Bernedo

Bernedo Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Mendialdekoa. Gasteizen hego-ekialdean dago, eta mugakide ditu Trebiñu eta Nafarroa Garaia ere. Udalerriko herriburua izen bereko herria da.

Bernedo
 Araba, Euskal Herria

Bernedoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Mendialdea
Izen ofiziala Bernedo
AlkateaJavier Moraza Perez (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01.118
INE kodea01016
Herritarrabernedar
Kokapena
Koordenatuak42°37′36″N 2°29′53″W / 42.6267°N 2.4981°W / 42.6267; -2.4981
Map
Azalera130,4 km2
Garaiera709 metro
Distantzia38 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria540 (2023)
−20 (2022)
alt_left 195 (%36,1) (%55,4) 299 alt_right
Dentsitatea4,19 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,23
Zahartze tasa[1]% 16,56
Ugalkortasun tasa[1]‰ 22,73
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 84,29 (2011)
Genero desoreka[1]% -1,85 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,12 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 16,08 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 6.0 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1182
Webguneahttp://www.bernedo.org/

Geografia

Muela mendia eta Durruma Kanpezu bere magalean, Bernedoko mendatetik ikusita.

Ingurune naturala eta klima

Toloño mendilerrotik iparraldera dagoen lautadatxo garai batean kokatua dago, San Tirso (1.334 m) eta Peña Alta (1.249 m) mendiak udalerriaren hegoaldeko ertzean daude.

Udalerriak Izkiko Natura Parkearen zati handiena osatzen du. Honako mendiek mugatzen dute Bernedo: Kapildui (1.175 m), iparraldean; Muela (1.056 m), hego-ekialdean; San Justi (1.028 m), ekialdean; eta Belabia (970 m), hego-mendebaldean.

Ega ibaiak zeharkatzen du udalerria.

Udalerri mugakideak

Historia

Bernedoko harresiaren ateetako bat.

1025eko Donemiliagako goldea agirian jada ageri den arren,[4] Antso Jakitunak hiribildu-forua 1182an eman zion Bernedori. Herria sortzeko arrazoien artean aipatu beharrekoak dira, batetik, lekua komunikazio-bide zenbaiten elkargunean zegoela eta, bestetik, kokatua dagoen mendixkako gazteluak izaera estrategiko-defentsiboa ematen ziola. Herri gotortuak Nafarroako Erresuman barna iraun zuen 1476. urtera arte.

1556an jada Navarrete Bernedori zegokion. Durruma Kanpezu eta Kinta (Urturi barne) 1965ean batu ziren eta Arluzea-Markiz izenpean bilduta zeuden Markiz, Arluzea, Berrozi, Okina, Urarte eta Izartza, aldiz, 1976an. Orduan ezarri zen udalerriak gaur egun daukan lur-eremua.

Ekonomia

Banaketa administratiboa

13 herrik osatzen dute Bernedo udalerria:

Demografia

Bernedoko hirigune historikoaren oinplanoa. Bertan, esparru arkeologikoa zedarrituta agertzen da.
Bernedoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Bernedon»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Bernedoko udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

ZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
91 (% 43,96)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
3 / 7
70 (% 33,82)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 7
29 (% 14,01)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
17 (% 8,21)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

Alkateak

Hauek izan dira Bernedoko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[5]
Jose Domaica Presa[5]19791983Euzko Alderdi Jeltzalea
Eladio Marañon San Vicente[5]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5][6]19871991Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5]19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5]19951999Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5]19992003Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5][7]20032007Euzko Alderdi Jeltzalea
Juana Velasco Arroniz[5][8]20072011Euzko Alderdi Jeltzalea
Juana Velasco Arroniz[5][9][10][11]20112015Euzko Alderdi Jeltzalea
Ana Villasante Ruiz de Arcaute[5][12][13][14]20152019Euzko Alderdi Jeltzalea
Ruben Martinez Crespo[5][15][16][17][18][19]20192023Euzko Alderdi Jeltzalea
Javier Moraza Perez[20]2023JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea

Garraioa

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
7Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoVillafriaVillaverdeLagran
9Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoMeanuriMeanoEkoraOionLogroño (Portales)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuUrizaharraLeza (ospitalea)GuardiaGuardia (hotel-gasolindegia)Logroño (Portales)
Logroño
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 4 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
16Armentia T.
Trebiñu
ArluzeaMarkizSasetaUrarteParitzaLañuAlbaitaFuidioFaiduMesantzaSamianoSan Martin GalbarinTorreArgoteAxarteAgiluMarauriOgetaSaratsuPedruzoSan VicentejoImiruriUzkioArmentia T.
Trebiñu
18MaeztuDurruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaizMaeztu
19bSantikurutzeBernedoAngostinaKintaDurruma KanpezuBujandaSantikurutze
21Bernedo
Armentia T.
Trebiñu
PipaonLagranVillaverdeVillafriaDurruma KanpezuKintaUrturiAngostinaNavarreteObekuriBaxauriAlbaitaBernedo
Armentia T.
Trebiñu

Azpiegiturak

Kultura

Jaiak

Euskara

Euskara XVIII-XIX. mendeetan galdu zen Bernedo inguruan, baina eskualdeko eremu zabal batean gaztelanoak lehenagoko presentzia ere bazuela dirudi.[21] Euskaldunak %16 ziren 2010eko datuetan, eta %6ko etxeko erabilera 2016koetan.

Bernedoko euskararen historia sozialean garrantzia du Euskal Udalekuen presentziak bertan, zeina 1970ko hamarkadan hasi zen, eta 21. mendean ere jarraitzen duen.

Ondasun nabarmenak

Bernedoko hirigune historikoaren esparru arkeologikoa da: Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartuta dago, monumentu multzo izendapenaz kultura ondasun gisa[22].

Erdi Aroko hirigunea harresiek inguratua dago. Bost kale daude bertan: iparraldetik hegoaldera Beheko kalea, Erdiko kalea, Sarrea kalea eta Kale Nagusia (biek bi aldeetatik sartu-ateratzeko ate bana daukatelarik) eta Gazteluaren kalea. Kale horien trazadura mendebaldetik ekialderakoa da, Arabako herrietan maiz aurkitzen ez den trazaketa zentzua. Ekialdean beste bi kale daude orientazio hori apurtzen dutenak (iparraldetik hegoaldera doazenak, alegia): Herreria kalea eta Suso kalea. Horren hasiera Elizaren portikotik abiatzen da (Plaza Nagusian).

Eliza herriaren erdialdean dago. Erdi Aroko ezaugarri zenbait gordetzen ditu oraindik ere: kaleak oso meharrak dira eta "partzelazio gotikoa" izenekoaren aztarnak gelditzen dira, bereziki Beheko kaleak eta Erdiko kaleak osatzen duten etxadi bikoitzetan ikus daitezkeenak. Erdi Aroko beste zenbait alderdi interesgarri Elizan eta Gazteluan ikus daitezke. Elizak portada erromanikoa dauka, XIII. mendekoa, eliza eraiki zenekoa. Gaztelua herria sortu aurretik eraikia zegoen jadanik, eta haren zimenduak eta dorreen oinarriak gelditzen dira.

Ondarearen beste puntu

Iruditegia

Bernedar ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa