Bartolome Ertzilla

Musika-konpositore bizkaitarra XIX. mendekoa

Bartolome Ertzilla Rementeria (Durango, Bizkaia, 1863ko abuztuaren 24a - ib., 1898ko azaroaren 14a) musika-konpositore bizkaitarra izan zen. Mesias Sarritan gabon kantaren egilea da. Horrez gain beste 61 konposizio aurkitu ditu Luis Orduña ikertzaileak.[1][2][3]

Bartolome Ertzilla

Bizitza
JaiotzaDurango1863ko abuztuaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDurango1898ko azaroaren 14a (35 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Lan nabarmenak

Bere familiak ospea zeukan: aita Durangoko alkatea izan zen, eta Bernardino anaia ere bai. Ibilbide profesional garrantzitsua izan zuen Bartolomek, Durangoko Banda sortu zuen, eta bertako zuzendaria izan zen. Horrez gainera, pianoa ere jotzen zuen, oso ondo antza, eta orfeoiko zuzendaria izatera iritsi zen; Bilbon Amistad elkarteak antolatzen zituen jardunaldi musikaletan ere parte hartzen zuen. 35 urterekin hil zen baina. Hain heriotza goiztiarra izan ez balu, haratago joango zela sumatu daiteke.[1]

Mesias Sarritan abestia

1892ko Gabonetan, Durangoko Santa Ana parrokiako koruan estreinatu zen, gero euskal lurralde guztiak zeharkatu ditu eta herrikoitzat hartzen da eta Gabonetako bileretan ohiko abestia da.[4]

Ertzillak gabon-kantari gaztelaniazko titulua jarri zion: ‘Al nacimiento del hijo de Dios’, nahiz eta osorik euskaraz idatzi. Horregatik, konposizioari hasiera ematen dioten bi hitzen izenarekin ezagutu da beti: “Mesias sarritan agindu zana…”.[2]

Ertzilla izan zen musikaren egilea, eta Balbino de Garitaonandia izan zen testuaren arduraduna. Partiturak Cástor de Gorrichategi jaunari, irakasle berriztarrari, eskainia dio, haren dizipulua izan baitzen.[2]

Honela hasten da abestia:[5]

Hator hator abestia

Hator hator abestiaren jatorria konplexua da. Antonio eta Juan Kruz De la Fuente anaiek jarri zuten abiapuntua Gabon kantak sortu zituztenean XVIII. mendearen hondarretan. Durangar horiek abesti mordoxka sortu zuten.[6]

Herriaren memorian iraun zuen ehun urtez, eta Bartolome Ertzillak partituran jarri zuen gero. Hala ere, XX. mendearen hasieran ez ziren oso ezagunak. Resurreción Mª Azkuek Otxandion bertako bi laguni bertsio bat jaso eta, ohi zuen bezala, hizkuntza aldetik zuzenketa batzuk jarri zizkion. Jesús Guridik, 1920aren inguruan, ahots eta pianorako bertsioan argitara eman, eta geroago abesbatzetarako harmonizatu (Cantos populares vascos 3.ª serie"). Azken egokitzapen honen bitartez zabaldu eta itsatsi da Euskal Herri osoko memoria musikalean

Hau da partitura sinplifikatu bat, errepikaldiak kontuan hartzen ez dituena, dena jarraian doa:[7]

Errekonozimenduak

  • Durangoko musika kontserbatorioaren izena Bartolome Ertzilla da

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak