Antizitera

Antizitera (grezieraz: Αντικύθηρα Antikythera) Greziako uharte txikia da. Peloponesoren hegoaldean eta Kretako ipar-mendebaldean dago. Bere zabalera 20 km²koa da eta 68 biztanle ditu. Aintzinaroan Aigilia (Αἰγιλία) izena zuen. Egun Zitera uharteko menpe dago.

Antizitera
Datu orokorrak
Garaiera0 m
Motauharte
Luzera10,5 km
Zabalera3,5 km
Azalera19,776 km²
Geografia
Map
Koordenatuak35°51′51″N 23°18′18″E / 35.8642°N 23.305°E / 35.8642; 23.305
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Honen parte daJoniako Uharteak
Estatu burujabe Grezia
Erakunde publikoDecentralized Administration of Attica
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaIslands Regional Unit
UdalerriaKythira Municipality
Ur-gorputzaJonikoa
Leku geografikoaJoniako Uharteak

Historia

Munduan oso ezaguna egin da haren inguruko uretan aurkitu diren Antzinako Greziaren objetkuei esker, bereziki Antiziterako mekanismoa eta Antiziterako efeboa.

Uhartearen iparraldean antzinako hiri bateko erorkinak ikus daitezkeen muino bat dago, batzuetan bost metroko altuera gainditzen duten harresiz inguratua. Indusketa arkeologikoak urtero egiten dira gune hau hobetzeko asmoz.

Fauna

Antizitera hegazti migratzaileentzat oso leku garrantzitsua da haien sasoiko mugimenduetan. Batez ere duen kokapen geografikoagatik eta gizakiaren eragin txikiari esker, inguru lasaia eskaintzen du hegaztientzat. Halaber, uhartean Eleonor belatz (Falco eleonorae) hegaztiaren munduko ugaltze koloniarik handiena du. Uhartean hegaztien migrazioaren azterketarako garrantzia Onitologoen Antizitera Behatokia (A.B.O) dago.[1] Uharteak ahuntz basatien populazio handia ere badu.

Uhartean jaiotako ospetsuak

  • Andreas Anagnostakis (1826-1897) fisikaria.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak