Ibai Larrea

Antzuolako mendi-lasterkaria

Ibai Larrea Aranguren (Antzuola, Gipuzkoa, 2002ko urriaren 17a) atleta da, krosean eta mendi lasterketatan aritzen dena.[1]

Ibai Larrea

Bizitza
JaiotzaAntzuola2002ko urriaren 17a (21 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklasterkaria

Ibilbidea

2021ean Donostiako Kros entzutetsua irabazi zuen 20 urtez azpikoen mailan.[2] 2022an denboraldi bikaina osatu zuen, 23 urtez azpiko Espainiako mendi lasterketako txapelduna izan zen[3] eta Munduko txapelketan 20 urtez azpikoan bigarren egin zuen.[4]

2023an Espainiako txapelduna izan zen Kilometro bertikalean eta Trail Running txapelketan 23 urtez azpiko kategorian.

Palmaresa

  • 2021
  • 2022
    • Munduko mendi-lasterketako txapelketan bigarren, 20 urtez azpikoen mailan.[6]
    • Skyrace Comapedrosa irabazi zuen absoluto mailan.[7]
    • Txindokiko krosa irabazi zuen.[8]
    • Espainiako mendi-lasterketa txapelduna, 23 urtez azpikoen mailan.[9]
    • Antzuolako 8 miliak irabazi zuen.[10]
    • Gorlara igoeraren errekorra gainditu zuen.[11]
    • Bergarako San Silvestre trail irabazi zuen.[12]
  • 2023
    • Euskadiko kroseko azpitxapelduna izan zen.
    • Espainiako Kilometro Bertikal Txapelketako txapelduna 23 urtez azpikoetan eta 4. sailkapen orokorrean.[13]
    • Antzuolako 8 miliak irabazi zuen, errekor berria ezarriz.
    • Espainiako Trail Running txapelduna 23 urtez azpikoetan eta 3. orokorrean.[14]
    • Munduko Trail Running txapelketan 3. taldeka.
    • Chamonixeko YCC lasterketan 4. postua 23 urtez azpikoen mailan.
    • Kolitzako mendi lasterketako gairailea izan zen.
    • Irungo kroseko irabazlea eta Gipuzkoako txapeldun izan zen.
    • Bergarako San Silvestre traila irabazi zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.