Annemiek van Vleuten

Annemiek van Vleuten (Vleuten, Herbehereak, 1982ko urriaren 8a) herbehereetar errepideko txirrindulari profesionala da.

Annemiek van Vleuten
Bizitza
JaiotzaVleuten (en) Itzuli1982ko urriaren 8a (41 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta pistako txirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Liv Racing Xstra (en) Itzuli 2009-2014
Équipe Paule Ka (en) Itzuli 2015-2015
Liv AlUla Jayco (en) Itzuli 2016-2020
Vrienden van het Platteland (en) Itzuli 2008-2008
Therme Skin Care (en) Itzuli 2007ko irailaren 1a-2007ko abenduaren 31
Movistar Team (emakumezkoen taldea) 2021-2023
 
Pisua60 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

annemiekvanvleuten.nl
Facebook: avvleuten Twitter: AvVleuten Instagram: annemiekvanvleuten Edit the value on Wikidata

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen emakumezkoen erlojupeko txirrindularitza proban eta zilarrezkoa errepideko proban. Lau munduko txapelketa ere lortu ditu, bi erlojupekoan eta bi errepidekoan, Italiako Giroa ere birritan irabazi du[1] eta 2022ko Frantziako Tourraren irabazlea izan zen[2]. Vueltan ere irabazlea. Hiru handiak irabazi ditu.[3]

2022ko iraupeneko munduko txapeldun berria izan da[4][5][6], hiru itzuli handiak irabazi ondoren. Hori lortzen duen lehenengo txirrindularia da.[7]

Biografia

Hasiera

2007 amaieran egin zuen debuta profesionaletan[8]. 2010an hasi zen garaipenak lortzen, batez ere klasikak irabazi zituen.

2011. urtean Munduko Kopa irabazi zuen puntu gehien lortuz[9]. Marianne Vos-en aurretik gelditu zen, aurreko bi edizioak eta hurrengo biak irabaziko zituen herbeheretar txirrindulari handia. 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen errepideko lasterketan eta 14. postuan amaitu zuen.

2014an Italiako Giroko errebelazioa izan zen, bi etapa irabazi eta sailkapen nagusian 8. postua eginez. 2016an bosgarren egin zuen Munduko txapelketako erlojupeko saioan. Rioko Olinpiar Jokoetan errepideko proban hartu zuen parte baina ez zuen amaitu.

Puntako txirrindularia (2017- )

2017. urtean igoera nabarmena izan zuen. Italiako Giroan hirugarren egin zuen eta Munduko txapelketatak 4.a errepidean eta txapelduna erlojupekoan izan zen. UCI World Ranking sailkapena irabazi zuen. Hurrengo urtean Giroa, Munduko txapelketako erlojupekoa eta UCI World Ranking irabazi zituen[10]. 2019a ez zen okerragoa izan, Giroa eta Munduko errepideko txapelketa irabazi eta erlojupekoan hirugarren eginez. UCI Rankingean 2. egin zuen Marianne Vosen atzetik.

2020. urtean Giroa amaitzerik ez zuen izan eroriko baten erruz[11]. 2021ean UCI World Ranking-ean lehenengo postuan dago [12]eta Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen emakumezkoen erlojupeko txirrindularitza proban[13] eta zilarrezkoa errepideko proban. Errepideko proba honetan helmugara iristean txapelduna zelakoan zegoen van Vleuten, jakin gabe ihes eginda Anna Kiesenhofer iritsi zela lehenago. Akats larria izan zen baina esan beharra dago edonolako komunikazioak debekaturik daudela Olinpiar jokoetan[14]. Olinpiar Jokoetatik itzuli eta hiru egunetara Donostia Klasikoa irabazi zuen[15].[16]

2022an berriz ekin zaio Emakumezkoen Frantziako Tourrari eta Annemiek van Vleuten izan zen garailea. Italiako Giroa eta Espainiako Vuelta ere irabazi zuen eta baita Munduko txapelketa ere.

2023. urtean hirugarren aldiz jarraian izan zen Vueltako irabazlea.[17]

2023ko uztailaren 9an, espero legez,[18] laugarren aldiz txapelduna izan zen Emakumezkoen Italiako Giroan (Giro Donne).[19] [20] Annemiek Van Vleuten herbeherearrak Oier Casado Kortabarria mekanikari abadiñarrari euskaraz esker ona adierazi zion elastiko baten bidez: "Oier! Mekanikoa %100. Gure botere isila. Bizikleta guztiak beti ordena ezin hobean. Eskerrik asko!". [21]

2023ko urrian azken pedalkadak emanda, Annemiek van Vleuteni, erretiroa hartzeko ordua heldu zaio.[22]

Palmaresa

Olinpiar Jokoak

TxapelketaDominaKategoria
Londres 201214.errepideko proba
Rio 2016utzierrepideko proba
Tokio 2020 errepideko proba
erlojupeko proba

Proba nagusiak

Itzuli Handia2008200920102011201220132014201520162017201820192020202120222023
Italiako Giroa75.UTUT8.35.3.1.1.UT1.1.
Frantziako Tourra1.
Espainiako Itzulia1.1.1.
Munduko Txapelketa25.24.11.15.53.4.7.1.2.19.1.
Munduko Erlojupeko Tx5.1.1.3.3.7.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Euskal Herrian

Erreferentziak

Kanpo estekak