizabal
Argazki ZuzendariaJavier Agirre
MuntaiaEnara Goikoetxea
MakillajeaEva Alfonso
JantziteriaAtoya Arandigoyen
Zuzeneko soinuaPablo Bueno
Soinu editoreaImanol Alberdi
Ekoizleak:Irusoin eta Baleuko
BabesleakEusko Jaurlaritza, Akitania-Euskadi, ICAA eta ETB
Bilkina109.020,85 € [3]
Ikusle22.957 [3]

Pertsonaiak

Erreferentziak

Kanpo estekak