Arusha

Arusha Tanzania iparraldeko hiria da, izen bereko eskualdearen hiriburua. Hiriak 516.000 biztanle ditu (2007ko zentsua) eta lurralde osoak, hiriburukoak barne, 1.288.088. Arusharen ingurua aberatsa da: Rift Haran Handiaren ekialdeko ertzean dago kokatuta eta hiritik gertu Meru mendia dugu. Hiri hau, bestetik, arrera errazena da Ngorongoro Kontserbazio Eremua, Serengeti Parke Nazionala, Tarangire Parke Nazionala, Kilimanjaro, Manyara lakua eta beste inguru interesgarrietara joateko eta, ondorioz, turismoaren derrigorrezko geldiunea. Hori guztia bertako Parkea ahaztu gabe, Meru mendian dagoen Arusha Parke Nazionala.

Arusha
hiria
Administrazioa
Herrialdea Tanzania
Tanzaniako eskualdeArusha Region
Geografia
Koordenatuak3°22′00″S 36°41′00″E / 3.3667°S 36.6833°E / -3.3667; 36.6833
Map
Azalera1590 km²
Altuera1.387 m
Demografia
Biztanleria416.442 (2012)
−201.189 (2022)
Dentsitatea261,91 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1948
Telefono aurrizkia027
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakMürzzuschlag (en) Itzuli, Kansas City eta Durham

Arusha, bestetik, diplomazia munduan oso ezaguna da. Afrika Ekialdeko hiri estrategikoa da eta bertan nazioarteko batzar asko egin dira. Kulturalki nahasketa handia ikusten da hirian: arabiarrak, indiarrak, europarrak, bertako populazioak... Ondorioz ere erlijio asko praktikatzen dira.

Klima

    Datu klimatikoak (Arusha)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)29292725222121222427272725.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1011121411999811111010.4
Pilatutako prezipitazioa (mm)588417836821133152020361121021237
Iturria: Weatherbase[1]

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak