Antonia Adroher Pascual

Maistra, pedagogoa eta politikaria

Antonia Adroher Pascual (Girona, Katalunia, 1913ko ekainaren 22aBanyuls de la Marenda, 2007ko irailaren 15a) maistra eta aktibista politikoa izan zen.

Antonia Adroher Pascual

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntònia Adroher i Pascual
JaiotzaGirona1913ko ekainaren 22a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBanyuls-sur-Mer2007ko irailaren 15a (94 urte)
Hobiratze lekuaGirona Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Carmel Rosa Baserba (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBatasun Marxistaren Langile Alderdia
Kataluniako Sozialisten Alderdia

Biografia

Irakasle-ikasketak egin zituen Gironako Maisu Maistren Eskolan, eta Espainiako Irakaskuntzako Langileen Federazioko (FETE) kide ere izan zen. Langileen Batasun Marxistaren Alderdiko (POUM) sortzaileetariko bat izan zen. Espainiako Gerra Zibilean, 1936ko urriaren 21ean, Gironako Udaleko propaganda eta kulturako emakumezko lehen errejidorea izan zen. Hezkuntza sistema berri bat jarri zuen abian Eskola Berri Bateratuko Kontseiluaren (CENU) bidez, beti ere irizpide pedagogiko berritzaile eta aurrerakoietan oinarritua. Horrez gain, lanaren eta anaitasunaren printzipio arrazionalistak kontuan hartu zituen. Horrek guztiak honako hau ekarri zuen: guztiontzako eskola publiko eta doakoa antolatzea, katalanez irakastea, osasun-printzipioak aintzat hartuz haurrak zaintzea, eta hezikidetzaren bitartez neska eta mutilen arteko berdintasuna.[1]

1939an erbestera joan zen Carmel Rosa Baserba senarrarekin, lehenengo Toulousera eta ondoren, Parisera. Han sortu zuten Parisko Casal Català. 1977an Kataluniara itzuli zen, eta Gironan hil zen 2007an.[2][3]

Argitalpen batzuk

Aintzatespenak

Eponimia

  • Gironako Antònia Adroher liburutegia. San Sunyer kalea, 46, Taialà auzoa, Girona.[4][5]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Marco, Aurora (2011). Laiovento, ed. Mulleres na guerrilla antifranquista galega (katalanez). Brión. ISBN 978-84-8487-211-5
  • Rodrigo, Antonina (2003). Mujer y exilio: 1939 (ilustrada edición). Flor del Viento Ediciones S.A. p. 342. ISBN 9788489644885

Kanpo estekak