Arluzea

Arluzea Arabako hego-ekialdeko herri bat da, Bernedo udalerriaren erdialdean kokatua. Izkiko natura parkearen barruan kokatuta dago, San Kristobal eta San Justi mendien magalean.

Arluzea
 Euskal Herria
Arluzeako plaza; goian, San Martin eliza.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBernedo
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°44′N 2°33′W / 42.73°N 2.55°W / 42.73; -2.55
Garaiera774 metro
Demografia
Biztanleria37 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Izena

Lehen aldiz Carrelucea izenarekin agertzen da, 1025 urtean, San Millango kartularioan.[1]

Arluzea izenak -a artikulua du eta galdu egiten du deklinabidean, hala nola Arluzeko eliza aipatzen dugularik.[2]

Udalerri izana

1961 arte, Arluzea izeneko udalerri bat egon zen, herri honetaz gain Berrozi, Izartza, Okina eta Urarte (udalerriaren burua) bere mugen barnean zituena. Urte horretan Markizekin bat eginda Arluzea-Markiz bizitza laburreko udalerria sortu zuen, 1976an Bernedo barruan sartu zenean desagertu zena.

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
16Armentia T.
Trebiñu
ArluzeaMarkizSasetaUrarteParitzaLañuAlbaitaFuidioFaiduMesantzaSamianoSan Martin GalbarinTorreArgoteAxarteAgiluMarauriOgetaSaratsuPedruzoSan VicentejoImiruriUzkioArmentia T.
Trebiñu

Ondarea

San Martingo parrokiak leiho eta ateak erromanikoak ditu, eta barrualdeko erretaula nagusia barrokoa.

Arluzeko hilerria, eliza alboan.

Ikus, gainera

Erreferentziak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba