Asier Azpiroz

Zubietako bertsolaria

Asier Azpiroz Iztueta ezizenez "Azpi" (Zubieta (Gipuzkoa), 1991) bertsolari gipuzkoarra da[1].

Asier Azpiroz
Bizitza
JaiotzaZubieta, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Ibilbidea

2008an Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan buruz burukoa jokatu zuen Ane Labakarekin eta txapeldunordea izan zen[2]. Hurrengo urteetan sariketa ugaritara aurkeztu zen eta batzuk irabazi zituen, Mikel Laboa saria eta Lizardi saria 2013an[3] eta Abra saria 2015ean[4].

2019ko Gipuzkoako Txapelketan finalera sartzear egon zen, 9. postuan gelditu baitzen Nerea Elustondorengandik 4 puntu eskasera. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatzeko txartela eskuratu zuen hala ere eta finalaurrekoetara iritsi zen[5].

Palmaresa

Erreferentziak

Kanpo estekak