August Krogh

Schack August Steenberg Krogh (Grenå, 1874ko azaroaren 15a - Kopenhage, 1949ko irailaren 13a) daniar fisiologoa izan zen. 1920ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen hodi kapilaren fisiologiaren aurkikuntzagatik.

August Krogh

Bizitza
JaiotzaGrenå (en) Itzuli1874ko azaroaren 15a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage1949ko irailaren 13a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Marie Krogh (en) Itzuli  (1905eko martxoaren 24a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Aarhus Katedralskole (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDanish PhD (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Poul Brandt Rehberg (en) Itzuli
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakmedikua, zoologoa, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta fisiologoa
Enplegatzailea(k)Kopenhageko Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakChristian Bohr
KidetzaRoyal Society
Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) Itzuli
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Royal Physiographic Society in Lund (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Medikuntza ikasi zuen Kopenhageko Unibertsitatean eta aitzindaria izan zen fisiologia konparatuan. Espirometroa bezalako tresna zientifikoen asmatzailea izan zen. Ondoren, Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta animalien fisiologiako laborategia zuzendu zuen. August eta Maria emazteak intsulina Danimarkan sartu zuten.

George de Hevesy eta Niels Bohrrekin batera, mintzak ur astunarekiko eta isotopo erradioaktiboekiko iragazkortasunari buruz lan egin zuen eta Danimarkako lehen ziklotroia eraiki zuten.

Ezaguna da Kroghen printzipioa garatzeagatik.

Medikuntzan egindako ekarpenez gain, Novo Nordisk farmazia-konpainiaren sortzaileetako bat izan zen.