Augustin Thierry

historialari frantziarra

Jacques Nicolas Augustin Thierry (Blois, 1795eko maiatzaren 10a - Paris, 1856ko maiatzaren 22a) frantziar historialaria izan zen.

Augustin Thierry

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques Nicolas Augustin Thierry
JaiotzaBlois1795eko maiatzaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1856ko maiatzaren 22a (61 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Julie Thierry (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaPensionnat normal (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea eta liburuzaina
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des Inscriptions et Belles-Lettres
Société des antiquaires de la Morinie (en) Itzuli
Comité des travaux historiques et scientifiques
Société Franklin (en) Itzuli
Zientzien Bavariar Akademia

Find a Grave: 7354 Edit the value on Wikidata

École Normale Supérieureren hezi ondoren, Compiègnen irakasle izan zen. Frantziako Iraultzaren idealak eta etorkizuneko gizarte ideal baten Henri de Saint-Simonen ideiak gogo biziz hartu zituen. Denbora batez Saint-Simonen idazkari izan ondoren, 1814tik 1817ra Auguste Comteren idazkaria izan zen.

Saint-Simonen ideietan ez ezik, literatura erromantikoan ere inspiratu zen. Censeur européen aldizkarirako idatzi zituen artikuluetan, germaniar inbasioei, normandiar konkistari eta nazioen mailaz mailako gorakada erakunde parlamentarioetarantz buruzko ideiak azaldu zituen. Lehen mailako iturriak erabili zituen bere lanetarako. 1830ean Académie des inscriptions et belles-lettres erakundeko kide aukeratu zuten eta 1841etik aurrera eta hamabost urtez Gobert Saria jaso zuen.

Frantzian erakunde komunalen azterketa kritikoa inauguratu zuen. Bere bizitzako azken urteetan etsipenez bizi izan zuen 1848ko Iraultza, burgesia liberalaren gobernua suntsitu eta katolizismoarekin adiskidetzen zena.

Lanak

  • Conquête de l'Angleterre par les Normands (1825)
  • Essai sur l'histoire de la formation et des progrès du tiers état, Genève, Mégariotis Reprints, 1978 .
  • Récits des temps mérovingiens (1840), Bruxelles, Complexe, 1995, coll. Historiques, 94.
  • Recueil des monuments inédits sur l'histoire du tiers état, Paris, éd. du CTHS, 1970.
  • Vie et mort de Thomas Becket, Paris, Table ronde, 2002, coll. La petite vermillon, 165.
  • Lettres sur l'histoire de France (1827), Aude Déruelle argitaratzailea, Classiques Garnier, 2012.