Arne Jacobsen

danimarkako arkitektoa

Arne Emil Jacobsen (Kopenhage, 1902ko otsailaren 11 - ibidem, 1971ko martxoaren 24a) danimarkar arkitektoa izan zen, funtzionalismoaren kidea. Arkitektura ikasi zuen 1924 eta 1927 artean. 1925ean Parisko Art Deco erakusketan parte hartu zuen, aulki baten diseinuarekin zilarrezko domina bat irabaziz. Han, Le Corbusier-ek egindako pabiloiak txundituta utzi zuen, eta Alemaniara egindako bidaia batean Mies van der Rohe eta Walter Gropiusen arkitektura arrazionalista ezagutu zuen. 1929an sari bat irabazi zuen "Etorkizuneko etxea" diseinatzeagatik eta arkitekto ultra moderno bezala onartua izan zen. Hurrengo urtean bere estudioa ireki zuen. Mugimendu modernoko kide bezala ezagutua izan zen. Bigarren Mundu Gerran Suediara joan zen naziengandik ihes egiteko, bere jatorri judua zela eta. Gerra amaitu ondoren, bere herrialdera itzuli zen, non enkargu garrantzitsuak jaso zituen. Gaur egun, batez ere altzarien diseinuengatik gogoratzen da.

Arne Jacobsen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArne Emil Jacobsen
JaiotzaKopenhage1902ko otsailaren 11
Herrialdea Danimarka
 Alemania
HeriotzaKopenhage1971ko martxoaren 24a (69 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jonna Jacobsen (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, diseinatzailea eta furniture designer (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSerbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli

arnejacobsen.com
Find a Grave: 16671453 Edit the value on Wikidata

Iruditegia

Kanpo estekak