Astrabudua

Astrabudua Bizkaiako Erandio udalerriko mendebaldean dagoen auzo bat da. 10.000tik gora biztanlerekin Erandioko auzorik jendetsuena da eta berezko herri izaera duena. Bilbo Handiko eskualdean dago, eta XX. mendean Bilboko udalerrian kokatuta zegoen.

Astrabudua
 Euskal Herria
Idi-probak Astrabuduan.
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
EskualdeaBilbo Handia
UdalerriaErandio
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′58″N 2°58′58″W / 43.31611°N 2.98278°W / 43.31611; -2.98278
Garaiera80 metro
Demografia
Airetiko ikuspegia

Bilboko itsasadarraren ertzean kokatuta, Bizkaiko Labe Garaiei esker XX. mendean demografikoki asko hazi zen.

Mugakideak

Iparraldean Leioa udalerria, hegoaldean Altzaga, mendebaldean Sestao udalerria (itsasadarraren bestaldean) eta ekialdean Erandio Goikoa mugakide ditu.

Demografia eta biztanleria

2000200120022003200420052006200720082009
10.16410.09210.10210.17310.27510.41510.55910.55710.54510.654
2010201120122013201420152016201720182019
10.55510.48510.46910.47410.39110.29010.23910.12510.13910.149

Klima

Klima bizkaitar tipikoa da, uda leunekin, negu luzearekin eta udazken onarekin, bertako klima ozeanikoa dela eta. Urteko batez besteko tenperatura 14ºC -koa da, 8ºC-ko urteko minimoaren eta 18ºC-ko maximoaren artean. Haize nagusiak ez dira osagaikoak, eta prezipitazioak urtean batez beste 1211,4mm-ra iristen dira.

Garraiobideak

Kultura

1996ko datuen arabera, Astrabudua gaur egun Erandioko auzo nagusiki erdaldunen artean dago, euskal hiztunen portzentaia %13.5ekoa dela. Auzoko Bigarren Hezkuntzaren Institutuan ikasleen erdiak baino gehiagok A ereduan ikasten zuten, gainontzeko guztiek B ereduan.

Udan, abuztuaren 10ean, San Lorentzo jaiak ospatzen dituzte astrabuduarrek.

Hezkuntza

Lehen hezkuntzako ikastetxeak

Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe bakarra dago Astrabudua auzoan, Ignacio Aldekoa ikastetxe publikoa.

Bigarren mailako ikastetxeak

Bigarren hezkuntzako ikastetxeei dagokienez ere, ikastetxe bakarra dago, Astrabudua BHI institutu publikoa.

Kirol elkarteak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa